(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Nafarroa turismo-helmuga moduan ondoen sustatzen duten eskolako hamar lan saritu ditu asteartea, 2014.eko azaroak 25


Barcina Lehendakariak sariak Nafarroako Eguna dela-eta programatutako ekitaldien esparruan banatu ditu


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroaren aberastasuna eta aldaera azpimarratu ditu, bai eta bertako monumentuak ere; eta saritutako ikasle eta irakasleak zoriondu ditu egindako sustapen-lanengatik.

Sarituak

Barcina Lehendakaria eta Iribas kontseilaria saritutako ikasle eta irakasleekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak "dbr3. Nafarroako Turismo Irudia" eskola-lehiaketako bigarren edizioko sariak banatu dizkie gaur, asteartea, hamabost bat ikasleri. Ikasle horiek, beste eskualde eta herrialde batzuetako gazteen artean, Foru Komunitatea turismo-helmuga moduan ondoen sustatzen dituzten hamar lanetan parte hartu dute.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egin da, eta bertan izan dira ere, Hezkuntzako kontseilari José Iribas eta Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusi Fátima Baigorri, Nafarroako Eguna dela-eta programatutako ekitaldien esparruan.

Guztira hamar sari banatu dira, lau mailetan banatuta: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak, DBHko 1. eta 2. mailak, eta DBHko 3. eta 4. mailak eta Batxilergoa. Modalitate bakoitzean lehen postuetan sailkatutakoen lanak 2015eko Turismoko Nazioarteko Azokan (FITUR) Nafarroak jarritako stand-ean erakusgai jarriko dira. Azoka hori Madrilen egingo da, urtarrilean, eta egileak bertan izango dira.

Sustatzeko ehun bat lan aurkeztu dira lehiaketara. Haiek Nafarroako turismoko alderdi zehatz edo orokorrari erreferentzia egin behar zioten, eta banaka edo bikoteka egin zitezkeen kartelean, liburuxka tolestuan, ikus-entzunezkoan edo multimediako produktuan.

Saritutako lanak

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzako mailan, Tuterako Griseras ikastetxe publikoko Jorge Garijo Castillok jaso du. Kartel bat egin du eta haren hondo gorri batean Nafarroako mapa bat ageri da, zurian, sei irtengunerekin eta haiek desestaltzean 28 turismo-proposamen ere topa daitezke dagokion argazki eta azalpen-testuarekin. Kartelean honako hitz hauek irakur daitezke: "Elige Navarra, ven a descubrirme" ("Hautatu Nafarroa, zatoz ni ezagutzera").

Bigarren saria Griseras ikastetxe publikoko ikasleak ere diren Lucía Andonegui Álavak eta Elsa Espada Garlitok osatutako taldeak jaso du, honako titulu hau duen tolestu batekin: "Navarra se despliega ante ti" ("Nafarroa zure aurrean erakusten da"); bertan Nafarroako zazpi turismo-helmuga azaltzen dira, testu eta argazkiekin, eta mapan kokatzen.

Hirugarren saria Barañaingo Santa Luisa de Marillac ikastetxeko Eneko Sagüés Díez de Arizaletak eskuratu du. Ordenagailuz egindako aurkezpen bat da eta gaika antolatutako Nafarroako turismoko baliabide nagusiak ezagutzera ematen dira, esaterako: historia, ohiturak eta tradizioak, eta natura.

DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzako mailan, lehen saria Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko Isabel Bastida eta Ane Esain ikasleek osatutako bikoteak irabazi du. Kartel bat aurkeztu zuten Iruñeko Udaletxe plazaren zuri-beltzezko marrazki batekin, eskuz egina, eta bertan zezen bat ageri da (erromes batek karkaterizatuta), lepoan zapi gorri bat duela, eta honako hau irakur daiteke han: "Pamplona, una ciudad para todo el mundo" ("Iruña, mundu guztiarentzako hiria"); "todo" hitzaren "d" hizkia ezabatuta dago eta "r" bat gainjarrita.

Bigarren saria Iruñeko Jesusen Bihotzaren ikastetxeko Santiago Legaristi Royo eta Samuel Cibiriáin Royorentzat izan da, "Navarra: disfruta de nuestros colores" ("Nafarroa: gozatu gure koloreekin") izeneko bideo batengatik. Aisialdi eta turismoko hainbat eskaintza aurkezten dira bertan Nafarroako Turismoko logoan agertzen diren kolore urdin, gorri, berde eta horia erabiliz.

Hirugarren saria Mendabiako Joaquín Romera DBHIko Yousra Akkouh eta Marta Sáiz Ordóñez ikasleek osatutako bikoteak irabazi du, honako lelo hau duen triptiko tolestu batengatik: "Navarra, no cierres los ojos… tienes mucho que descubrir" ("Nafarroa, ez itxi begiak… ezagutzeko asko duzu"); natur paisaiak, Sanferminak eta Nafarroako gastronomia sustatzen dira bertan.

DBHko 3. eta 4. mailako ikasleentzako mailan, lehen saria Barañaingo Santa Luisa de Marillac ikastetxeko Ismael Tiscar eta Rubén Zoco ikasleek eskuratu dute, "Navarra, única" ("Nafarroa, paregabea") izeneko lan batengatik. Nafarroako mapa ageri den kartela da, bost merindade historikotan banatuta dago, erdigunean, Iruñeko turismo-baliabide nagusiei buruzko argazkiekin inguratuta, adibidez: udaletxeko fatxada, San Ferminen horma-hobia, edo Gazteluko plaza.

Bigarren saria ere Santa Luisa de Marillac-eko Lucía Morais Campo eta Valentina Gómez Cadavid-ek jaso dute. "Navarra mágica" ("Nafarroa magikoa") izeneko bideo bat aurkeztu zuten, eta bertan Iruñeko zenbait argazki eta pertsonek osatutako Nafarroako ezkutuaren azken irudia bat agertzen dira.

Maila honetako hirugarren saria ikastetxe bereko Asier Marcos Durán eta Jaime Torres Osések osatutako taldeak irabazi du, "Descubre Navarra: sencilla pero con carácter" ("Ezagutu Nafarroa: soila baina izaera handikoa") izeneko kartel batengatik. Eskolako materialarekin egindako Nafarroako ezkutu bat irudikatzen da: zeloarekin, arkatzekin, reglekin, eskuarairakin…

Batxilergoko ikasleentzako mailan, lehen eta sari bakarra eman zaio Sarrigurengo (Egues) Maristas ikastetxeko Tomé Ferreira de Costari. Kartel bat aurkeztu zuen ordenagailuz egindako muntaketa batekin, eta bertan Nafarroako turismo-baliabide nagusi batzuk agertzen dira, esaterako: zezena, Iruñeko Udaletxeko fatxada, Castildetierrako tontorra edo Iruñeko Baluarte Nafarroako turismo-logoaren gainean. Lanak "Experimenta la diversidad" ("Probatu dibertsitatea") leloa du.

Azkenik, saritutako lanak zuzendu dituzten irakasleentzako sariak banatu dira: Sarrigurengo Maristas ikastetxeko Juan Bastida; Barañaingo Santa Luisa de Marillac ikastetxeko Elena Ruiz de la Cuesta eta Idoia Ordorika; Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko Nerea Sainz de Acedo; Iruñeko Jesusen Bihotza ikastetxeko Natalia Arroyo Iturrarte eta Mendabiako Joaquín Romera DBHIko Emilio Garrido.

Sariak

Lehen sailkatuak FITUReko Nafarroako Egunean izango dira, eta han beraien lanak erakusgai jarriko dituzte. Gainera, Iratiko Basoan natura interpretatzeko txango bat irabazi dute, beren eskolakideekin batera egiteko.

Bigarren sailkatuek Baluarte fundazioko ikuskizunen batera joateko lau sarrera irabazi dituzte, eta hirugarren sailkatuek, Arguedasko Senda Viva abentura-parkerako lau sarrera.

Saritu bakoitzeko irakasle-tutoreak lau sarrera jaso ditu Baluarte fundazioko ikuskizunen batera joateko eta irabazleek ikasten duten ikastetxeek Nafarroari buruzko liburu-sorta bat jasoko dute liburutegian uzteko.

Sari-banaketan Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko metaleko ikasleek osatutako Xylos Quartet-en musika-emanaldia ikus-entzun ahal izan da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariaren agerraldia.

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa