(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Arkitekturako profesionalek eraikinak ebaluatzeari buruzko dekretua positiboki balioetsi dute osteguna, 2014.eko abenduak 11


Gai horren gainean Estatuko araudia garatzen duen lehen komunitateetako bat da Nafarroa


Etxebizitza

Eraikinak ebaluatzeko txostenak ikuskapen zorrotzak eskatzen ditu.

Sustapen kontseilari Luis Zarraluquik eta Lurralde, Mugikortasun eta Etxebizitzako zuzendari nagusi José Antonio Marcének Eraikinak Ebaluatzeko Txostenari (EET) buruzko arkitekturako profesionalentzako azalpen-jardunaldi batean izan ziren asteazken arratsaldean, Eraikuntzaren Laboral fundazioan. 2017. urtetik aurrera 50 urte baino gehiagoko etxebizitzetarako nahitaezkoa izango den agiria da, Estatuko araudia betez, eta bertaratutakoek positiboki balioetsi zuten.

Jardunaldian EET eskuratzeko informatika-tresna ere aurkeztu zen. 80 profesional inguru izan ziren bertan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko (COAVN) eta Aparejadoreen Elkargo Ofizialeko kideak, Nafarroako Eraikuntzako Arkitekto Tekniko eta Ingeniariak. Beste 200 bat lagunek aurkezpen hori Internet bidez jarraitu zuten.

Zarraluqui kontseilariak aipatu zuenez, Eraikinak Ebaluatzeko Txostenari buruzko Foru Dekretuak jardunbide egokiak sustatuko ditu, sozialak nahiz profesionalak, ondarea zaintzeko gaian; sozialak eraikinak egoera onean izateko garrantziaren gainean kontzientziatu nahi delako, eta profesionalak ikuskapen zorrotz eta sakona eskatzen duen txostena delako. Alde horretatik, esan zuen Nafarroako Gobernuak jasotzen duela, txosten sinatzaileak diren teknikariak nahitaez elkargoaren barnean egotea.

Sustapen kontseilariak azpimarratu zuenez, neurri horrek ondorio onak izango ditu Administrazioan nahiz erabiltzaileengan; izan ere, Nafarroako Gobernuak etxebizitza-parkearen ezagutza hobea izan dezan erraztuko du, eta datu-base oso eta baliotsu bat izango da. Erabiltzaileek, berriz, erosteko edo alokatzeko erabakiak hartu ahalko dituzte eraikin jakin bat zer kontserbazio-egoeratan dagoen jakingo dutelako.

Jadanik etxebizitza baten jabe diren pertsonei dagokienez, txostenari esker, egituretan berritze egokiak egin ahalko dira hondatu baino lehen, kontseilariak azaldu zuenez. Alde horretatik, neurriak haiek birgaitzea sustatu eta dinamizatuko du, birgaitze bat inoiz izan ez duten eraikin asko baitaude; beraz, akatsak izan ditzakete denbora pasa delako, eraikuntzaren kalitate eskasagatik, erabilera okerragatik edo beharrezko mantentze-lan ezagatik hondatu egin direlako. 60 eta 70ko hamarraldietan mugimendu handia izan zen Foru Komunitatearen barnean, eta horrek egungo baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitza asko egitea eragin zuen. Gaur egun, Nafarroan dauden 320.000 etxebizitzetatik, % 28k 50 urte baino gehiago dute.

José Antonio Marcének, bestalde, eraikinen ebaluazio-txostenetan jasotako datu guztiak Etxebizitzaren Erregistro Orokorrean sartu izana nabarmendu zuen.

Hamar urteko balioa izango duen Eraikinak Ebaluatzeko Txostenak hiru alderdi nagusi jasotzen ditu: egiturazko segurtasuna, jokabide energetikoa eta irisgarritasuna.

Webgunea

Departamentuak abiarazitako webguneak etxebizitzaren eskuratzaile eta maizterrentzako informazio garrantzitsua eskaintzen du;saltzaile edo maizterrari ebaluazioa-txostenaren kopia eskatu ahalko dio, eraikinak hura izan beharko balu; udaletarako informazioa ere eskaintzen du, beren udalerriko eraikinak kontserbatzeko arduradunak baitira, eta baita Administraziorako ere, datu-base oso bat izango duena txosten guztiak osatuta daudenean.

Eraikinen antzinatasunaren araberako epeen kasuistika ezberdina Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean jasotzen da. Talde handi moduan, 2015eko uztailaren 1etik aurrera babestutako birgaitze-araubidea dutenek ziurtagiria dagozkien jardueren behin-behineko kalifikazio-eskaeraren aurretik lortu beharko dute.

Bestalde, 2013ko abenduaren 31n 100 urte zituzten eraikinek txostena 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen prest izan behar dute, eta 50 urte data horretan bertan betetzen zituztenek 2018ko urtarrilaren 1a baino lehen

Eraikinei buruzko informazioa katastrotik eskegitzen da eta SITNAren Ortoargazkian edo katastroko mapan gainjartzen. Tresna webgune eta gailu mugikorren bidez (Android eta IOS) eskura daiteke.

Erregulazioaren arabera, txostenen egileak goi-mailako arkitektoak edo teknikariak izan daitezke (lehengo aparejadoreak). Teknikariak txostena egingo du eraikin bateko jabe-erkidegoak aginduta (eraikuntzako kode teknikoaren xehetasun guztiei erreparatzen die), eta lau mailatan kalifika dezake: "egokia", akatsik ez dagoenean; "egokia, baina akats arinekin", txostenak balio duen lehen hamar urteotan konpon daitezkeenak; "desegokia, behin-behinekoz", akats larriak edo asko daudenean eta urtebeteren buruan zuzendu beharrekoak, eraikineko erabiltzaileentzat edo oinezkoentzat arriskurik ez dagoenean; eta "desegokia", akats oso larriak dituenean eta konponbide zaila dutenak egonkortasuna arriskuan jartzen dutelako, edo ez hain larriak, diruz lagun daitezkeen birgaitze-jardueren bidez zuzendu ahalko direnak (konponketak urtebete baino gehiago behar du). Jarraian, txostena dagokion udalak baliozkotzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa