(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak arreta gomendatzen du maila baxuetan elurra egingo duelako eta izozteak nonahi izango direlako

asteartea, 2015.eko otsailak 3


Argindarra bueltatu da, oro har, Pirinioetan, eta uholde-arriskuagatik zegoen alerta-maila jaitsi


Nafarroako Gobernuak arreta handia izatea gomendatu die herritarrei ikusirik datozen orduetarako zer meteorologia-iragarpen egin den; maila baxuetan elurra egitea espero da, eta elur-prezipitazioak tarteka ugariak izan daitezke mendebaldean; horrekin batera, tenperatura asko jaitsiko da, eta horrek izozte orokorrak eragin ditzake, mendialdean handiagoak izan daitezkeenak.

Egoera hori ikusirik, Sustapen Departamentuak eta Nafarroako Autobideko (AP-15), Bideko Autobiako (A-12) eta Pirinioetako Autobiako (A-21) enpresa emakidadunek elurra kentzeko 40 ekipo mugiaraziko dituzte gaur, asteartea, bideak garbitzeko eta prebentziozko lanak egiteko, gatza zabaltzea, adibidez. Gauez, 26 izango dira, eta bihar, asteazkena, 32 aritzea espero da.

Bien bitartean, gaur goizean goiz oraindik argindarrik ez zuten hamar bat udalerritara bueltatu da argindarra ia erabat; hala, asteburuan, Nafarroako Pirinoetako hogei bat udalerrietako 3.000 abonatu inguru argindarrik gabe izan dira, baina egoera horri buelta ematea lortu da dagoeneko.

Bestalde, Uholde Arriskuaren aurkako Planaren zuzendaritzak alerta-maila murriztea erabaki du, ibaien emariaren bilakaera eta eragindako ondorioak ikusirik, bai eta epe laburrerako meteorologia-aurreikuspenak ikusirik ere. 0 egoerako larrialdi-fasetik (uholdea berehalakoa denean edo jadanik hasita dagoenean) larrialdi aurreko fasera (alerta-egoeran kontrako bilakaera batek uholderen bat eragin badezake ere) pasa da.

Ebro ibaia zaintzen ari dira bereziki, nahiz eta bertako emaria jaisten ari den, Castejongo estazioak emandako datuen arabera. Sei metroko altueraren azpitik dago, eta 1.200 metro kubiko segundo bakoitzeko, igandetik astelehenerako gauan iritsi zen gehieneko mailatik urrun: 2.000 metro kubikotik gora eta 7,3 metroko altuera.

Hala ere, N-113 errepideak moztuta segitzen du (Iruña-Madril), Castejon parean, 75 eta 77 kilometro-puntuen artean, Ebro ibaiak gainezka egin duelako. Errepide-sare nagusian izandako kalte bakarra da; gainerakoan, bide guztiak zabalik daude. Bigarren mailako sarean, berriz, zenbait errepide kaltetuta daude, mendialdean bereziki, Foru Gobernuko errepide-mapak erakusten duenez.

Egoera horrek gorabeheratxoren bat eragin du eskolako garraioan, goizeko lehen orduan. Tierra Estella BHIren kasuan, Lezaun, Ibiriku, Iruñela eta Abartzuza linea osatzen duen autobusak ezin izan du bere zerbitzua eman, eta Erronkariko ikastetxe publikoan, Bidankozeko ibilbideak atzerapenen bat izan du.

Hotzari aurre egiteko gomendioak

Osasun Departamentuak kalera ez irteteko gomendioa eman du, adineko pertsonei edo gaitz kronikoak dituzten perrtsonei bereziki; horrekin batera, kanpoaldean ariketa fisiko bizia ez egitea, hotza, berez, gainzama delako bihotzerako. Etxean, nolanahi ere, eserita denbora asko ez egotea aholkatzen da, eta ariketa fisiko apur bat egitea, hotzari aurre egiten laguntzen baitio.

Autoan, egunez zirkulatzea gomendatzen da, errepide nagusietatik edo bide azkarretatik; pneumatikoak, balaztak, bateria, izotz-kontrakoa, argiak, hozgarria eta berogailua berrikustea bidaiatu aurretik, bai eta errepideak zer egoeratan dauden kontsultatzea ere Nafarroako Gobernuko webgunean edo ondorengo telefono-zenbakira dei eginez: 848 423 500.

Gainera, tanga erregaiz betetzea gomendatzen da, berotzeko arropa eramatea, kateak edo neguko pneumatikoak eramatea, telefono mugikorra kargailuarekin, eta alkohola nahiz karrakagailu bat izotza haizetakotik kentzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa