(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

6,7 milioi euroko gastua onartu da teknologia eta ikerketako zentroen jardueretarako astelehena, 2015.eko martxoak 16


Finkatzeko, elkarlanerako, koordinaziorako eta gaitzeko proiektuak izango dira laguntzaren xede


Ordenagailua

Deialdiak zentroen bikaintasun-maila handitzea du xede.

Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak 2015erako Nafarroan dauden f inkatzeko, elkarlanerako, koordinaziorako eta gaitzeko jardueretarako laguntza-deialdia onartu du; xede horretarako, 6.709.412 euroko gastua baimendu du. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 31n amaituko da.

Laguntza horiekin honako helburu hauek erdietsi nahi dira: zentroen arteko finkatzea eta lankidetzaren alde egitea lehiakortasuna hobetuz; zentroen bikaintasun eta espezializazioko maila handiagoa lortzea produktu, prozesu edo zerbitzuetan ezagutza garatuz, edo Estatuko nahiz Europako finantzaketa-bolumena areagotuz, eta enpresen zerbitzua hobetzea zerbitzua integrala emanez eta zentroen nahiz enpresen arteko lankidetza handituz.

Nafarroako teknologia-zentroak eta ikerketa-erakundeak izan ahalko dira onuradunak. Zentroek lankidetza eta koordinazioko konpromisoak bere gain hartu beharko dituzte, eta baterako ekintza-plan batean gauzatuko dira.

Laguntzaren xede izango dira, alde batetik, zentroen arteko finkatze, lankidetza eta koordinaziorako proiektuak, eta bestetik, gaitzeko proiektuak, espezializaziokoak nahiz traktoreak direnak.

Ekonomikoak ez diren jarduera guztien % 100 diruz lagundu ahalko da baterako ekintza-plana egikaritzeko. Ekonomikoa ez den jardueratzat jotzen da Europako Batzordeak Ikerketa eta Garapeneko Estatuko Laguntzen Europako Erkidegoko Esparruko Batzordeak zehaztutakoa (2014/C 198/01), 2014ko ekainaren 27ko EBAOn argitaratuta. 2015ean garatutako proiektuen jarduerak diruz lagundu ahalko dira, eskaerak aurkeztu aurretik egindakoak ere barne. Diruz lagundu ahalko dira, ikerketa eta garapeneko jarduerei zuzenean lotutako gastuak.

Laguntzak emango zaizkie deialdiaren helburua betetzen dutela egiaztatutako ekintza-planei (behin ebaluatu ondoren). Diru-laguntza lehiaketa-araubidearen bidez emango da.

Berrikuntza eta Ezagutza Transferitzeko Zerbitzuak eskaerak ebaluatuko ditu eta ebazpen-proposamena igorriko; bertan, onuradunek diru-laguntza jasotzeko eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela jasoko da, eta hura puntuazio-ordenaren arabera emango da, harik eta aurrekontu-kreditua agortzen den arte. Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusia izango da organo eskuduna emakidari buruzko ebazpena emateko eta, hala badagokio, diru-laguntza ordaintzeko. Ebazpena eskaera aurkezten denetik bi hilabeteko gehieneko epean kontatzen hasita eman eta jakinaraziko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa