(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3.300 langabe gutxiago izan dira Nafarroan hirugarren hiruhilekoan, eta orain 46.200 pertsona daude lanik gabe osteguna, 2014.eko urriak 23


Langabezia-tasa ia puntu bat jaitsi da eta % 14,92koa da orain, Estatuko baxuena laugarren hiruhilekoz jarraian


Langileak.

46.200 langabe izan dira Nafarroan 2014ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 3.300 gutxiago, eta laugarren hiruhilekoz jarraian langabezia-tasa txikieneko autonomia erkidego moduan jarraitzen du, Espainia guztiko tasaren aldean, 9 puntu azpitik (% 14,92, Espainiakoa % 23,67 denean). Hala adierazten dute, gaur argitaratu diren Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuek.

Hau da, langabezia-tasa ia puntu bat jaitsi da, iagan hiruhilekoan izandako % 15,88tik, eta 3 puntukoa iazko hirugarren hiruhilekoko datuaren alderatzen bada (% 17,92). Aldi horri berari dagokionez, guztira 10.500 langabe gutxiago dago.

Lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak adierazi duenez, "jakin diren datu hauek iazko irailetik ikusitako langabeziaren jaitsieraren joera baieztatzen dute, eta ekonomia pixkanaka hobetzen ari dela berresten, nahiz eta agian ez den nahi genukeen bezain bizkor hobetzen ari. Nolanahi ere, Nafarroa langabezia-tasa txikieneko Komunitatea da eta urtebetean langabezia gehien jaitsi den hiru autonomia erkidegoen artean dago. Okupazioa ere igo egin da eta, beraz, adostasunetik lanean jarraitu behar dugu suspertze ekonomikorako neurriak hartzen, industrializazioa sustatzen eta enpresa-sarea hobetzen".

Emakumeen langabezia gehiago jaitsi da

Sektoreen arabera, jaitsierak Zerbitzuetan, 6.300 langabe gutxiago, eta Nekazaritzan (-700) izan dira. Aldiz, langabezia igo egin da enplegurik izan ez dutenen artean (2.100), Eraikuntzan (1.200) eta Industrian (400).

Sexuaren arabera, hiruhileko jaitsiera handiena emakumeen artean gertatu da (3.100 langabe gutxiago; gizonezkoetan, berriz, 200 langabe gutxiago), urte arteko datuarekin gertatzen den moduan (-6.400 emakume eta -4.000 gizon).

Adin-taldeetan, tasa txikiena 55 urtetik gorakoen artean dago (% 10,10), eta handiena, 25 urtetik beherakoen artean (43,56). 25-53 urte arteko adin-tartean % 13,36ko langabezia-indizea dago.

BAIko datuen arabera, Nafarroan guztira 263.300 pertsona okupatuta daude, bigarren hiruhilekoan baino 1.300 baino gehiago, eta igoerak izan dira Industrian (3.100) eta Eraikuntzan (1.200); jaitsierak, aldiz, Zerbitzuetan (-1.800) eta Nekazaritzan (-1.100).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
2014ko hirugarren hiruhilekoko BAI
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa