(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak uholdeengatik jasotako Estatuko laguntzak osatuko ditu kalteen kostu guztia ordaindu arte

asteazkena, 2015.eko martxoak 11


Foru Gobernuak gaur ezagutu ditu zer neurri hartuko diren, eta haien barnean daude, alde batetik, tokiko, basoko eta nekazaritzako azpiegitura publiko nahiz pribatuetan izandako konponketak ehuneko ehunean finantzatzea, eta bestetik, kaltetuentzako kenkari fiskalak


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak uholdeek eragindako kalteak arintzeko neurriak onartuko ditu. Haien barnean daude, kaltetutako partikularrentzako eta enpreseterako salbuespen fiskalak, bai eta Estatuak emandakoak osatzeko diru-laguntzak ere; hala, tokiko, basoko eta nekazaritzako azpiegitura publiko nahiz pribatuetan izandako konponketen gastu guztia ordaindu ahalko da.

uholdeak

Azken uholdeen irudia.

Nafarroako Gobernuak uholdeek eragindako kalteak arintzeko neurriak onartuko ditu. Haien barnean daude, kaltetutako partikularrentzako eta enpreseterako salbuespen fiskalak, bai eta Estatuak emandakoak osatzeko diru-laguntzak ere; hala, tokiko, basoko eta nekazaritzako azpiegitura publiko nahiz pribatuetan izandako konponketen gastu guztia ordaindu ahalko da.

Aldi berean, Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du, Estatuari jarduera horietan inbertitutako zenbatekoak ez daitezela aintzat hartu defizitaren muga zenbatzeko orduan.

Datozen asteotan deituko diren laguntza horiek guztiak otsailaren amaierako uholdeek eragindako kalteak arintzeko dira, eta baita urtarrilaren amaierakoek eragindakoak arintzeko ere. Haien helburua zerbitzuek ahalik eta bizkorren normal funtziona dezaten lortzea da, eta denboraleak eragindako tokietan jarduera berreskuratzea.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentua kalteen ebaluazio orokorra egiteko lanean ari da, nahiz eta oraindik ezin diren guztiz zenbatu, eremu batzuk oraindik urak hartuta baitaude. Momentuz, Departamentuak 48 udalerri eta toki-erakundeei buruzko informazioa jaso dute: Andosilla, Arano, Arantza, Arguedas, Azagra, Baztan, Beintza-Labaien, Beorburu, Bera, Berbintzana, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Carcar, Castejón, Corella, Cortes, Lizarra, Faltzes, Fontellas, Funes, Fustiñana, Bardeetako Batzordea, Labeaga, Lazagurría, Leitza, Lerín, Lesaka, Lodosa, Los Arcos, Mendabia, Mendaza, Mendigorria, Milagro, Mirafuentes, Mues, Nazar, Otsagabia, Olazti/Olazagutia, Azkoien, Ribaforada, San Adrián, Sartaguda, Tutera, Uxue, Valtierra, Viana, eta Plazaolako Bide Berdea..

Behin-behineko datuak izanik oraindik, 10.986 partzelei dagozkien 9.077 hektarea kaltetu dituzte uholdeek. Haietatik, 6.735 hektarea laborantzako azalerari dagozkio eta, gainerakoan, baso eta bazkako tokiak nagusitzen dira.

Diru-laguntzek Espainiako Gobernuak 2/2015 Errege Dekretuaren bidez onartutakoak osatzen dituzte; horrenbestez, honako hauek konpontzeko kostu guztia estaliko da: ureztatzaileak diren komunitateen azpiegiturak; eusteko dikeak (lubetak), udal-titulartasuneko tokiko nahiz basoko azpiegiturak; araztegi eta kolektoreak (NILSA sozietate publikoaren aldetik), bai eta nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapen partikularretan kaltetutako elementuak ere.

Gainera, ekoizleei lortu gabeko irabazia eskainiko zaie laborantza egiteko aukerarik ez dutelako eta ondorengo zergetan salbuespenak egin ezin dituztelako: lur-kontribuzioan, ekonomia jardueraren gaineko zergan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan eta PFEZn,

Laguntza horiek Nafarroako Gobernuak Sustapen Departamentuaren bidez egingo duen inbertsioari erantsiko zaizkio. Denboraleak kaltetutako errepideak konpontzeko erabiliko dira eta, iragan astean iragarri zenez, 3 milioi euro inguruko aurrekontua dute.

Laguntzen xehetasuna

Jarraian, Gobernuak onartu behar dituen laguntzen ezaugarriak zehazten dira:

1. Nekazaritzako azpiegitura publikoak konpontzeko laguntzak:

Nekazaritzako azpiegitura publikoak konpontzeko edo berrezartzeko kostuen % 50eko diru-laguntza, baldin eta haien titulartasuna Nafarroako toki-erakundeena bada

Laguntza horiek Estatuak martxoaren 6ko 2/2015 Errege Dekretu Legegilearen 4. artikuluak ezarritakoak osatzen dituzte. Haien bidez, premiazko neurriak hartzen dira uholdeek eta 2015eko urtarril, otsail eta martxoko euri, elur eta haizeteek eragindako ondorioek sortutako kalteak konpontzeko. Udal-azpiegituretako kalteak konpontzeko % 50eko diru-laguntza ematen da, nekazaritza-azpiegituren laguntzak kalteen % 100era heltzeko aukera izan dezaten.

2. Ureztatzaileak diren komunitateetako nekazaritza-azpiegiturak konpontzea:

Nekazaritza-azpiegituren funtzionalitatearen % 100 konpondu edo berrezartzea, baldin eta ureztatzaileak diren komunitateak badira haien titularrak. Nafarroako Gobernuak egingo du zuzenean, TRAGSA enpresa publikoaren bidez.

Nafarroako Gobernuarena bakarrik den laguntza da, ureztatzaileen komunitateen jardueretarako Estatuak ez baitu laguntzarik emango

3. Eusteko diketan (lubetak) izandako kalteak premiaz eta atzerapenik gabe konpontzeko laguntzak

Eusteko diketan (lubetak) izandako kalteak premiaz konpontzeko kostuaren % 100eko diru-laguntza, Jabari Publiko Hidraulikoaren barnean dauden Toki Erakunde eta Komunitate Ureztataileek egindakoa.

Nafarroako Gobernuarena soilik den laguntza da, jarduera horietarako Estatuak ez baitu laguntzarik emango. Nolanahi ere, Gobernu zentralak, CHEren bidez, Jabari Publiko Hidraulikoaren barnean dauden euste-dikeetako konponketak egingo ditu, eta haien kostuak bere gain hartuko, premiazkoak eta atzera ezinak ez direnak.

4.- Udal-titulartasunekoak diren toki-azpiegiturak konpontzea:

Nafarroako Toki Azpiegituren Planean larrialdi edo premiazko obra modura sartzea, eta % 70erainoko diru-laguntzak.

Laguntza horiek Estatuak martxoaren 6ko 2/2015 Errege Dekretu Legegilearen 4. artikuluak ezarritakoak osatzen dituzte. Haien bidez, premiazko neurriak hartzen dira uholdeek eta 2015eko urtarril, otsail eta martxoko euri, elur eta haizeteek eragindako ondorioek sortutako kalteak konpontzeko. Udal-azpiegituretako kalteak konpontzeko % 50eko diru-laguntza ematen da, nekazaritza-azpiegituren laguntzak kalteen % 100era heltzeko aukera izan dezaten.

5. Udal-titulartasunekoak diren basoko azpiegiturak konpontzea:

Basoko azpiegiturak konpontzeko edo berrezartzeko kostuen % 50eko diru-laguntza, baldin eta haien titularrak Nafarroako toki-erakundeak badira.

Laguntza horiek Estatuak martxoaren 6ko 2/2015 Errege Dekretu Legegilearen 4. artikuluak ezarritakoak osatzen dituzte. Haien bidez, premiazko neurriak hartzen dira uholdeek eta 2015eko urtarril, otsail eta martxoko euri, elur eta haizeteek eragindako ondorioek sortutako kalteak konpontzeko. Udal-azpiegituretako kalteak konpontzeko % 50eko diru-laguntza ematen da, nekazaritza-azpiegituren laguntzak kalteen % 100era heltzeko aukera izan dezaten.

6. Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenetako elementuak eragindako kalteak (zuloak, lursailetatik hartxintxarra kentzea…)

Aseguratu ezin diren ustiapenari eragindako elementuen % 100eko diru-laguntza, 15.000 euro, gehienez ere. Titularra eta kaltetutako partzelak eta instalazioak Nafarroako Nekazaritza Ustiapenen Erregistroan jaso beharko dira.

Laguntza horiek Estatuak martxoaren 6ko 2/2015 Errege Dekretu Legegilearen 4. artikuluak ezarritakoak osatzen dituzte. Haien bidez, premiazko neurriak hartzen dira uholdeek eta 2015eko urtarril, otsail eta martxoko euri, elur eta haizeteek eragindako ondorioek sortutako kalteak konpontzeko. % 70erainoko diru-laguntza finkatzen dute, 8.000 euro, gehienez ere.

7. Lortu gabeko irabazia laborantzarako aukerarik ez izateagatik:

Honako ekoizleak konpentsatuko dira: alde batetik, atari zabaleko laborantzako partzeletan maiatzaren 1a baino lehen lurrak landu ezin dutenak, eta bestetik, negutegietan landatu ezin dutenak, bertan izandako kalteengatik, uholdeak gertatu eta ondorengo 3 hilabeteetan. Laguntzaren zenbatekoak Foru Aginduz finkatuko dira.

Nafarroako Gobernuaren bakarrik den laguntza da, jarduera horietarako Estatuak ez baitu laguntzarik emango.

Laguntza-mota hori zenbatzeko orduan, nekazaritzako aseguruek zer estaldura eskaintzen duten ere aintzat hartu behar da (Nafarroan ekoizpenaren % 90 inguru aseguratuta dago), eta aseguratuta egongo ez baziren, Estatuak aseguratu izango balira bezala, horren kopuru baliokidea estaliko zuen honako kasu hauetan: laborantza horretarako aurreko urtean asegurua kontratatu bazen edo kontratatzeko aldia irekita badago. Horrez gain, Estatuak ere aseguragarriak ez diren laborantzetako kalteak estaltzen ditu edo berme-aldia gainditu denean.

Neurri fiskalak

Konpentsazio fiskalei dagokienez, ondorengo salbuespenak aurreikusten dira, Estatukoak baino onuragarriagoak direnak:

- Lur Kontribuzioa.

Zergatik salbutsita geratuko dira, hirilur eta landalur modalitateetan, uholdeek kaltetutako pertsona fisiko edo juridikoak, Nafarroan Estatuak jarritako baldintza mugagarriak aplikatu gabe. Baldintza horien arabera, salbuespenak aplikatu ahalko dira soilik, pertsonak edo ondasunak beren lekutik atera eta beste etxebizitza edo lokal batzuetara joan behar izan duten kasuetan, guztiz edo zati batean, harik eta izandako kalteak konpontzen diren arte, edo bestela, aseguratze publiko edo pribatuak estali gabeko ezbeharrak diren laborantzetan izandako triskantza.

- Ekonomia Jardueren gaineko zerga.

Zergatik salbuetsita geratuko dira, uholdeek kaltetutako pertsona fisiko edo juridikoak, Nafarroan Estatuak jarritako baldintza mugagarriak aplikatu gabe (Gobernu zentralak ordaindu beharreko zenbatekoa murrizten du soilik, uholdeen ondorioz jarduera eten denetik igarotako denboraren proportzioan, harik eta normaltasunez berriz hasten den arte).

Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko zerga (EIOZ).

Zergatik salbuetsita geratuko dira, uholdeek kaltetutako pertsona fisiko edo juridikoak. Estatuak ez du barnean hartzen.

-PFEZ eta BEZa.

Nekazaritza-jardueretarako murrizketa fiskal bereziak finkatuko dira PFEZren zergan (moduluak) nahiz BEZn uholdeek kaltetutako pertsona fisiko edo juridikoentzat. Murrizketa horien zenbatekoa ondorengo foru-agindu baten bidez zehaztuko da.

Defizitaren mugan zenbatu ezin daitekeen gastua

Aurreikusitako laguntzak finantzatu ahal izateko, Nafarroako Gobernuak erabaki du Gobernu zentralari ondorengoa eskatuko diola: uholdeengatik jasandako kalteen adierazpena "hondamendi natural" moduan izapidetu dezala Diputatuen Kongresuan.

Horri esker, Foru Administrazioak defizit osagarria izango du, hau da, Nafarroarako ezarritako mugan zenbatu ezin daitekeena, apirilaren 27ko 2/201 Lege Organikoaren, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoaren, 11. artikuluko 3. idatz-zatian finkatzen den moduan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa