(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak osasun-arretako zerbitzu berri bat eskaintzen du telefonoz eta online arratsaldez eta asteburuetan asteartea, 2014.eko urriak 28


Erizaintzako langileek herritarren zalantzak argitzen saiatuko dira 848 42 78 88 telefono-zenbakian eta enfconsue@navarra.es helbide elektronikoan, eta paziente kronikoen edo berriki ospitaleko alta jasotako pazienteen jarraipena egingo dute


Transcripción textual del video

Osasun Departamentuak telefonoz eta posta elektronikoz egiteko osasun-arretako zerbitzu berri bat abian jarri du. Zerbitzu horrekin osasun-zentroetako arreta-ordutegitik kanpo herritarren zalantzak argituko dira eta, hala, beharrezkoak ez diren joan-etorriak ez dira egingo, eta paziente kronikoen edo berriki ospitaleko alta jasotako pazienteen jarraipen nahiz kontrola egin ahalko da.


Osasun Kontseiluaren Zerbitzu berri hori gaur goizean aurkeztu dute Osasun Departamentuko kontseilari Marta Verak, Lehen Mailako Arretako zuzendari Ignacio Yurss-ek eta Lehen Mailako Arretako Erizaintza Zerbitzuko buru Ana Granadok.

Txartela, zerbitzu berriko telefonoarekin.

Osasun Departamentuak telefonoz eta posta elektronikoz egiteko osasun-arretako zerbitzu berri bat abian jarri du. Zerbitzu horrekin osasun-zentroetako arreta-ordutegitik kanpo herritarren zalantzak argituko dira eta, hala, beharrezkoak ez diren joan-etorriak ez dira egingo, eta paziente kronikoen edo berriki ospitaleko alta jasotako pazienteen jarraipen nahiz kontrola egin ahalko da.

Osasun Kontseiluko Zerbitzu berri hori gaur goizean aurkeztu dute Osasun Departamentuko kontseilari Marta Verak, Lehen Mailako Arretako zuzendari Ignacio Yurss-ek eta Lehen Mailako Arretako Erizaintza Zerbitzuko buru Ana Granadok.

Zerbitzua lanegun guztian izango da martxan 14:30etik 21:00ak arte, eta asteburuetan 08:00etatik 22:00ak arte 848 42 78 88 telefono-zenbakian eta enfconsue@navarra.es helbide elektronikoan. Lehen Mailako Erizaintzako 5 profesionalek emango dute arreta, bereziki prestatuta daudenak, pazientearen histori klinikoetako sarbidea izango dute eta laguntza-protokoloak dituzte erabakiak hartzeko orduan. Beharrezkoa balitz, konplexuagoak diren beste baliabide-mota batzuk ere mugiarazi nahiz koordinatu ahalko dituzte, gainera, esaterako: etxez etxeko arreta medikua edo ospitaleratzea. 112 Larrialdien Koordinazio Zentroan dago, eta Larrialdietako gailuekin Lehen Mailako Arretako ekipoekin koordinatuta dago. Orduko 10 bai deiri arreta ematea aurreikusten da.

Alde batetik, oro har herritarren osasunari lotutako arazo ohikoenei erantzun arin eta erosoena ematea da kontua, informazioa eta gomendioak emanez, edo eskaera ere laguntza-maila konplexuago batera bideratuz; bestetik, osasuneko profesionalen lana erraztu eta babestu nahi da paziente kronikoak zenbait egoeratan artatzeko, adibidez: ospitaleko altak, kontsultako altak, deskonpentsazioak edo zaintza aringarriak, eta, hala, haren zaintzen jarraitutasuna bermatuko da. Kasu horretan, eta beti Lehen Mailako Arretako edo Espezializatuko medikuen aginduei jarraiki, zerbitzuaz arduratzen diren langileek pazienteak berariaz jarraituko dituzte, kontrola egiteko deiak eginez oro har. Osasun-zentroetako kontsultarako hitzordua ere eskatu ahalko dute.

Proiektua paziente kronikoari emandako arreta-estrategiaren barnean sartzen da, eta jadanik martxan dago Iruñeko San Juango osasun-zentroan, Tutera mendebaldekoan, Tafallan, Ultzaman eta Lizarran; proiektua hainbat mailaren arteko arreta integratuagoko arreta-eredu berri baten antolaketan oinarrituta dago, pazientean beharren arabera pentsatuta dago eta haren udalerrian, osasun-zentroan eta etxean oinarritzen den arreta batean.

Herritarrek zerbitzu hori baliatu ahal dezaten, Osasun Departamentuak datozen egunotan 120.000 txartel bidaliko ditu, eta bertan telefono-zenbakia eta posta elektronikoa idatzita azalduko dira eta, horrekin batera, arreta-ordutegiak eta zerbitzuaren ezaugarriak. Gainera, laster, zerbitzu hori Osasuneko webgunearen bidez baliatu ahal izango dela aurreikusten da.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa