(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ezintasuna duten hamar pertsonek bizimodu autonomoa eramaten laguntzen dien laguntzaile pertsonal bat dute dagoeneko astelehena, 2014.eko abenduak 15


Duela lau hilabete abian jarri zenetik, bizimodu independenteari laguntza emateko programak 40 pertsonari eman die arreta eta ehun bat prestatu ditu


Transcripción textual del video

Lanean edo ikasten ari diren hamar pertsona ezinduk bizimodu autonomoa eramatea errazagoa dute laguntza ematen dieten laguntzaile pertsonalei esker, Nafarroako Gobernuko programa baten bidez. Eguneroko ohiko kontuetan ematen diete laguntza, esaterako: gorputza zaintzen, etxeko lanetan edo beren lantokietara edo ikasteko lekuetara joaten eta haietan laguntza ematen.


30-45 urte arteko emakumeak dira gehienak eta bizimodu aktiboa dute lan-arloan, baina duten ezintasunagatik, fisikoa oro har, beste pertsona baten laguntza behar dute erabaki duten bizi-proiektua garatu ahal izateko.

Lanean edo ikasten ari diren hamar pertsona ezinduk bizimodu autonomoa eramatea errazagoa dute laguntza ematen dieten laguntzaile pertsonalei esker, Nafarroako Gobernuko programa baten bidez. Eguneroko ohiko kontuetan ematen diete laguntza, esaterako: gorputza zaintzen, etxeko lanetan edo beren lantokietara edo ikasteko lekuetara joaten eta haietan laguntza ematen.

30-45 urte arteko emakumeak dira gehienak eta bizimodu aktiboa dute lan-arloan, baina duten ezintasunagatik, fisikoa oro har, beste pertsona baten laguntza behar dute erabaki duten bizi-proiektua garatu ahal izateko.

Hau da Nafarroako Pertsonen Autonomiarako Agentziak bizimodu independenteari laguntzeko programaren funtzionamenduko lehen lau hilabeteen gainean egindako balantzea; Nafarroako Cocemfek kudeatzen du eta 100.000 euroko finantzaketa du aurtengorako.

Denboraldi horretan, 40 pertsonek Nafarroako Gobernuaren baliabide honengatiko interesa agertu dute, eta beste ehun bat ere prestatu ditu, haietako asko ezinduak, laguntzailea pertsonalak, esaterako. Gaur egun, 14 laguntzaile pertsonalek hilean 90 ordu ematen dituzte programako onuradun bakoitzarekin, eta hark, egokiena iruditzen zaion laguntzailea hautatzen du, 80 bat hautagaik osatzen duten poltsa baten bidez.

Hautagai horiek bi profil dituzte. Alde batetik, unibertsitateko titulua duten gazteak, esperientzia gutxikoak eta bizimodu independentearen filosofiarekin sentsibilizatutakoak; eta, bestetik, ikasketa sozio-sanitarioak dituzten 35-55 urte arteko pertsonak, erdi-mailakoak edo lanbide-ziurtagiriarekin eta familiako zaintza-kontuetan esperientzia zabala dutenak.

Bizimodu independenteari laguntza emateko programa-pilotuaren fase horretako jardueraren balantzea gaur ezagutarazi dute prentsaurrekoan Nafarroako Pertsonen Autonomiarako Agentziko zuzendari-gerente Gemma Botínek, eta bizimodu independentearen bulegoko koordinatzaile Celina Domaicak. Bi horiekin izan dira ere, Silvia Guerra, programa honen onuradun den pertsona ezindu bat, eta baita Víctor Jiménez ere, laguntzaile pertsonaletako bat.

Hiru bideoren aurkezpena

Prentsaurrekoan hiru bideo aurkeztu dira ere, eta bertan Nafarroako Gobernuko bizimodu independenteari laguntza emateko programako hiru onuradunen testigantzak jasotzen dira: Silvia Guerra, Ana Artázcoz eta Rafael Jiménez-enak.

Hirurek beren bizi-proiektuen berri eman dute, eta nola behar duten, zenbaitetan eta beren ezintasunagatik, pertsona baten laguntza eguneroko zereginak egiteko nahiz haiek erabakitzen dituzten beste jarduera batzuk egiteko, beren kasa egin ezin dituztenak.

Bi minutuko bideoak Internet bidez eta sare sozialetan zabalduko dira, eta ondorengo helburua dute: bizimodu independenteari laguntza emateko programaren filosofia lehen pertsonan erakustea, eta aniztasun funtzionala edo mendekotasuna duten pertsonei "beren bizimoduei heltzeko" aukera ematea laguntza pertsonal edo teknikoen bitartez.

Gaur arte egindako azterketen arabera, hamar pertsona onuradunek adierazi dute programa horri esker beren bizi-kalitatea eta autoestimua hobetu dituztela eta bizitza sozialen parte hartzeko aukerak areagotu.

Programaren hartzaileak eta bertan nola parte hartu

Bizimodu independenteari laguntza emateko programan aitortutako ezintasunen bat edo mendekotasun-egoeraren bat duen pertsona orok parte har dezake, gradu-maila edozein izanda ere, baldin eta Nafarroan erroldatuta badago.

Gainera, bizimodu aktiboa izan behar dute ordaindutako lan bat eginez, edo lana modu aktiboan bilatuz edo goi-mailako ikasketaren bat eginez. Beharrezko gaitasuna izan beharko dute ere, beren kasa eskatzen diren zerbitzuak erabakitzeko, haien kontrola egiteko eta laguntza pertsonala emateaz arduratzen direnei aginduak emateko.

Programa hori baliatu nahi duten pertsona interesdunek Cocemfek kudeatutako bizimodu independentearen bulegora jo behar dute. Horretarako, ondorengo telefono-zenbakietara dei dezakete: 606 073 743 (Iruñerrirako edo Nafarroako iparralderako) eta 645 756 806 (Erribera alderako), edo mezu elektroniko bat idatzi vidaindependiente@cocemfenavarra.es. helbidera.

Programaren faseak

Ezintasuna edo mendekotasuna duen pertsonak programa horretan parte hartzea eskatzen duenean, elkarrizketa pertsonal bat egingo zaio, eta bertan ekimena aurkeztuko zaio; haren bizimodu independentearen banakako plana zertan datza azalduko zaio berea egin dezan bere interes pertsonal nahiz profesionalen arabera.

Proposamen hori diziplina anitzeko talde batek aztertuko du (terapeuta, psikologo eta programaren koordinatzaileak osatutako taldea), eta emaitza pertsona interesatuarekin egiaztatutako da bigarren elkarrizketa batean. Hitzordu horretan behin betiko agiri bat adostuko da eta Nafarroako Pertsonen Autonomiarako Agentziarekin baliozkotuko.

Bizitza independenteari laguntza emateko banakako planak erabakiko du laguntzaile pertsonalak zenbat ordu sartu behar dituen astean onuradunarekin, azken horrek bere ohiko ingurunean bizimodu normalizatu bat egin ahal izan dezan, zer ezintasun- edo mendekotasun-maila duen alde batera utzita.

Horren ondoren, laguntzaile pertsonala bilatzeko, kudeaketa administratibo eta bizitza independentea babesteko plana inplementatzeko fasea hasiko da, eta aldian behingo jarraipena izango du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa