(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 7,27 puntu lortuta hobetu du osasun publikoa, Espainiako batez bestekoa baino puntu bat gehiago

asteazkena, 2014.eko uztailak 30


Nafarroako herritarren gehiengo handiak osasun-sistema publikoa du nahiago pribatuaren aldean, osasunaren arloko barometroaren arabera


Mediku-kontsulta

Mediku-kontsulta

Nafarren % 80k baino gehiagok uste du osasun-sistema publikoak nahiko ongi edo ongi funtzionatzen duela, eta 7,27 puntuko batez besteko nota eman dio, hau da, iaz baino bi hamarren gehiago, osasunaren alorreko azken barometroaren arabera. Barometro hori da Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak herritarrek Estatuko Osasun Sisteman duten konfiantza neurtzeko erabiltzen duen tresna nagusia. 6, 41ekoa da Espainiako osasun publikoaren batez bestekoa, lau hamarren gutxiagokoa alegia.

Nafarren gehiengo handi batek sistema publikoa du nahiago pribatuaren aldean aztertutako aukera guztietan, baina batez ere eskura dituen teknologia eta bitartekoengatik (% 81,96 da nafarren ehunekoa eta % 71,10 Espainia osoko batez bestekoa); medikuen eta erizainen trebakuntzarengatik (% 78,85 bi kasuetan Nafarroan; % 65,47 eta % 65,06 da, hurrenez hurren, Espainiako batez bestekoa; arreta emateko denborarengatik (% 48,30 Nafarroan; % 36,49 Espainia osoan), eta jasotzen duten tratu pertsonala (% 67,04; % 49,91 Espainia osoan).

Arreta klinikoa

Azterlanaren arabera, azken urtean, nafarren % 67,71 joan da Oinarrizko Osasun Laguntzako medikua ikustera, % 44,09 espezialistarenera, % 27,46 Larrialdi-zerbitzuetara, eta % 6,59 ospitaleratu dira.

Kasu guztietan, balorazio ona eman diote herritar guztiek jasotako arretari: 7,71 Oinarrizko Osasun Laguntza; 7,24 arreta espezializatua; 7,62 ospitale publikoetan ospitaleratu eta laguntzea (hiru kasuetan, Espainiako bigarren baloraziorik onena jaso du), eta 6,19 larrialdi-zerbitzuak.

Oinarrizko Osasun Laguntzari dagokionez, % 92,9k oso ona edo ona dela dio; gauza bera dioten Espainia osoko herritarrak % 87,09 dira. Bestalde, % 54,15ek uste du egun berean ematen diotela hitzordua beti edo ia beti osasun-zentroko medikuarekin; Espainia osoko batez bestekoa baino 14 puntu gehiagoko ehunekoa da hori (% 40,51). Egun kopuruari erreparatuta, Espainia osoan 3,46 egun itxaron behar dira familiako medikuarekin hitzordua lortzeko. Nafarroan, aldiz, 1,95 egun itxaron behar dira.

Oinarrizko Osasun Laguntzak eskaintzen dituen zerbitzuei dagokienez, nafarrek, beste ezer baino lehen, honako hauek baloratzen dituzte gehien: osasun-zentroen gertutasuna (8,36 puntu; 8,09 Espainiako gainerako herritarrek); osasun-langileek emandako tratua (8,24 Espainiako 7,82ren aldean); medikuak pazientea artatzeko hartutako denbora (7,65 Espainiako 7,14ren aldean); pazientearen osasun-arazoen jarraipena (8,29 Espainiako 7,54ren aldean), eta hitzordua eskatzen denetik lortu arteko denbora (7,09 Espainiako 7,54ren aldean).

Oinarrizko Osasun Laguntza oso ona edo ona dela uste dute nafarren % 85,87k, batik bat espezialitate kopurua handia delako, pazienteen osasun-arazoen jarraipena egiten dutelako eta medikuek konfiantza eta segurtasuna ematen dutelako. Parametro horietan, lehen tokia du Nafarroak, 8,63, 7,84 eta 7,92 puntu lortu dituelako, hurrenez hurren .

Halaber, medikuek hartzen duten denbora (7,30ko puntuazioa Espainiako batez bestekoa den 6,76koaren aldean); hitzordua lortzeko erraztasuna (7,12 Espainiako 5,92ko notaren aldean); zentroetako ekipamendua eta bitarteko teknologikoak (8,57 Espainiako 7,59 notaren aldean), eta osasun-langileek emandako tratua (7,88 Espainiako 7,47ko notaren aldean) ere azpimarratu dituzte. Autonomia-erkidego guztien artetik, Foru Komunitateak jaso du bigarren notarik onena kasu horietan guztietan.

Baloraziorik onena ospitaleratzeei dagokienez

Nafarrak dira ospitale publikoetan jasotako arretari balorazio onena ematen diotenak. % 88k baino gehiagok uste du arreta oso ona edo ona izan dela. Gainera, pazienteen % 76,42ren ustez, bere osasun-arazoaren eta tratamenduaren gaineko erabakietan nahi beste parte hartu ahal izan zuen (Espainiako batez bestekoa % 51 inguru da), eta % 85,80ri ospitaleratzeko gutxi gorabeherako denboraren berri eman zioten (Espainiako % 72,20ren aldean). Ia % 95ek dio, ospitalean igarotako denboran, mediku arduradun bat izan zutela esleituta, osasun-arazoarekin erlazionatutako edozer gauzaren inguruan galdetu nahi izanez gero berarengana jo ahal izateko. % 75,54 da iritzi hori duten Espainiakoen ehunekoa.

Ia alderdi guztietan, Espainiako batez bestekoa baino puntuazio handiagoa lortu du Nafarroak, batez ere honako hauetan: larritasunik ez dagoenean ospitaleratzeko denbora (5,27 puntu 4,84ren aldean); medikuen eta erizainen zaintza eta arreta (8,12 eta 8,18 puntu 7,45 eta 7,52 punturen aldean, hurrenez hurren); ospitaletako ekipamendua eta bitarteko teknologikoak (8,65 puntu 7,93ren aldean), eta osasun-arazoaren bilakaeraren inguruan jasotako informazioa (8,01 puntu Espainiako batez besteko 7,39ren aldean).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa