(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta gizarte-erakundeek jarrera suizidak prebenitzeko eta jarrera horiei aurre egiteko baliabideak koordinatuko dituzte

osteguna, 2014.eko abuztuak 7


Nafarroan, 2007. urtetik, suizidioa da berezkoak ez diren heriotzen kausa nagusia, zirkulazio-istripuena baino ugariagoa


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak erakunde arteko batzorde bat sortu du, Foru Komunitatean dauden baliabide publikoak eta gizarte-erakundeen baliabideak koordinatze aldera, jarrera suizidak prebenitu ditzaten eta jarrera horiei hobeto aurre egin diezaieten.

Halaber, Gobernuak protokolo bat onartu du, lehenbizikoz, non jarrera suizidak prebenitzeko eta jarrera horien aurrean esku hartzeko jarduerak bildu baitituzten, eta osasun, hezkuntza, gizarte-zerbitzu eta larrialdietako arreta arloetako profesionalak koordinatzeko sistema bat ezarri baituten. Neurri horien helburua da ahal den heinean buru-hiltzerik ez gertatzea, ahaleginak gutxitzea, arrisku-egoerak errazago antzematea eta biktimen senide eta ingurukoei laguntzea.

Gizona

Krisi ekonomikoa hasi zenetik buru-hiltze kopuruak ez dirudi gora egin duenik.

Nafarroako Gobernuak erakunde arteko batzorde bat sortu du, Foru Komunitatean dauden baliabide publikoak eta gizarte-erakundeen baliabideak koordinatze aldera, jarrera suizidak prebenitu ditzaten eta jarrera horiei hobeto aurre egin diezaieten.

Organo horretako lehendakaria Osasun kontseilaria izango da, eta erakunde hauetako ordezkariak parte hartuko dute: Hezkuntzako Departamentua, Gizarte Politiketako Departamentua, Buruko Osasuneko Zuzendaritza, Foruzaingoa, Nafarroako Larrialdien Agentzia, Nafarroako Itxaropenaren Telefonoa, Nafarroako Kazetarien Elkartea eta buruko osasunaren arloko erabiltzaile eta senideen elkarteak.

Halaber, Gobernuak protokolo bat onartu du, lehenbizikoz, non jarrera suizidak prebenitzeko eta jarrera horien aurrean esku hartzeko jarduerak bildu baitituzten, eta osasun, hezkuntza, gizarte-zerbitzu eta larrialdietako arreta arloetako profesionalak koordinatzeko sistema bat ezarri baituten. Neurri horien helburua da ahal den heinean buru-hiltzerik ez gertatzea, ahaleginak gutxitzea, arrisku-egoerak errazago antzematea eta biktimen senide eta ingurukoei laguntzea.

Bi ekimen horiek Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusi Mariano Otok aurkeztu ditu gaur goizean, Nafarroako Jauregian egin duen prentsaurrekoan. Harekin izan dira, baita ere, Alfredo Martinez, Buru Osasuneko zuzendaria, eta Pedro Villanueva, Nafarroako Itxaropenaren Telefonoko psikologoa.

Osasun publikoko arazoa

Osasunaren Mundu Erakundeak dio suizidioa dela izan dezakegun osasun-arazo larrienetako bat. Estatistika Institutu Nazionalaren azken datuen arabera, 2012an jende gehiago hil zen Nafarroan bere buruaz beste eginda (48) zirkulazio-istripuetan baino (45).  Horrek esan nahi du 100.000 biztanleko 7,5 suizidio izan zirela; Espainiako eta Europako batezbestekoak handiagoak dira: Espainiakoa 7,6 da eta Europakoa 11,8 (2010ean), Eurostaten arabera.

Nafarroan, suizidioa berezkoak ez diren heriotzen kausa nagusia da 2007. urtetik. Krisi ekonomikoa hasi zenetik buru-hiltze kopuruak ez dirudi gora egin duenik. Izan ere, urterik txarrena 2007.a izan zen: 100.000 biztanleko 10,3 buru-hiltze izan ziren.

Azken hamarkadan, urtero 41-62 lagun hil dira Nafarroan, gehienak gizonezkoak. Gainera, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, era horretako heriotza bakoitzeko 10-20 ahalegin izaten omen dira.
Nafarroan 48 lagunek egin zuten bere buruaz beste 2012an; 39 gizonezkoak ziren eta 9 emakumezkoak.

Adinari dagokionez, 14 lagun 50 eta 59 urte artekoak ziren, 11 lagun 40 eta 49 urte artekoak, zazpi 30 eta 39 urte artekoak eta sei 80 urtetik gorakoak. Hildako gutxien 29 urtetik beherakoen multzoan izan zen: bi lagunek baino ez zuten bere buruaz beste egin.

Batzordearen zereginak

Nafarroako Gobernuak sortutako erakunde arteko batzordeak suizidioak prebenitzeko jarduerak proposatuko ditu, besteak beste biztanleak sentsibilizatzeko eta profesionalak eta gizarte-agente jakin batzuk prestatzeko jarduerak.

Orobat, protokoloan aurreikusitako jardueren egikaritzea eta koordinazio-mekanismoen ezarpena koordinatu eta ikuskatuko ditu. Jarduera eta mekanismo horien helburuak dira, hain zuzen ere, antzemandako arrisku-egoeretan esku hartzea eta bere buruaz beste egiten saiatu direnei eta haien senide eta ingurukoei arreta hobea ematea.

Batzordearen beste zereginetako batzuk izango dira, batetik, protokoloa ebaluatzea eta urtero berrikustea; eta bestetik, jarrera suiziden intzidentziaren segimendua egiteko sistema bat ezartzea.

Protokoloaren edukia

Nafarroako Gobernuak onartu duen erakunde arteko lankidetza-protokoloaren helburua da buru-hiltzeak eta buru-hiltze ahaleginak ahal den neurrian gutxitzea eta saihestea. Asmoa da, baita ere, laguntza eskatzen dutenei erantzun hobea ematea, arrisku-kasuak antzematea eta segimendua egitea, eta familiari eta ingurukoei arreta eskaintzea.

Horretarako hainbat jarduera eta prozedura proposatu dituzte, honako hauek oinarritu hartuta: prebentzioa, esku-hartzea, segimendua, koordinazioa, profesionalen prestakuntza eta Barneko, Hezkuntzako, Osasuneko eta Gizarte Politiketako Departamentuen koordinazioa.

Dokumentuan, suizidioarekin zerikusia duten kontzeptu batzuk argitu eta Nafarroako buru-hiltzeen inguruko zenbait datu eman ondoren, jarrera suizidari lotzen zaizkion faktoreen deskribapena egin eta esparru legal eta etiko bat aurkeztu dute.

Ondoren, buru-hiltzeen aurrean osasun-sistemak, ikastetxeek, gizarte-zerbitzuek, Nafarroan larrialdietan arreta ematen duten agenteek eta Itxaropenaren Telefonoak nola jarduten duten azaldu dute. Alde horretatik, erakunde horiek koordinatzeko eta elkar ulertzeko mekanismoak ezarri dituzte.

Azkenik, jarrera suizidak dauzkatenei arreta ematen dieten profesionalentzako prestakuntza-programa bat antolatu dute, baita dokumentuan jasotako neurrien segimendua eta ebaluazioa egiteko sistema bat ere.

Buru-hiltzeen berri emateko aholkuak

Protokoloan hedabideentzako aholkuei buruzko atal bat ere badago, suizidioen berri behar bezala eman dezaten, gero prebenitze aldera. Hona hemen aholku horietako batzuk: erabilitako metodoari buruzko xehetasunak ez ematea, zergatien azalpen sinplistarik ez egitea, agurtzeko oharren edukirik ezagutzera ez ematea eta informazioa modu erromantiko edo melodramatikoan ez azaltzea.

Halaber, hedabideei gomendatu diete, batetik, inplikatutako jendearen pribatutasuna eta mina errespetatzea; eta bestetik, beren buruaz beste egin nahi dutenei laguntzen dietenekin harremanetan jartzeko datuak ezagutzera ematea.

Aholku horiek jakitera emateko, Nafarroako Gobernuak kazetarientzako prestakuntza-saio bat antolatuko du udazkenean, eta saio horretan suizidioen berri nola eman behar den azalduko dute.

Buru-hiltzeen zergatiak

Suizidioak ez du sekula oinarri bakarra izaten: hainbat arrisku-faktore, azkartzaile eta babeslek bat egiten dute. Arrisku-faktoreak dira, esate batera: buru-nahasteak; faktore psikologikoak; aurrez egindako ahaleginak; bizipen estresagarriak; kutsatze-efektua; armak, botikak eta produktu toxikoak eskura edukitzea; eta antzekoen taldeko kideek tratu txarrak ematea, bortxatzea eta erasotzea (batik bat nerabezaroan).

Faktore azkartzaileak suizidioa eragin dezaketen bizipen estresagarriak dira: bikote-harremana haustea, alargun geratzea, lanpostua galtzea, bakartzea eta iraintzea, besteak beste.

Azkenik, faktore babesleak dira arrisku-faktoreen aurrean jarrera suizida izateko probabilitatea gutxitzen dutenak. Batzuk ezaugarri psikologikoekin dute zerikusia, hau da, gatazkak konpontzeko trebetasunarekin, nork bere buruarengan duen konfiantzarekin eta gizarte-harremanetarako erraztasunarekin; eta beste batzuk gizarte- eta ingurune-faktoreekin, alegia familiaren eta gizartearen babesarekin eta balio positibo, erlijioso eta espiritualen integrazioarekin, adibidez.

Mito sozialak eta laguntza eskatzea

Nafarroako Gobernuaren protokoloak, Gizarte Politika eta Kontsumo arloko zuzendari nagusiaren hitzetan, “suizidioaren inguruko mito sozial batzuk zalantzan jarri ditu, osasun publikoko arazo horri modu eraginkorrean aurre egitea eragozten dutelako". Mito horietako batzuk dira, adibidez, pertsona bati bere buruaz beste egitea pentsatzen ari den galdetuz gero horretara bultzatuko dugula, bere buruaz beste egin nahi duela dionak ez duela sekula egingo eta bere buruaz beste egin nahi duenak ez duela aditzera ematen.

Mariano Otok beren buruaz beste egitea pentsatzen ari direnei deia egin die, dagokien osasun-zentroan, gizarte-zerbitzuetan, ikastetxean, Nafarroako larrialdietarako 112-SOS telefono-zenbakian eta Itxaropenaren Telefonoan (948 243 040 edo 902 500 002) laguntza eska dezaten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa