(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanferminetan filmatutako Blue Lips pelikula korala bihar estreinatuko da Espainiako zinemetan

osteguna, 2014.eko azaroak 6


Zinta Nafarroako Gobernuak finantzatu du 70.000 eurorekin


Filmeko kartela. ( irudia handitu )

Bihar, azaroak 7, Iruñean filmatutako Blue Lips pelikula korala estreinatuko da Espainiako zinema-aretoetan. Zinta horretan munduko hainbat hiritako sei pertsonaiek San Ferminetako jaietan murgiltzen dira. Film honen berezitasuna da, 6 zuzendari dituela eta ekoizpen-lanetan ere beste hiru lagun izan direla.

Film horrek Nafarroako Gobernuaren 20.000 euroko diru-laguntza jaso zuen 2012ko film luzeen proiektua garatzeko laguntza-deialdian, eta beste 50.000 euro 2013ko film luzeak ekoizteko laguntza-deialdian.

Nazionalitate espainiarra-argentinarreko zinta da, Maitena Muruzabal eta Candela Figueirak ekoitzi dute (Cronopia Films) David Ciuranaren laguntzarekin (Fosca Films), eta Seminci-ko Topagunerako hautatu dute jadanik.

Gaur goizean hedabideetarako aurretiazko emanaldi bat egin da eta, haren ondoren, aurkezpenaren txanda izan da. Bertan izan dira: Nacho Ruipérez (zuzendaria), Antonello Novellino (zuzendaria), Simone Càstano (aktore protagonista), Adriana Salvo (aktore sekundarioa), Maitena Muruzabal (ekoizlea), Candela Figueira (ekoizlea) eta David Ciurana (ekoizlea); haiek guztiak Nafarroako Filmotekako Programazioaren arduradun Alberto Cañadak aurkeztu ditu.

Maitena Muruzabalek azaldu duenez, ekimen hori munduko hainbat lekutatik etorritako zinemagile gazte talde batek ekindako proiektu baten emaitza da, eta Los Angelesen zinema ikasten ari zirela egokitu zirenak, 2001. urtean: Nacho Ruipérrez, Antonello Novellino, Daniela De Carlo, Julieta Lima, Gustavo Lipzstein, Nacho Ruipérez eta Ricardo Nobuo.

Haietako bakoitzak protagonista bat zuzendu du, eta zuzendari guztiek batera pertsonaiak elkarren artean erlazionatzen diren eszenak zuzendu dituzte, Iruñean. Blue Lips, horrenbestez, istorio koral batean bihurtzen da, munduko hainbat tokitan filmatutakoa: Matera (Italia), Los Angeles, Oahu (Hawaii), Rio de Janeiro, Buenos Aires eta Iruña.

Sinopsia

Protagonista guztiek errutinazko bizimodu bat dute, horrek etsipen-sentsazioa sortzen die, baina haren mende daude. Arraroa dirudien arren, Sanfermin zaratatsuan aurkituko dute introspekzio eta berpizkunderako gune egokia.

Han gurutzatuko dira: Oliver (Avi Rothman, AEB), bere etorkizuna aldatzeko erabaki bat hartu behar duena; Malena (Malena Sánchez, Argentina), munduari zabaltzen hasiko dena; Guido (Dudu Azevedo, Brasil), erakarpen-zentroa; Vittorio (Simone Càstano, Italia), familiako tragedia bat gainditzeko gai ez dena; Sagrario (Mariana Cordero, Espainia), iraganean preso dagoena, eta Kalani (Keona Cross, AEB), askatasuna eta esperientzia berriak bilatzen ari dena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
ZUZENDARIEN BIOFILMOGRAFIA.pdf
FITXATEKNIKOA.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa