(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sustapen Departamentuak Iruñeko ingurabideko iparraldeko biribilguneen segurtasuna hobetuko du

ostirala, 2015.eko martxoak 13


Berriozarko semaforoek araututako bidegurutze bihurtuko da eta Txantrea, Antsoain eta Artikako biribilguneak (urbanizazioa eta hirigunea) espiral formako glorietetan


Transcripción textual del video

Sustapen Departamentuak Iruñeko ingurabideko (PA-30) iparraldeko egungo bost biribilgunetan zenbait hobekuntza egitea aurreikusten du, Ezkabako tunelen eta Agustinos poligonoaren sarbidearen artean, zer trafiko dagoen aztertu ondoren eta bertako segurtasuna hobetzeko asmoz.

Zehazki, haietako lau (Txantrea, Antsoaingo urbanizazioa, Antsoaingo hirigunea era Artika) espiral formako glorietetan edo "turbobiribilguneetan" bihurtu nahi ditu, eta haien barnean zaudela ezinezkoa da erreiez aldatzea. Gainera, Berriozarrera sartzeko egungo biribilgunea gurutz-erako elkargune batean bihurtzea aurreikusi du semaforoekin araututa, eta baita hobekuntzak egitea ere Agustinoseko poligonoan eta Ezkabako tulenetarako sarbidekoan.

Planoa

Hobekuntzak egingo diren Iruñeko ingurabide-zatiko planoa. ( irudia handitu )

Sustapen Departamentuak Iruñeko ingurabideko (PA-30) iparraldeko egungo bost biribilgunetan zenbait hobekuntza egitea aurreikusten du, Ezkabako tunelen eta Agustinos poligonoaren sarbidearen artean, zer-nolako trafikoa dagoen aztertu ondoren eta bertako segurtasuna hobetzeko asmoz.

Zehazki, haietako lau (Txantrea, Antsoaingo urbanizazioa, Antsoaingo hirigunea era Artika) espiral formako glorietetan edo "turbobiribilguneetan" bihurtu nahi ditu, eta haien barnean zaudela ezinezkoa da erreiez aldatzea. Gainera, Berriozarrera sartzeko egungo biribilgunea gurutz erako elkargune batean bihurtzea aurreikusi du semaforoekin araututa, eta baita hobekuntzak egitea ere Agustinosko poligonoan eta Ezkabako tulenetarako sarbidekoan.

Jarduera horiek guztiek hiru miloi euroko kostua dute gutxi gorabehera (325.000 glorieta bakoitzeko gehi 1,5 milioi Berriozarko semaforoekin araututako elkargunerako). Proiektuen idazketa laster batean lizitatuko da, eta zazpi hilabetetan prest izango dira, obrak 2016. urtetik aurrera egiten hasteko asmoarekin.

Sustapen kontseilari Luis Zarraluquik gaur goizean prentsaurrekoan azaldutako neurriak bi faktoretan oinarrituta daude bereziki: alde batetik, biribilguneetan dagoen ezbehar-maila (2013an 234 istripu izan ziren, haietatik 25 heriotzekin, motorzaleak batzen diren bi zati daude eta arriskutsuak izan daitezkeen beste hiru), nahiz eta istripu asko larriak ez diren; bestetik, trafiko gehien dagoen eguneko orduetan izaten diren zirkulazio-arazoak (07:30etik 09:30era, 13:00etatik 15:00etara eta 17:30etik 19:30era).


Plano

Txantreako biribilgune berriaren berregitea. ( irudia handitu )

Espiral formako lau glorieta

Holandan erabiltzen hasi (250ekin, finkatuta dago jadanik), eta Europako beste herrialde batzuetara zabaldutako espiral formako glorietek biribilgunearen barnean bertan erreiz aldatzea eragozten dute. Hala, barneko errei-aldaketen ondoriozko istripurik ez dago; ohikoenak dira haiek, lehentasunak ez errespetatzeagatik.

Horrenbestez, kanpoaldeak, eskuinaldera jotzeko edo aurrera egiteko bakarrik balio du eta barnekoak, aurrera egiteko, ezkerrera jotzeko edo noranzkoaz aldatzeko. Tradizionalen aldean, abantailak dituzte, esaterako: bolumen handiagoa, gidatzeko kezka txikiagoa, erosotasun eta segurtasun handiagoa; izan ere, puntu gatazkatsuak erdira baino gutxiagora murrizten dira (lau hankeko glorieta-mota batek dituen 22tatik espiral formako glorietek dituzten 10era bakarrik), eta eraztun formako galtzadaren barnean mugimendu bihurrituak saihesten dira.

Beharrezkoa da, hala ere, haien erabilerara ohitzea, "ohiko gidariaren" zirkulazioak azpiegituraren bolumena igotzen baitu eta arriskua nabarmen jaitsi. Alde horretatik, bide-zati horretan sartzeko apustua egin da ezaugarri homogeneoekin; izan ere, glorietak jarraian egoteak hain berritzaileak diren elkargune batzuk bizkorrago ikastea erraztuko du, Nafarroan ez ezik, baita Estatuko bide-sarean ere.

Lau biribilguneek (Txantrea, Antsoaingo urbanizazioa, Antsoaingo hirigunea eta Artika) neurri ezberdinak beharko dituzte beren egokitzapenerako, nahiz eta beren erdialdeko oinezkoen babesgunea aldatuko den. Txantreako glorietaren kasuan, gainera, PA-30eko irteera errei batean geldituko da San Kristobal kaletik; eta Antsoaingo urbanizaziora sartzekoan, zuzeneko errei bat eransten da hirigunetik egindako sarbidean eskuinalderako biraketak egiteko.

Gainera, Antsoaingo alde zaharrera sartzeko glorietan bigarren-mailako bideetatik sartzeko erreiak bikoizten dira eskuinaldera jotzeko zuzeneko biraketak egin ahal izateko; Artikako glorietan, berriz, Antsoaingo urbanizaziora joateko hego-mendebaldeko hanketik egindako irteera mugatzen da eta, aldi berean, hego-ekialdekoa berriz antolatzen.

Beste hiru biribilgunetako aldaketak

Berriozarko jarduerari dagokionez, egungo glorieta baten ordez gurutze formako elkargune bat jartzea proposatzen da semaforoekin araututa (trafiko gehieneko orduei egokitutako semaforoen zikloekin), eta noranzko bakoitzeko hiru errei PA-30eko norabide bakoitzean, gehi itxaroteko erreiak ezkerralderako biraketetarako ingurabidetik irteteko mugimenduetan. Gainera, jadanik badagoen glorietak egun okupatzen duen azalera erabiltzea aurreikusten da zuzeneko errei bat eraikitzeko eskuinaldera biratzeko lau mugimenduetarako.

Azken jarduera horrekin, egungo gatazka-puntuetatik ez da igaroko; izan ere, baimendutako mugimendu librerik ez izatean, arrisku gutxiago sortzen da. Gainera, elkarguneak aurreko glorietak baino bolumen handiagoa izango du, eta lotura bat baino merkeagoa da.

Aldaketak Landabenetik Berriozarko biribilgunerako sarbideko adarra kentzea ere dakar; horrenbestez, bertara altxatutako glorieta eliptikoa erabiliz heldu daiteke, baina zuzenean eragin gabe, Berriozarko lotunerako jaitsieraren bideari lotuko baitzaio zuzeneko adar baten bidez. Hala, bihurritutako distantzia nabarmen igotzen da bide-zati horretan egiten diren mugimenduetarako.

Berriozarko lotuneko itogina kentzeak inguruko trafikoa aldatuko du, eta arazoen zati bat alboko beste lotune batzuetara pasa ahalko da: altxatutako glorieta eliptikora sartzeko adarrean, biribilgunera sartzeko errei labur bat erantsiz konponduko dena; edo Artiberriko glorietan, espiral formako beste glorieta batean bihur zitekeena aldaketa txiki batekin, edo zati batean semaforoak jarri ahalko ziren gurutze formako elkargune berriarekin koordinatuta.

Azkenik, Ezkabako tunelen sarbideko biribilgunean sartzeko neurri txiki batzuk ere proposatzen dira. Neurri horiek dira: hegoaldeko glorietara sartzeko hanken errei bat kentzea; PA-30eko sarbidea berrantolatzea Iruñerriko Mankomunitateko garajeetatik eta Agustinosko industrialdetik ingurabiderako sarbidea kentzea.

PA-30eko funtzionamenduaren azterketa

PA-30eko III. zatiko funtzionamenduaren azterketak (gelditu egin da bideko segurtasuna, eta zerbitzuaren maila eta kalitatea ebaluatzeko) ingurabideko iparraldea hiru zatitan banatu du: Ezkabako tunelak, erdiko zatia (Txantrea-Orvinako glorietak, Antsoaingo biak eta Artikakoa) eta hiriko zatia (Artiberriko glorieta zirkularraren eta Agustinosko poligonora sartzeko altxatutako eliptikoaren artean dagoena). Ondoren, egungo geometria aztertu da zenbait lotuneren bilakaera historikoaren ondoren eta egungo errealitatearen balioespen teknikoa egin da, ibilbideari eta seinaleztapenari dagokionez, bereziki.

Gainera, zirkulazioa aztertu da edukiera-kanpaina baten bidez, eta hura honako honetan datza: zirkulazio handieneko orduetan kamerarekin grabatzea eta eskuz zenbatzea (2014ko urriko eta azaroko ostiraletan hartutako laginarekin) eta mikroazterketa bat bi informatika-programa erabiliz eta izan daitezkeen aldaketen gaineko eragin-azterketa. Azkenik, bide-segurtasuna ebaluatu da, bide-zatiko ezaugarri geometrikoak aztertu dira eta ezbehar-tasaren auditoria.

Aztertutako bide-zatietatik hainbat ondorio atera daitezke. Hala, Ezkabako tuneletako bide-zatian bolumen-arazorik ez dagoela ondorioztatu da, zerbitzu-maila (atzerapenak neurtzen ditu, bideen okupazioa, auto-ilarak…) ona da eta bide-segurtasuneko zenbait arazo ditu, abiadura handiagatik eta tuneletako hegoaldeko glorietetako eraztun formako galtzadan maniobra desegokiengatik.

Erdialdeko bide-zatiari dagokionez, ondorioztatzen da bide nagusiaren bolumenean zailtasun garrantzitsurik ez dagoela, baina bai lau glorieta zirkularretako bigarren-mailako hanken zati handienean. Bide-segurtasuneko arazoak gehiegizko abiaduragatik eta glorietetan gidariek duten jokabide oldarkorragatik sortzen diraa, batez ere. Horrek guztiak Txantrea, Orvina, Artika eta Antsoainetik PA-30era sartzeko orduan ondorio negatiboak eragiten ditu, auto-ilarak eta zirkulazio handieneko orduetan atzerapena sortuz.

Hiriko zatian sortzen dira arazo handienak. Bide-segurtasunean, Berriozarko glorieta da puntu delikatuena.

Bestalde, Artiberrikoak zama handiegia du eta bertako mugimenduak deskonpentsatuta daude. Azkenik, PA-30eko lotuneetako hanken bolumen-arazoak hauteman dira goizeko zirkulazio handieneko orduetan (mendebaldera), eta eguerdikoetan (ekialdera), eta baita zenbait gorabehera ere bigarren-mailako bideetan ere.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa