(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Idiazabal 2014-2020 plan estrategikoak ekoizpena % 20 handitzea aurreikusten du krisiaren aurreko maila berreskuratu ahal izateko osteguna, 2015.eko martxoak 5


Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko zuzendari nagusiak gaur goizean Arkauten egindako kontseilu arautzailearen bilkuran parte hartu du


Idiazabal Plan Estrategikoa

Bittor Oroz, José Mari Ustárroz eta Juan Pablo Rebolé. ( irudia handitu )

Honako hauek dira 2015-2010 Idiazabal Plan Estrategikoaren helburu batzuk: Idiazabal gaztaren bolumena % 20 igotzea krisiaren aurreko mailetara heldu arte gutxienez; enplegua % 15 handitzea, eta Foru Komunitateko nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumoa sustatzea. Plan hori gaur goizean aurkeztu da Arkauten (Araba) Idiazabal Babestutako Jatorri Deituraren (BJD) kontseilu arautzailearen egoitzan. Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta inplikatutako eragileen artean adostutako plana egiteko orduan, ehun profesionalek baino gehiagok parte hartu dute.

Nafarroaren aldetik, bertan izan dira Landa Garpeneko zuzendari nagusi Juan Pablo Rebolé, eta INTIA-Reyno Gourmeteko Elikadura Sustatzeko zuzendari Cristina Lecumberri.

Euskal Autonomia Erkidegoaren aldetik, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politiken sailburuorde Bittor Oroz. Idiazabal BJDko kontseilu arautzailearen lehendakari José Mari Ustárroz ere bertan egon da.

Hausnartzeko prozesua

2015-2020 plan estrategiko hori hausnarketa-prozesu baten emaitza da, eta Idiazabalen sektorean esku hartzeko beharragatik jaio da. 2010.urtetik eta iazko kanpaina bitarte, ekoizpena % 20 jaitsi da, Idiazabal gazta egiteko esnea saltzen duten ardi-kopuruan behera egin baita.

Ekoizpen-sare hori berreskuratzea da izendapen horren helburu nagusia. Datozen urteotan lan egin nahi da azken denboraldiotan jezteko lana utzitako ustiapen aktiboen kopuruak berreskuratzeko. Idiazabal balioaren katean zehar banaketa justuagoa erraztu nahi da ere, eta sektoreko egituratzea sustatu; hala, haren ahultasuna murriztuko duen etorkizuneko inbertsioa egingo da.

Plana egikaritzeko zehaztutako estrategiak, honako hauek dira: eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzea, Idiazabal gaztaren hornikuntza, eraldatze, logistika eta merkaturatzeko eraginkortasuna sustatuko duten ekimenak babestuz, bai eta enpresen arteko lankidetza-ekimenak babestuz ere; komunikazioa eta merkaturatzea, barne-kontsumoaren sustapenari lehentasuna emanez, hiriguneak eta bereziki Madril eta Bartzelonak protagonismoa izanik; berrikuntza eta transferentzia teknologikoa; berriz ere instalatzen diren edo jadanik badiren artaldeei jarraipena eman nahi dieten pertsonentzako finantza-laguntza, eta informazioa nahiz prestakuntza.

2014-2020 Nafarroako Landa Garapen Programa plan honi eusteko tresna ekonomiko nagusia da. Haren helburu nagusietako bat da, profesionalek kudeatutako eta mendialdean kokatutako nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenak babestea; profil hori Nafarroan dauden ardi-ustiapenei ederki egokitzen zaie. Gainera, Reyno Gourmet Nafarroako kalitatearen irudiak barneratzen duen berme-markaren bidez, zenbait ekintza nahiz jarduera sartuko dira, adibidez: azokak, ekitaldiak, tailerrak, zuzendutako dastatzeak, salmenta-puntuetako komunikazio edo ekintzak. Hainbat neurri erabiliz, Nafarroako Idiazabal azpisektorerako gastu publikoak urtean 500.000 euro gainditzea aurreikusten da, programa indarrean dagoen bitartean.

Jatorri Deitura

Idiazabal Jatorri Deitura 1987an sortu zen Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoak latxa eta karrantzana ardi-esne gordinarekin soilik egindako gazta babesteko asmoz. 27 urte hauetan, jatorri-deitura sendoa lortu da, merkatuan ezaguna da eta 2010. urtera arte gora egin duen ekoizpen- eta ekoizle-kopuruarekin (1.466.429 kilo); urte horretan ziurtatu zen, hain zuzen, produktu gehien.

Idiazabal BJDaren barnean, Nafarroan egindako gazta izendapenaren % 43 da. Idiazabal gazta egiteko esnea saltzen duten 256 ganadutegi daude gaur egun, eta tamaina eratin txikiko 121 gaztandegi; azken hamarraldian, gaztandegi txikiek (ustiapen propioko esnearen bakarrik oro har) transformatutako portzentajea handitu egin da gaztandegi industrialen aldean; hala, Idiazabalen ekoizpen-iturri nagusi bihurtu da.

Plan honen ondorio batzuk Idiazabal BJDri ez ezik, esnetako ardi-sektore estentsibo guztiari eta, beraz, Erronkari BJDri ere aplikatu daiteke. Planaren diagnostikoak eta helburuek bi jatorri-deiturak hobetzeko ere balioko dute, jatorrizko lehengaia partekatzen dutenak Nafarroari dagokionez. Foru Komunitateak 2.300 ardi-ustiapen ditu erregistratuta, eta 500.00 abelburu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa