(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2014an erretiratutako edo hildako 510 enplegatu publiko omendu ditu astelehena, 2015.eko otsailak 2


Diploma bat jaso dute, eta bertan Gobernuak beren lanean buru-belarri aritu izana eta erakutsitako profesionaltasuna aitortzen die


2014ko erretiratutakoei egindako omenaldia

Barcina Lehendakaria ekitaldira bertartutakoei hitz egiten. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 2014an erretiratutako edo hildako Foru Administrazioko 510 enplegatu publiko omendu ditu gaur, astelehena. Haien lana aitortzeko intsignia eta diploma bana eman zaizkie.

Baluarte Nafarroako Kongresuen Jauregi eta Auditorioan egindako ekitaldian, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina izan da, bai eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrás eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusi Gregorio Eguilaz ere.

Bere agerraldian, Barcina Lehendakariak "zuetako bakoitzak zuen lanpostutik komunitatetaren mesedetan egindako lan garrantzitsua" eskertu eta aitortu ditu. Gainera, zorionak eman dizkie beren bizitzan garai berri bati ekiten dietelako, "lan-jarduera batek dituen loturak eta exijentziak alde batera utzita", eta etorkizun onena opa die. Azkenik, "norberaren osotasun, gaitasun profesional eta zerbitzurako espirituaren eredu direla" azpimarratu du, "eta hori, zalantzarik gabe, Nafarroak etorkizun hobea izateko bultzada dela".


2014an erretiratutakoei egindako omenaldia

Erretiroa hartutako emakume bat intsgnia eta diploma jasotzen. ( irudia handitu )

Omenduek Nafarroako ezkutua duen intsignia eta diploma bat jaso dituzte, eta bertan Foru Gobernuak beren lanean buru-belarri aritu izana eta erakutsitako profesionaltasuna aitortzen die.

510 omenduetatik, 288 emakumeak dira eta 211 gizon. Haietatik, 209 Osasun-arloari atxikita zeuden, 188 Hezkuntzari, 105 Administrazioko erdiguneari eta 8 Justiziari. 11 pertsona hil egin ziren beren lan-bizitza amaitu gabe.

Aitorpen-ekitaldi hori 1985. urtetik egiten da. Iaz 528 langile omendu ziren, eta aurrekoan, 603.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa