(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak babestu du errealitate soziolinguistikoak ez duela Euskararen Legearen aldaketa justifikatzen asteartea, 2015.eko urtarrilak 13


Euskalduna ez den zonaldean, biztanle elebidunen portzentajea % 3,82 da, eta beste % 7,63 elebidun pasiboa (ulertu bai, baina hitz egin ez)


Transcripción textual del video

Hezkuntza kontseilari José Iribasek gaur, asteartea, babestu du Nafarroako errealitate soziolinguistiko "serio" baten azterketak ez duela Euskaren Legearen aldaketa partzialaren proposamena justifikatzen. Lege horrek euskarazko irakaskuntza euskalduna ez den ikastetxe publikoetan ezartzea bilatzen du dagoen eskaeraren arabera.

Hezkuntza kontseilari José Iribasek gaur, asteartea, babestu du Nafarroako errealitate soziolinguistiko "serio" baten azterketak ez duela Euskaren Legearen aldaketa partzialaren proposamena justifikatzen. Lege horrek euskarazko irakaskuntza euskalduna ez den ikastetxe publikoetan ezartzea bilatzen du dagoen eskaeraren arabera.

Hezkuntzako titularrak, bere arrazoia, 1991, 2001 eta 2011 urteei dagozkien biztanleria-erroldek emandako datuen azterketan oinarritu du; haiei esker, euskararen ezagutzak eta erabilerak Nafarroako zonalde linguistikoetan zer bilakaera izan duen jakin daiteke azken bi hamarraldietan (datuak aldera daitezkeen aldia).

Datu horien arabera, euskalduna ez den zonaldean, elebidunen portzentajea % 3,82 da eta elebidun pasiboena (ulertu bai, baina hitz egin ez) % 7,63; gutxiengo talde bat da biztanleria guztia aintzat hartzen badugu, baina haien eskaerari "berme guztiekin" erantzuten zaie, Iribasek dioenez, itunpeko ikastetxeetan egun egiten den eskaintzarekin.

Ezagutza eta erabileraren arteko bilakaera ezberdina

Kontseilariak egiaztatu duenez, hizkuntzaren ezagutza handitu bada ere denbora honetan zonalde mistoan nahiz ez euskaldunean –gazteen artean bereziki– euskarak indar txikia izaten jarraitzen du, eta etxean erabilitako hizkuntz portzentajeak egonkor segitzen du.

Zehazki, zonalde ez euskaldunetan elebidun eta elebidun pasiboa dela (ulertu bai, baina hitz egin ez) aitortzen duen biztanle-portzentajea % 3,82 eta % 7,63raino heldu da, hurrenez hurren. Zonalde mistoan, balio horiek % 12,41eraino igo dira (elebiduna) eta % 1,8raino (elebidun pasiboa); zonalde euskaldunetan, % 58,2 (elebiduna) eta %13ko portzentajeak (elebidun pasiboa) daude.

Nolanahi ere, ezagutzaren igoera hau izan arren, zonalde misto eta ez euskaldunetako udalerrietan ia ez dago % 20ko elebidun-portzentajea gainditzen duen biztanleriarik. Portzentaje hori % 1,14koa zen 2011n zonalde mistoan, eta % 0,28koa, zonalde ez euskaldunean; elebidunen portzentaje hori, berriz, % 60koa zen, % 50 baino gehiagoko elebidun-dentsitatea duen udalerri batean bizi zen biztanleriaren kasuan.

Gainera, euskara haurtzaroan gehien hitz egiten den hizkuntza dela dion biztanle-portzentajeek % 2,7 eta % 0,5eko balioetan jarraitzen dute aldi honetan guztian zonalde misto nahiz ez euskaldunetan.

Datu horiek aztertuta, kontseilariak ondorioztatu duenez, euskararen ezagutza-maila eta haren presentzia familiako hizkuntza moduan "oso ezberdinak dira" zonalde linguistiko ezberdinetan, "Nafarroak duen errealitate soziolinguistikoarekin berarekin" bat etorriz. Hori dela-eta, Foru Gobernuak hizkuntz horri dibertsitatearekiko errespetuaren ikuspegitik babesa emateko borondatea erakutsi du, baina ez dator bat "berdintasuna inposatu" nahi duen proposamen berriarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa