(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak “Relatos de Plomo”-ren hirugarren liburukia argitaratu du, izuari aurre egin ziotenei eskainita asteartea, 2015.eko martxoak 3


Barcina Lehendakariak argitalpenaren ale bat Barne ministroari eman dio, Gobernu zentralak ekimenari emandako diru-laguntza eskertzeko


Transcripción textual del video

Lehendakariak ohartarazi du "poliziaren bidez garaitu dugula ETA, baina ez sozialki", eta adierazi du "borroka hori, iritzi publikoarena, ETAen egitura terroristaren aurka urtetan egindako borrokak duen garrantzi bera edo handiagoa duela".

"Ezker abertzalea ekin eta ekin ari bada ere, biktimak ezin dira borreroekin alderatu. Alderaketa hori egitea, arduradun politiko batzuek egiten duten moduan, aberrazio morala, politikoa eta historikoa da", esan du.

Fernandez minsitroak azaldu du, berriz, liburua bost kapituluatn egituratzen dela: enpresaburuei eta profesionalei egindako estortsioa, kale-terrorismoa edo kale-borroka, kargu publikoek jasandako bortxa eta mehatxua, segurtasun-indarrek egindako lana, eta gizarteak elkarretaratze eta manifestazioen bidez adierazitako gaitzespena.

Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria, Fernández ministroarekin eta Javier Marrodánekin, Relatos de Plomo proiektuko hirugarren liburukiaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak "Relatos de Plomo" proiektuko hirugarren eta azken liburukia argitaratu du. Izuari aurre egin zioten pertsona guztiei eskainita dago: enpresaburuak, kargu publikoak, segurtasun-indarrak eta gizarte zibila, oro har.

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak argitalpenaren ale bat Barne ministro Jorge Fernándezi eman dio gaur, asteartea, Madrilen egindako ekitaldi batean, Gobernu zentralak ekimen honi emandako diru-laguntza eskertzeko.

Ekimen honekin, Foru Komunitatean 50 urtez terrorismoa jasan duten pertsona guztien memoria eta kontaketa berreskuratu nahi da.

Alde horretatik, Lehendakariak ohartarazi du "poliziaren bidez garaitu dugula ETA, baina ez sozialki", eta adierazi du "borroka horrek, iritzi publikoarenak, ETAren egitura terroristaren aurka urtetan egindako borrokak duen garrantzi bera edo handiagoa duela".

"Ezker abertzalea ekin eta ekin ari bada ere, biktimak ezin dira borreroekin alderatu. Alderaketa hori egitea, arduradun politiko batzuek egiten duten moduan, aberrazio morala, politikoa eta historikoa da", esan du.

Liburuaren edukia

"Relatos de Plomo. Historia del terrorismo en Navarra, la sociedad contra ETA" izeneko hirugarren liburukia bost kapituluan egituratzen da, eta honako gai hauek ukitzen dira bertan: enpresaburuei eta profesionalei egindako estortsioa, kale-terrorismoa edo kale-borroka, kargu publikoek jasandako bortxa eta mehatxua, segurtasun-indarrek egindako lana, eta gizarteak elkarretaratze eta manifestazioen bidez adierazitako gaitzespena.

Liburuki hau honen aurreko bien edukia osatzera dator. Aurreko bietan, ETAren terrorismoak eragindako kalteak ikuspegi zorrotz eta historiko batetik batzen dira (1960-1986 eta 1987-2011). Egindako atentatuen 400 bat kronika jasotzen dira, eta indarkeria-ekintzak zuzenean bizitako pertsonei egindako argitaragabeko ia berrogeita hamar elkarrizketa.

Nazioarteko erakundeek goraipatutako proiektua, Europar Batasunak eta Nazio Batuek esaterako, Javier Marrodán kazetariak zuzendu du. Kazetari horrek Madrilgo Espainiako Kazetarien Elkarteko Federazioako egoitzan aurkeztuko du, gaur arratsaldean, hirugarren liburuko honen edukia, zehaztasunez. Egiten ari diren dokumental bat ere sartzen da, eta haren aurrerapen bat gaur ezagutarazi da.

2.000 ale argitaratu dira, eta guztiak salgai daude 15 euroan.

Aurrerapausoa eman zutenei eskainita

Hirugarren liburukia "une jakin batean aurrerapauso bat ematea erabaki zuten heroi anonimoei eskainita dago, beren bizitzak eta beren familienak ere hipotekatu zituztenak, justua iruditzen zitzaien arrazoi baten alde egiteagatik", proiektuko kazetari eta erredaktoreburu María Jiménezek liburuaren sarreran aipatzen duenez.

Gogoratzen du, "askatasunaren aurreko talde bat izan zela, eta talde hori ezinbestekoa izan dela, neurri batean guztiak salbatu gaituelako". "Haiek gabe, adibidez, Nafarroako ekonomia ahuldu egingo zen, eta ETAren beso armatuak hainbat eta hainbat udal konkistatu ahal izango zituen eragozpenik gabe, beren helburu politikoak balen oihartzunarenpean inposatuz; haiek gabe gizarte guztiak uzkurtasunaren estigma jasangaitzarekin bizi beharko zuen, eta, haiek gabe, beren jarraipen, zaintzako eta hildako kideek eragindako larritasunezko ordurik gabe, terroristak terrorea sortzen jarraituko zuten. Haiek gabe, finean, ETA garaile izango zen", amaitu du.

Lehen kapituluak erakunde terroristak bere ekintzak finantzatzeko funtsak lortzeko enpresaburu eta profesionalei egindako estortsio ekonomikoaz hitz egiten du. Foru Komunitatean 2.000 enpresaburu inguru estortsionatu zirela kalkulatzen da.

Bigarren atalak hiriko terrorismoa aztertzen du, kale-borroka modura ere ezagutzen dena. ETAren inguruko zale eta aktibistek egin zuten laurogeita hamargarren hamarralditik aurrera; haren bidez, terrorismoa suntsiketa-era berriekin zabaltzen eta osatzen zen.

Hirugarren kapituluak talde armatuak eta haren inguruneak kargu publikoei egindako bortxa eta mehatxua aztertzen du. Haren bidez, kargu horiek zuten konpromiso politikoan atzera egin zezaten lortu nahi zen; eta laugarrenak, segurtasun-indarrek terrorismoaren aurka egindako borroka jorratzen du.

Azkenik, hainbat kolektibok estortsio eta atentatuen aurrean manifestazioetan eta elkarretaratzeetan adierazitako gaitzespena eta erresistentzia azaleratzen dira argitalpenean (eta, gero eta gehiago, gizarte zibilaren gehiengoa).

Relatos de Plomo

"Relatos de Plomo" Nafarroako Gobernuak 2011ren amaieran sustatutako proiektu aitzindaria da, ETAk ekintza terroristak egiteari utziko ziola iragarri ondoren. Proiektu horren helburua Foru Komunitatean ETAren biktimak izan direnak aitortzea eta omentzea izan da. Ordura arte, erakunde bat bera ere ez zen arduratu biktimen kontaketak batzeaz, eta haietako batzuekin ere inor ez zen harremanetan jarri heriotza eragindako atentatua jasan zutenetik.

Nafarroan, ETAk 42 pertsona hil ditu (14 hilketek ez dute epaiketarik izan), ehunka pertsona zauritu, eta milaka mehatxatu, estortsionatu eta xantaia egin 1960.urtetik aurrera.

Ekimenak ETAk Nafarroan egindako indarkeriazko ekintza guztiak era zorrotz, pertsonal eta zehatzean jasotzen ditu.

Nafarroako Unibertsitateko bost kazetarik eta ikertzailek egin dute (Javier Marrodán, María Jiménez, Rocío García de Leániz, Gonzalo Araluce eta Roncesvalles Labiano, zenbait kolaboratzailerekin batera), eta hiru urtez ikertu dituzte: hemeroteka, epaitegietako artxiboak eta polizia-etxeak Foru Komunitateko indarkeriazko ekintza guztiak batzeko asmoz; gainera, gertakari horien lekuko eta biktimekin zuzenean hitz egin dute, eta horrek ikuspegi humano eta kazetaritza-ikuspegi bat eman dio proiektuari.

Ekimena hiru liburukik eta ikus-entzunezko batek osatzen dute. Lehen liburukia 2013ko abenduan aurkeztu zen, eta bertan aurki daitezkeen 600 orrialdeetan 1960 eta 1986 urteen artean egindako atentatuen 190 kronika eta 25 elkarrizketa daude. Bestalde, 2014ko azaroan argitaratu zen bigarrenean (567 orrialde), 1987 eta 2011 artean egindako indarkeriazko ekintzei buruzko 200 bat kronika eta 22 elkarrizketa topa daitezke. Proiektua aste gutxi barru amaituko da aurkeztuko den dokumentalarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa