(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasuneko beste kanpaina batek koloneko minbizia garaiz detektatzeko programan parte hartzera animatzen du

asteartea, 2015.eko otsailak 24


Benetako bi testigantzetan oinarrituz, "la Caixa" Gizarte Ekintzaren eta Caja Navarra fundazioaren laguntza du


Transcripción textual del video

Osasun Departamentuak, "la Caixa" Gizarte Ekintzaren eta Caja Navarra fundazioaren laguntzarekin beste kanpaina bat aurkeztu du gaur. Programa horrek "Hauta 90" koloneko minbizia garaiz detektatzeko programan partea hartzera animatu nahi ditu 50 eta 69 urte arteko nafarrak.

Ekimena gaur aurkeztu dute, prentsaurrekoan, Osasun kontseilari Marta Verak, `la Caixa´-ren Nafarroako lurralde-zuzendari Ana Díez Fontanak eta Caja Navarra fundazioko zuzendari-kudeatzaile Javier Fernández Valdivielsok; haiekin batera, publizitate-kanpaina egiteko beren borondatez testigantza utzi duten bi nafarrak ere izan dira: 67 urteko Juan José de la Fuente, eta 50 urteko Maite Eslava.

Kanpainaren iragarkia. ( irudia handitu )

Osasun Departamentuak, "la Caixa" Gizarte Ekintzaren eta Caja Navarra fundazioaren laguntzarekin beste kanpaina bat aurkeztu du gaur. Programa horrek "Hauta 90" koloneko minbizia garaiz detektatzeko programan parte hartzera animatu nahi ditu 50 eta 69 urte arteko nafarrak.

Ekimena gaur aurkeztu dute, prentsaurrekoan, Osasun kontseilari Marta Verak, `la Caixa´-ren Nafarroako lurralde-zuzendari Ana Díez Fontanak eta Caja Navarra fundazioko zuzendari-kudeatzaile Javier Fernández Valdivielsok; haiekin batera, publizitate-kanpaina egiteko beren borondatez testigantza utzi duten bi nafarrak ere izan dira: 67 urteko Juan José de la Fuente, eta 50 urteko Maite Eslava.

Azaldu dutenez, kanpainaren helburu nagusia programan ahalik eta jende gehienek parte hartzea da; une hauetan deia jasotakoen % 65,13k egiten dute, parte hartzeko gonbidapen-prozesua jadanik osatutako zonaldeetako emaitzak aztertu ondoren (Tutera Mendebaldea, eta Iruñeko San Juan eta Milagrosa).

Oraingoan, kanpaina "Hauta90" programa indarrean jarri eta lehen urtean deitutako biztanleria-zatiari begira egin da, baina programan oraindik sartu ez direnak. Egindako azterketa horren arabera, ez parte hartzeko adierazitako arrazoi nagusia gaitz hori jasateko arrisku txikia izateko pertzepzioa da. Arrazoi hori oso nabarmena da emakumeen artean bereziki, bahetzeko beste programa batzuetan oso kontzientziatuta daudenak eta parte hartzaileak direnak, bularretako minbizia garaiz detektatzeko, esaterako; koloneko minbiziaren kasuan, ordea, ez dute uste gaixotasun hori harrapatuko dutenik, pertzepzio hori dute.

Parte hartzea bultzatzeko benetako testigantzak

Aste honetatik aurrera eta martxoaren amaiera arte, Nafarroan argitaratutako bi egunkarietan (Diario de Navarra eta Diario de Noticias), koloneko minbizia garaiz detektatzeko programara deitutako bi pertsonen mezuak sartuko dira; beren esperientzia pertsonaletik abiatuz, programan parte hartzeko gonbita luzatuko dute.

Zehazki, prentsarako bi iragarki egin dira: alde batetik, gaitzak jotako gizon baten testigantzarekin eta jadanik gainditu duena garaiz detektatu izanagatik; bestetik, emakume baten beste testigantza ere izango da, bularretako bahetzean parte hartu duena, baina hasiera batean kolonekoa egiteko prest ez zegoena.

Bestalde, Nafarroako hiru irrati-etxe pribatu nagusietan zabalduko diren bost mezu grabatu dira (Ser, Onda Cero eta Cope). Mezu horiekin, prebentzio-programa horretan parte hartzera animatzen ditu berriz herritarrak, eta honako hauetan egiten da azpimarra:

- koloneko minbizia duten kasuen % 90 sendatzen da garaiz detektatzen bada.

- kaltetutako gehienek ez dute aurrekaririk familian.

- Nafarroan 300 kasu inguru diagnostikatzen dira urtero gizonezkoetan eta 200, emakumezkoetan; minbizia arruntena da.

-koloneko minbizia da nagusi, baita emakumeen kasuan ere: bularretakoa gainditzen du, heriotza-tasari erreparatzen badiogu.

Publizitate-kanpaina egin eta gauzatzeko, Osasun Departamentuak "la Caixa" Gizarte Ekintzaren eta Caja Navarra fundazioaren 25.000 euroko laguntza jaso du

Programaren egutegiaren arabera, 2015ean honako leku hauen sartuko direla bertan aurreikusten da: Alde Zaharra, II. Zabalgunea, Arrotxapea, eta San Jorge (Iruña) eta Corella eta Sarrigurengo udalerriak.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
kolonekominbiziadetektatzea1.mp3
kolonekominbiziadetektatzea2.mp3
kolonekominbiziadetektatzea3.mp3
kolonekominbiziadetektatzea4.mp3
kolonekominbiziadetektatzea5.mp3
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa