(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoak PHTaren lotura bi komunitateen artean sustatzeko garrantzia azpimarratu dute ostirala, 2014.eko azaroak 21


Zarraluqui kontseilaria Oregi kontseilariarekin bildu da Iruñean


Bilkura

Zarraluqui kontseilaria Ana Oregi eta Imanol Lezarekin. ( irudia handitu )

Sustapen kontseilari Luis Zarraluqui eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako kontseilari Ana Oregik gaur, ostirala, Prestazio Handiko Trenaren bidez (PHT) bi komunitateak lotzeko garrantzia azpimarratu dute. Biek ala biek nabarmendu dute, Ebro "funtsezko ardatz estrategikoa" dela, Europarako bi korridore lotzen dituena: Kantabriko-Mediterraneoa eta Atlantikoa. Gainera, bi kontseilariak bat etorri dira esatean 2015ean, Ministerioak, bi komunitateen arteko lotunea nola gauzatu behar den zehaztu beharko duela.

Nafarroako Unibertsitateko Ingurumen eta Eraikuntza Diseinuari buruzko jardunaldiaren esparruan egindako bilkuran, Zarraluqui kontseilariak adierazi du, loturen etorkizuna "trenbidearen bidez egindako hirien sare batekin" eraikiko dela eta, horretarako, "funtsezkoa" dela aurrera bizkor egitea.

Bestalde, Oregik aipatu du "oso garrantzitsua" dela "Y"-a Nafarroarekin lotzea; izan ere, "era honetako azpiegitura baten onurak kalkulaezinak dira, bi komunitateetarako eta Penintsulako iparraldeko eta Akitaniako gure inguru geografikorako ere"; bi eskualdeek duten kokapen geografikoa azpimarratu behar da salgaiak Europara zama-hausturatik gabe atera daitezen.

Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzako Euskotreneko zuzendari Imanol Lezak aipatu du Paris eta Tours arteko ibilbidea 2017rako amaituta izatea aurreikusten dela; beraz, bi administrazioek garrantzitsua ikusten dute beraien proiektuak "lehenbailehen" sustatzea.

Gainera, Oregik Zarraluquiri azaldu dio Eusko Jaurlaritza Estatuak emandako agindua betetzen ari dela "Y"-a edo abiadura handiko euskal trenbide-sare berria Gipuzkoako zatian eraikitzeko, eta Gobernu zentralari behartzen dio "bere konpromisoa lehenbailehen bete dezan Bizkaiko eta hiru hiriburuetarako sarbideko lanak garatzeko, Bergarako lotunekoak eta hiru adarren elkargune-puntukoez gain". Lotune hori, jakina denez, bost azpizatitan banatuta dago, eta haietatik bat esleituta dago eta beste bat lizitatzen ari dira.

Azkenik, gogora ekarri behar da Sustapen Ministerioak, Adif Alta Velocidad Estatuko enpresaren bidez, Castejon-Iruña abiadura handiko etorkizuneko linea Zaragoza-Altsasu egungo linea arruntaren ibilbideari lotzeko proiektuaren idazketa, Saitec eta Pedeltak osatutako ABEEri 216.217,7 euroan (BEZa gabe) eta 18 hilabeteko epearekin esleitu ziola berriki.

Nafarroako lanen abiada

Iruña-Castejon ibilbideari dagokionez, Castejon-Alesbes 1. zatia bi azpizatitan banatuta dago, eta haietatik 1.2 Cadreita-Alesbes (8,578 kilometro) amaituta dago dagoeneko eta Adifek iragan uztailean jasota; 1.1. Castejon-Cadreita azpizatia, berriz, (6,195 kilometro) % 65,83an eginda dago.

Bigarren eta hirugarren zatiei dagokienez, Alesbes-Erriberri (15,291 kilometro) eta Erriberri-Tafalla (14,676 kilometro), jendaurrean jarri ziren apirilean, eta orduan aurkeztutako alegazioei buruzko azterketa egiten ari da Adif. Irailean, aipatutako erakundearen baimenaren ondoren, Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuak zati horietako proiektuen Trenbide Sektoreko Legearen 7.3 artikuluan finkatutako entzunaldi-izapidea egin zuen.

Alegazio horiek ebatzita daudenean, oinarrizko proiektua behin betikoz onartuko da eta, jarraian, eraikuntza-proiektuak amaitu eta onartu egingo dira; hala, hura lizitatu ahal izango da. Azkenik, obrak esleitu eta egikarituko dira.

Bestalde, Tafalla-Campanas 4. zatia (15,103 kilometro) idazte-prozesuan dago, Adifek oinarrizko proiektua onartzeko zain, eta ondoren jendaurrean jarriko da. Eta Campanas-Ezkirotz 5. zatia (10,792 kilometro), Nafarroa Gobernua idazten ari da gaur egun.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Zarraluqui kontseilariaren adierazpenak
Oregi kontseilariaren adierazpenak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa