(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Haur eta Lehen Hezkuntzan aurrez izena emateko epea datorren astelehenean, hilak 9, zabalduko da ostirala, 2015.eko otsailak 6


2015/16 ikasturtean frantseseko irakaskuntza estreinakoz emango da Vázquez de Mella ikastetxean, eta ingeleseko programa beste hamasei zentrotara zabalduko da


Transcripción textual del video

Hezkuntza sailburu José Iribasek azaldu du 2015-16 ikasturterako  Haur Hezkuntzako etapetan (3-6 urte) eta Lehen Hezkuntzan (6-12 urte) aurrez izena emateko epea astelehenetik, otsailak 9, ostiralera arte, hilak 13, zabalduko dela.

Aurtengo kanpainaren leloa "Gehien axola dizun horretan aukeratu ahal dezazun" da, eta hezkuntzako eskaintza zabala ezagutarazten du, gaztelaniaz eta euskaraz, ingeles, frantses eta alemaneko programa elebidunekin; programa horiek guztiak familien esku uzten dira gehien gogoko dutena hauta dezaten.

Ikasturteko berrikuntza nagusiak hizkuntzetan oinarrituko dira, hain zuzen. Frantseseko irakaskuntza elebiduna ezarriko da Vázquez de Mella ikastetxean, eta ingeleseko irakaskuntza-programa (PAI) beste hamasei ikastetxetara zabalduko da, 107 izango dira guztira.

ikasleak

Ikasleak gelan.

Haur eta Lehen Hezkuntzako etapetan 2015-16 ikasturtean aurrez izena emateko epea datorren astelehenean, otsailak 9, zabalduko da eta ostiralean, hilak 13, amaitu. Hala adierazi du gaur goizean Hezkuntzako kontseilari José Iribasek, matrikulazio-egutegiaren eta ikasturte berrirako berrikuntzen aurkezpenean.

Aurtengo kanpainaren leloa "Gehien axola dizun horretan aukeratu ahal dezazun" da, eta kanpainak hezkuntzako eskaintza zabala ezagutarazten du, gaztelaniaz eta euskaraz, ingeles, frantses eta alemaneko programa elebidunekin; programa horiek guztiak familien esku uzten dira gehien gogoko dutena hauta dezaten.

Ikasturteko berrikuntza nagusiak hizkuntzetan oinarrituko dira, hain zuzen. Frantseseko irakaskuntza elebiduna ezarriko da Vázquez de Mella ikastetxean, eta ingeleseko irakaskuntza-programa (PAI) beste hamasei ikastetxetara zabalduko da, 107 izango dira guztira, legealdiaren hasieran zeudenak baino ia lau aldiz gehiago.

Eskolatzeko kanpaina

Eskolatzeko kanpaina gaur egun Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten dituzten 60.353 ikasleen familiei begira prestatu da, bai eta Nafarroako hezkuntza-sisteman estreinakoz matrikulatuko direla uste den 6.700 haur ingururi ere.

Nolanahi ere, aurrez izena eman beharko dute soilik lehen aldiz beren seme-alabak eskolatu behar dituzten familiek (ikastetxe publikoan edo itunpekoan), edo seme-alabak ikastetxez aldatu nahi dutenek. Ez da beharrezkoa inolako harrera-prozedurarik ikastetxe berean jarraitzen duten ikasleentzat edo esleipen hutsagatik beste batera doazenentzat.

Familiek gehienez ere hiru aukera jarri beharko dituzte, eta inprimakiak lehen aukera moduan jarritako ikastetxean aurkeztu, otsailaren 9tik 13ra. Haurren % 97 baino gehiago gurasoek lehen aukera moduan hautatutako ikastetxean matrikulatzen da, Hezkuntza kontseilariak azpimarratu duenez.

Epeei eta dokumentaziaori buruzko informazio guztia Foru Gobernuaren zerbitzu-katalogoan dago. Aurten, gainera, aplikazio informatiko bat martxan jarri da eta, hari esker, gailu mugikorretatik Nafarroako ikastetxeetako direktorioan sar daiteke; eskaintza eta kokaguneari buruzko informazio zehatza aurki daiteke bertan, eta aplikazio hori doan deskarga daiteke Hezkuntzako webgunetik.

Berrikuntzak hizkuntzetan

Hizkuntzen arloan, aipagarria da Iruñeko Vázquez de Mella ikastetxean frantseseko irakaskuntza elebiduna ezarriko dela; haren izendapen ofiziala aldatu da, eta orain "Bayonne-Vázquez de Mella" du izena. Programa hori abian jartzen duen lehen ikastetxe publikoa izango da, Iruñeko Paderborn-Víctor Pradera ikastetxearen antzera baina, azken horretan, alemana da komunikazio-hizkuntza.

Gainera, ingeleseko irakaskuntza-programa (PAI) beste hamasei zentrotara zabalduko da; haietatik zortzi publikoak dira eta beste hainbeste, itunpekoak. Datorren ikasturtean, hiru urtetik aurrerako haurrekin hasiko dira.

Sare publikoan, honako ikastetxe hauetan ezarriko da: Arguedasko Sancho Ramírez; Arroizko ikastetxea; Castejongo Dos de Mayo; Fontellasko Virgen del Rosario; Murchanteko Mardones eta Magaña; Iruñeko Bayonne-Vázquez de Mella (gaiak gaztelaniaz eta frantsesez ematen dira, baina baita ingelesez ere); Pitillasko ikastetxea eta Ribaforadako San Bartolome.

Gainera, ondorengo itunpeko zentroetara zabalduko da: Altsasuko Jesusen Bihotza; Lizarrako Santa Ana; Iruñeko Santísimo Sacramento, Cardenal Larraona, Santa Teresa de Jesús-Teresianas, Nuestra Señora del Huerto eta Santo Tomás-Dominicas; eta Tuterako La Anunciata.

Arlo horretako berrikuntzak osatuko dira, laster batean irakasleek hizkuntzak ikasteko izango duten autoikaskuntza-plataforma batekin (online); ingelesa, frantsesa, alemana eta euskara ikasteko materiala erabiliko dute. Gutxienez 2.000 irakaslek baliatu ahalko dituzte hizkuntz baliabide horiek, Iribas kontseilariak aurreratu duenez.

Beste zenbait berrikuntza

Datorren ikasturtean amaituko da LOMCEren ezarpena Lehenengoko etapan. Horrek ekarriko du, besteak beste, atzerriko bigarren hizkuntza baten ezarpena Lehen Hezkuntzako laugarren mailara aurreratzea, eta ebaluazio bat izatea hirugarren mailan, hainbat eratako zailtasunak dituzten ikasleentzat egokitutako probak izango dituena (TDAH, Ta edo desgaitasuna).

Gainera, etapa honetan, bihotz eta biriketako erreskateko irakaskuntzak emango dira, bai eta bide-heziketakoak ere.

Beste berrikuntza bat Código 21 proiektua Lehen Hezkuntzako laugarren mailara zabalduko dela da. Nafarroako 90 ikastetxeetako bosgarren mailako ikasleekin aurten ezarri den ekimen honek, honako hau erakutsi nahi die ikasleei: programa informatikoak diseinatzeko erabilitako lengoaia (software) eta robotikako aplikazioak. Proiektu hori gauzatzeko, Hezkuntzak zenbait gida jarri ditu irakasleen esku.

Halaber, Lehen Hezkuntzako ikasleen ohitura eta balioen garatze-mailaren adierazle-sistema aplikatzeko lehen urtea izango da. Sistema horrek parametroak aztertu eta errazten ditu eskola-bizikidetza, lana eta ikasketa, norberaren ongizatea eta familiarena eta konpromiso soziala sustatzen dituzten jokabideak neurtzeko. Lehen urte honetan, hamar zentrotan lagin bat egin nahi da. Gainera, Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat berariazko beste dokumentu bat egingo da.

Azkenik, irakurmenean, AbiesWeb programa berria Haur eta Lehen Hezkuntzako eskoletako liburutegien % 50ean gutxienez ezarriko da, eta "Bikoteka irakurtzen dugu" programa zabalduko da. Gainera, "Bikoteka idazten dugu" programa berria hasiko dela aurreikusita dago.

Unibertsitatearen aurreko irakaskuntza, zifretan

2014-2015 ikasturte honetan, 106.373 ikasle matrikulatuta daude unibertsitate aurreko irakaskuntzetan (111.911 guztira, 0-3 urte arteko 5.538 haurrak sartzen badira). Haietatik, 68.620 ikasleri ikastetxe publikoetan emango zaie arreta, eta 37.753ri, itunpeko ikastetxe pribatuetan.

Ikastetxe publikoetan dauen ikasleak honako era honetan banatzen dira: Haur Hezkuntza, 12.662; Lehen Hezkuntza, 25.406; DBH, 16.317; Batxilergoa, 6.039; 7.856 Lanbide Heziketako programetan eta 340 Hezkuntza Berezian.

Bestalde, itunpeko zentroetan, 7.369 ikasle daude matrikulatuta Haur Hezkuntzan; 14.916, Lehen Hezkuntzan; 10.127, DBHn; 2.979, Batxilergoan; 2.145, Lanbide Heziketako programetan, eta 217, Hezkuntza Berezian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa