(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Larrialdietako informatika-sistema berriak pazienteen itxarote-denborak hobeto kontrolatzen utziko du ostirala, 2014.eko urriak 3


Barcina Lehendakariak NOGko helduentzako Larrialdi Zerbitzuen eraikin berria bisitatu du gaur goizean, hilaren 8an funtzionamenduan jarriko dena


Barcina Lehendakaria eta agintariak, eraikin berriaren kanpoaldean. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleguneko (NOG) helduentzako larrialdi-zerbitzu berriak pazienteak kontrolatzeko eta jarraitzeko informatika-sistema bat izango du, eta hari esker, erantzuteko denborak hobetu eta arreta emateko atzerapena murriztu ahalko dira.

Urriaren 8an martxan jarriko diren instalazio berriek eskaintzen dituzten hobekuntzetako bat da hori. Instalazio horiek Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak bisitatu ditu gaur goizean. Eraikinean egindako ibilbidean zehar, Nafarroako Ospitaleko sarrera nagusiaren alboan dagoena, Lehendakariarekin batera izan dira: Osasun Departamentuko kontseilari Marta Vera; Osasunbideko zuzendari Cristina Ibarrola; NOGeko zuzendari Víctor Peralta; Larrialdi Zerbitzuetako buru Javier Sesma; NOGeko mediku-zuzendari Mª Jesús Calvo eta Erizaintzako zuzendari Mercedes Ferro. Bisitaren ondoren, Barcina Lehendakaria bildu da, proiektuan hasieratik parte hartutako Departamentuko kideekin, azken urteotako Larrialdi zerbitzuetako arduradunekin eta obrak egin dituzten elkargo profesional eta enpresetako ordezkariekin. Bere agerraldian, proiektu hau egiteko orduan parte hartutako guztien lana eta ahalegina eskertu ditu; proiektu honek "urtero Larrialdietara jotzen duten 100.000 pertsona baino gehiagok arreta hobea izan dezaten lagunduko du".

Eraikin berriak Nafarroako Ospitalean eta Virgen del Caminon ematen ziren helduentzako larrialdi guztiak  batzen ditu, eta beste berrikuntza batzuk hartzen ditu barnean, esaterako: paziente arin eta larrientzako bereizitako bi zirkuitu, obserbazio-gela bat pertsona batentzako 16 gelekin eta beste bi gehiago isolamendu eta zaintzarako, dolurako, informaziorako edo paziente psikiatrikoentzako gelak, deskontaminaziorako gela bat, eskaner eta ekografo propioak, eta heliportu bat zabaltzan.

Proiektua TYM Asociados-ek idatzi zuen eta obrak Acciona Soniclima ABEEak egikaritu zituen 2009ko azarotik 2013ko abuztura. 23.171.935 euro gastatu ziren, eta kopuru horri 2.002.348 euro erantsi behar zaizkio ekipamendurako.

Pazienteen kontrola eta jarraipena

Hobekuntza garrantzitsuenetako bat kasuen informazio eta kontrolerako sisteman datza, informatizatutako historia klinikotik (IHK) abiatuta egindakoa; hura pazienteak erregistratuz hasten da, kode bat emango zaie, eta kode horri esker, larrialdietan dagoen egonaldian zehar identifikatua izango da; hala, paziente eta senideei egindako deietan izen-abizenak erabiltzea saihestuko da Onkologiako zerbitzuan egiten den moduan, adibidez.


Barcina Lehendakaria, NOGko Larrialdiko eraikinean dagoen bizkortzeko gelan. ( irudia handitu )

Gainera, sistemak informatika-laguntza ematen dio triajeari edo kasuen sailkapenari larritasunaren arabera, arretan lehentasunezko bost maila emanez, dagozkien gehieneko itxarote-denborekin: kritikoak, berehalako arreta, larriak edo kaltetuak, 10 minutu; hain larriak ez direnak, 60 minutu; arinak, 120 minutu; eta larrialdiak ez direnak, 240 minutu. Horrek kasu bakoitzeko benetako arretako denborak zein diren jakiten utziko digu une oro, hori kontrol-puntuetan (zentralean, zirkuitu arinetan eta larrietan) nahiz mediku-gelan, eta aurreikuspenaren gaineko edozein atzerapen berehala konpontzen.

Gainera, pazienteak kokatzeko/lokalizatzeko sistema bat jarri da gailu elektroniko batzuk erabiliz, eta arreta-postuei (harrera, kontrol-gelak…) emandako barne-aginduen transmisioa informatizatu da (azterketa-eskaerak, analisiak egitea, ospitaleratze-aginduak, kontsulta edo alten hitzorduak, besteak beste); horrek guztiak profesionalen arteko komunikazioa hobea eta bizkorragoa izatea dakar.

Guztira, informatizatutako 100 postutik gora daude, erradiologia-irudiak digitalizatzeko eta monitorizazioko sistemari dagozkionak barne.

3.500 metro koadroko laguntza-espazioa

Eraikinak eraikitako 13.888 metro koadroko azalera du guztira, sotoan eta lau solairutan banatuta, eta zabaltzan heliportu bat izanik. Haietatik, Larrialdi zerbitzuak sotoa, behe eta lehen solairua hartzen ditu, 3.500 metro koadro; orain arte 1.500 metro koadro zituen bi kokapenetan banatuta.

Anbulantzietarako eta paziente ibiltarientzako (beren kasa doazenak) bereizitako bi sarbideak behe-solairuan daude, bai eta harrera-postua, triaje edo sailkapen klinikoko gela ere, eta une horretatik aurrera pazienteak bi zirkuitutan banatzen dira beren patologiaren larritasunaren arabera (A zirkuitua–arinak, B zirkuitua–larriak),bereizitako itxarote-gelekin. Gainera, itxarote-gela bereziak erreserbatuta daude dolurako, senideei arreta eta informazioa emateko, psikiatriako pazienteetarako edo atxilotuentzat. 29 kontsulta daude bi zirkuituetan laguntza medikua emateko, orain arte zeudenak baino 4 gehiago, balioanitzeko arretarako gela bat (arinak eta larriak) 60ra arte gehitu daitezkeen 30 box-ekin eskaeraren arabera, bizkortzeko gela bat kritikoak diren pazienteentzat, 6 posturekin eta 12rentzako ahalmena duena, beharraren arabera.

Espazio horien guztien kontrola hiru puntutatik egiten da: arinen zirkuituaren kontrola, larrien zirkuitukoa, eta kontrol zentrala -medikuen gela. Azken horretan kasu bakoitzaren (ospitaleratze-ordua, patologia, larritasuna, kokapena, arreta-mota) nahiz laguntza-espazio bakoitzaren okupazio-egoerari buruzko jarraipena egin daiteke denbora errealean. Puntu horretatik, gainera, erradiologia-azterketen irudiak bizkortzeko gelako monitoreak ikus daitezke, erresoluzio handiko pantailen bidez.

Behe-solairuan ere erradiologia-gunea dago ; sarbideko gunean dagoen deskontaminazio-gela, kanalizazio independenteko sare bari lotutakoa; bilkura-gunea, administraziorako leku bat zenbait bulegorekin, komunak, biltegia eta langileentzako beste gela batzuk (lasai egoteko gunea, dutxak, armairuak…).

Larrialdi-zerbitzuak ere eskaner eta ekografo propioak ditu 24 orduz larrialdietako erradiologia-eskaerari arreta emateko, bakoitzak era horretako 30 proba egiteko ahalmenarekin, eta orain arte Nafarroako Ospitalean eta Virgen del Caminon egiten zirenak. Azken horiek, beraz, programatutako erradiologia-eskaera gehiagori arreta eman ahalko diote. Sotoan daude, anbulantzien aparkalekua bezala, heliporturako sarbide zuzenarekin.

Lehen solairuan obserbazio-gela dago. 16 gela daude eta laguntzaileak bertan izan daitezen erraztuko da , baldin eta medikuek hori egitea uzten badute; beste bi gela ere badira isolamendua edota zaintza eskatzen duten pazienteentzat.

300 profesional baino gehiago

306 pertsonek egingo dute lan azpiegitura berrian, gaur egun baino 33 gehiagok. Larrialdietako 45 mediku espezialista izango dira, 93 erizain, 58 laguntzaile, erradiologiako 25 teknikari, 50 zeladore eta 26 administrari; horiei guztiei etengabe lokalizatuta izango diren 23 mediku-espezialitatetako 60 mediku gehitu behar zaizkie. Mediku-koordinatzailearen irudia sortzen da, eta hark triajearen prozesuan laguntza emango du, eta helikopteroz, ZIU mugikorrez eta eskualdeko ospitaleetatik etorritako pazienteak koordinatu eta hartzeko arduraduna izango da; horretarako, SOS Navarraren larrialdi-gelarekin etengabe harremanetan izango da.

Profesional horiek, batez beste, 307 paziente heldu artatuko dituzte egunero, eta haietatik 75 bat espezialista batek artatuko ditu, 55ek ospitaleratzea beharko dute, 13k obserbazio-gelan jasoko dute arreta, eta bertan 10 ordu igaroko dute, batez beste. Jatorriari dagokionez, 236 bat larrialdietara beren kasa joaten dira (paziente ibiltariak) eta 64, anbulantzian.

Astelehenak, jarduera handieneko eguna

Azken urteotan Larrialdi zerbitzuetako jarduera-datuetatik ondorioztatzen denez, arreta gehien astelehenean ematen dira, 18.162 (112.114, guztira), eta ondoren, asteartetan, 16.092 kasurekin. Kasu gutxien larunbatetan izaten dira (14.695). Orduen banaketari dagokionez, % 43 goizez pilatzen da, % 39 arratsaldez eta % 18, gauez.

2013an, arreta jasotako pazienteen batez besteko adina 51,8 urte da gizonetan, eta 53,9, emakumetan. Adinen arabera, arreta-portzentaje handiena 41-65 urte arteko tartean dago gizonetan (% 35,3), eta 15-40 artekoan emakumetan (% 33, 3). 80 urtetik gorakoen larrialdiak, % 13,25.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa