(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Artxibo Orokorrak Nafarroako kartografia historikoa argitaratu du Interneten osteguna, 2015.eko urtarrilak 15


XVI. mendetik XX.era bitarteko 700 agiri figuratibo batzen dituen bilduma paregabea da


Zarranzko planoa eta Imotzeko beste udalerri batzuk. ( irudia handitu )

Nafarroako Errege Artxibo Orokorrak bere kartografia eta ikonografiako bilduma baliotsua argitaratu du Nafarroako Gobernuko atari instituzionalean, "Artxibo Irekia" web-bilatzailean (www.archivoabierto.navarra.es). Bilduma 700 agiri figuratibok baino gehiagok osatzen dute.

Artxiboa, azken berrogeita hamar urteetan batutako bilduma paregabea da, eta XVI. mendetik XX.era bitarteko aleak topa daitezke bertan, ehun urte baino gehiago dituzten aleak.

Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek bilduma honen ezaugarriei eta haren zabalkunde elektronikoari buruzko aurkezpena egin du gaur goizean.

Bildumaren balio handienetako bat da, agiri gehienak eskuizkribu paregabeak direla, eta zentroan zaindutako dokumentu-funtseko espediente nahiz eskritura zaharretatik hartutakoak direla.

Ale zaharrenak Juan Rena Funtsetik etorri dira; horren adibide da, 1535ean egindako Tunisiako hiriaren plano bikain bat. Plano hori Karlos V.ak Bizargorri turkiarraren aurka egindako setioaren plangintzan erabili zen Tunisiako Jardunaldian.

Agiri horiek guztiak behar bezala deskribatu, zaharberritu eta digitalizatu dira, haiek kontsulta ahal daitezen, artxiboak bere funts dokumentalak herritarrei hurbiltzeko jarritako helburua betez.

Material berriak jasotzeko bilduma berezia denez, webgunearen edukia urtero eguneratuko dela aurreikusten da, ezaugarri horietako agiri berriak identifikatzen diren heinean.

Tokiko historiarako leihoa

Ale gehienak planoak dira. Bertan mendiak, basoak, finkak, bideak, jauregiak eta Nafarroako hainbat udalerriei lotutako etxeak ikus daitezke. Errege Epaitegiek izendatutako perituek altxatutakoak ziren, eta helburu zibiletarako jasotzen, jabetza-kontuak,aprobetxamenduak, gozamenak eta eskubideak zirela-eta. Horri esker, dagokion prozesu judizialari lotuta kontserbatu dira.

Planoek xehetasun- eta kalitate-maila ezberdina dute. Tinta batean egindako krokis sinpleak daude, baina baita zehaztasun handiagoarekin koloreztatutako marrazkiak ere. Eliza eta erretaulen hainbat traza ere badira, bai eta obra publiko garrantzitsuen diseinuak ere, esaterako: zubiak, errotak, obra hidraulikoak edo fabrikak, notarioaren eskrituraren barnean kontserbatu direnak. Pieza horiek balio handiko informazioa ematen dute Nafarroako hainbat udalerriren historiarako, ikusirik higiezin, finka edo bideen irudikapen grafikoa zehaztasunez jakiten uzten dutela (kasu askotan gaur egun desagertuta daudenak).

Kartografia historikoa

Bildumak hainbat grabatu eta litografia kartografiko jasotzen ditu ere. Nafarroako erreinu guztia adierazten da bertan, oro har, XVII, XVIII, XIX eta XX. mendeko bere mugekin.

Artxiboak bereganatutako aleak dira, eta bere garaian Europako mende modernoetan egindako atlas handien barnean izan ziren, Hondius, d’Abbeville, Janssonius, Blaeu, Witt edo Cantelli-k egindakoak, adibidez. Haiei esker, mende horietan zientzia kartografiak zer aurrerapen handia izan zuen dakigu.

Bildumak Nafarroako mapak ere batzen ditu, kronologia modernoago batekin eta Espainiako kartografiaren garapena adierazten dute: Hortas edo Lópezen lanetatik hasi eta Coello edo Chías kartografoetaraino.

Bistak eta erretratuak

Nafarroako Artxiboaren bildumaren barnean ere, hainbat pintore ospetsuk (Villa-Amil, Locker, Bacler d’Albe eta Le Jeune) egindako bista historikoak azpimarratzen dira. Balio artistiko eta dokumental handikoak dira, eta historiaren une zehatz batean, Iruñeko gotorlekua edo Erriberriko jauregia zer egoeratan zeuden jakiten uzten dute, adibidez.


1850eko Erriberriko jauregiko litografia. ( irudia handitu )

Alde horretatik, XIX. mendeak Nafarroako monumentuei buruz eta gertakari historiko zehatz batzuei buruz (Karlismoa, esaterako) ematen duen informazio grafiko oparoa nabarmendu behar da.

Zehazki, gerra karlistei buruzko testigantza asko daude, esaterako: Hirugarren Gerra Karlistaren ikuspegia irudikatzen duen marrazki bat, Iruña edo Lizarrako bistak, eta baita "Galería Militar Contemporánea"-tik ekarritako jeneral nahiz pertsonalitate karlista eta liberalen erretratu asko ere. Karlismoari buruz, oso interesgarriak dira ere, Hirugarren Gerra Karlistan Iparraldeko fronteko operazio militarrei buruzko xehetasunak deskribatzen dituzten orri kartografikoak. 1869tik 1876ra bitarteko Gerra Karlistako kontakizun militarreko atlas topografikoan jasotzen dira (Gerraren Gordailuak argitaratutakoa).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa