(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lehendakariak kudeaketa “serio eta arduratsuari” egotzi dio Nafarroa krisitik ondoen ateratzen ari den komunitatea izatea astelehena, 2015.eko martxoak 30


Legealdiaren balantzea egin du, eta lorpen modura azpimarratu ditu, Administrazioko kostuak murriztea, herrialdearen buru jartzen duten oinarrizko zerbitzuen mailei eustea eta Nafarroako zerga-araubidearen gaineko mehatxuak gainditzea


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak bera buru den Gobernuak egindako kudeaketa "serio eta arduratsuari" egotzi dio Nafarroa krisitik ondoen ateratzen ari den komunitatea izatea; baldintza onenetan dago ere hazkundea eta enplegua berreskuratzeko, eta hori guztia gizarte-politiketan, hezkuntzan eta osasunean herrialde guztiko postu onenei eutsiz.

Lehendakariaren agerraldia

Barcina Lehendakaria 2011-2015 legealdiko balantzea egiten. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak bera buru den Gobernuak egindako kudeaketa "serio eta arduratsuari" egotzi dio Nafarroa krisitik ondoen ateratzen ari den komunitatea izatea; baldintza onenetan dago ere hazkundea eta enplegua berreskuratzeko, eta hori guztia gizarte-politiketan, hezkuntzan eta osasunean herrialde guztiko postu onenei eutsiz.

Hala adierazi du gaur goizean Nafarroako Jauregian 2011-2015 legealdiaren balantzea egiteko eskainitako prentsaurrekoan, Nafarroako Parlamentua desegiteko Foru Dekretua sinatu aurretik eta maiatzaren 24ko datozen hauteskundeen deialdia egin aurretik.

Yolanda Barcinak bere agerraldian ziurtatu duenez, legealdi "zaila eta bizia izan da oso", eta Nafarroak, Espainiako gainerako tokiek bezala, "bere historian ezagututako krisi ekonomiko handienari" aurre egin behar izan dio. Horrek mila enplegu galtzea eta Foru Administrazioaren zerga-bilketa % 25 jaistea ekarri du, eta, sistema iraunkorra izateko gastua murrizteko neurri zailak hartu beharra, 2012an egindako 132 milioi euroko doikuntza, esaterako; arrazoi horri egotzi dio PSN-PSOErekin zuen koalizioko Gobernua haustea.


Zenbait kontseilari Lehendakariak emandako prentsaurrekoa entzuten.

Gobernuko kontseilariak Lehendakariak egindako agerraldia entzuten. ( irudia handitu )

Egoera hori ikusirik, Lehendakariak bere Gobernuak egindako jarduera babestu du, hiru zutabetan oinarritu dena: Administrazioko kostua jaistea egitura eta goi-karguak murriztuz; oinarrizko zerbitzu publikoetarako baliabideak mantentzea (osasuna, hezkuntza eta gizarte-politikak), eta baliabide ekonomikoak ekonomia nahiz enplegua sortzen duten baliabideetan oinarritzea. Helburu horiek 2013-2015eko Jarduera Planean garatzen eta zehazten ziren, eta hango ekintzen % 91 bete da, Yolanda Barcinak adierazi duenez.

"Eta neurri horiek guztiak–azpimarratu du– bakar-bakarrik hartu behar izan ditugu, eta parlamentuko oposizioaren onespen ezarekin; oposizioak kritikak eta kritikak egiteaz gain, ez du inolako alternatibarik eskaini".

Lehendakariak Parlamentuko oposizioaren "blokeo" jarrera Nafarroako herritarren jarrerarekin kontrajarri du, eta herritarrak krisia gainditu izanaren "benetako egileak" gertatu direla esan du. "Gobernuak egoera ekonomiko eta politiko oso txarretan gidatu du.

Ahalegina nafarrek egin dute, une kritikoenetan beren dohain onenak ateratzen dakitenak", azaldu du.

Bere agerraldian, foru-zergaren sistemaz hitz egin du, eta gustura agertu da Administrazio zentralarekin lortutako akordioekin; haiei esker, baieztatu du, "gure foru-araubidea eta autogobernua mehatxatzen dituzten arazoak indargabetu dira".

Azkenik, terrorismoaren biktimak oroitzeko hitz batzuk egin ditu eta, testuinguru horretan sortutako ekimen batzuk nabarmendu ditu, "Relatos de plomo" esaterako, "pertsona askok askatasun eta demokraziaren alde egindako lana ulertu eta kontuan har dezan gizarte nafarrak".

Gobernuak egindako kudeaketaren emaitzak

Bere agerraldian, Yolanda Barcinak Gobernuaren Ekintza Planaren hiru helburu nagusietan lortutako emaitzak zerrendatu ditu.

Hala, Administrazioko kostua murrizteari dagokionez, aipatu du egungo egiturak % 25 goi-kargu gutxiago duela, eta % 8,4 buruzagitza gutxiago; enplegu publikoa % 4,8 murriztu da, guztira. Bestalde, sozietate publikoak 38tik 9ra jaitsi dira (% 76); % 88 jaitsi da administrazio-kontseiluen ordainsarietan, eta fundazioak 12 izatetik 4ra pasa dira.

Bigarren ekintza-ardatzari dagokionez, oinarrizko zerbitzu publikoak eusteari dagokionez, Lehendakariak ziurtatu duenez, Nafarroak Espainiako gizarteratze-errenta altuena izaten jarraitzen du; laguntza hori 48 eguneko epean jasotzen da, Estatuan, berriz, 6 hilabetekoan.

Hezkuntzari buruz ere hitz egin du, eta alor horretan ondorengo datua azpimarratu du: Foru Komunitateak 8.345 euroko gastuari eusten diola ikasle bakoitzeko, Estatuko batez bestekoa baino % 40 gehiago eta, gainera, % 5,7 handitu dela, krisiak jo arren.

Osasunari buruz, berriz, sistema egonkorra izateko egindako ahalegina goraipatu du eta gastuak gora egiten jarrai ez zezan; horri esker, kostua 400 milioan handitzea eragotzi da, "horrekin prestazio onenei eta ahalik eta osasun-zerbitzu onenari uko egin gabe. Espainia guztiko onena, ministerioak eta herritarrek beraiek emandako datuen arabera"·, gaineratu du.

Gizarte-arlo horretan, aipatu du ere Nafarroa etxebizitzak eskuratzeko laguntzei eusten dien komunitate bakarra dela, eta kultur mezenasgoaren legea duen bakarra ere kultura sustatzeko, horretarako pizgarri fiskalak erabiliz.

Hirugarren ekintza-ardatzari dagokionez, ekonomia eta enplegua sortzeko ekintzetan egindako baliabide ekonomikoen inbertsioa, BEZaren itzulketa enpresei aurreratu izana aipatu du, eta horrek 2014an eta 2015ean 500 enpresa baino gehiagori 51 milioi euro sartzea eragingo du; horrekin batera, enplegu eta prestakuntzako planak abian jartzea, eta baita azpiegiturei bultzada ematea ere, Nafarroako Ubideko lehen faseko eremu ureztagarria zabaltzea, esaterako.

Baina, batez ere, erreforma fiskala nabarmendu nahi izan du. Alde horretatik, kezkati agertu da Parlamentuak ez zuelako bere Gobernuaren plana eztabaidatu nahi izan, "eragile sozial eta ekonomiko gehienek adostutako proposamen anbiziosoa". Eta azaldu du azkenean onetsitako testuarekin, zergen murrizketa txikiagoa den arren, "lortu genuela herritarrek eta enpresek beren nominetan eta emaitza-kontuetan pairatu ez zezatela zergak murriztu nahi izan ez zituzten Parlamentuko oposizio nazionalistaren jarrera zentzugabea. Gobernatzen duten lurraldetan erakusten ez duten jarrera", erantsi du.

Bere agerraldian, Lehendakaria gastuari eusteko eta doikuntzako neurriez aritu da, eta neurri horiek hartzera behartuta izan da "sistema eta krisiaren aurretik Nafarroak zuen zerbitzu publikoen maila handia iraunkorra izateko"; nolanahi ere, egoera ez da beste toki batzuetan bezain "gogorra gertatu". Hala, beste autonomia erkidego batzuen aldean, Nafarroan ez dira osasun-zentroak itxi, ez dira mendekotasun-prestazioak murriztu, ez dira hezkuntzako bekak mugatu eta hornitzaileen ordainketak ez dira atzeratu.

Nafarroa, leku hobean

Yolanda Barcinak orain arte aipatutako ekintza guzti horiei egozten die "Nafarroa Espainia guztian krisiaren eragina gutxien jasan duen komunitatea bihur dadin; horri esker, hazkundea berreskuratzeko irteerako lehen lerroan gaude eta, batez ere, guztioi gehien kezkatzen gaituena: enplegua ahalik eta bizkorren berreskuratzea".

Lehendakariak baieztapen horiek Foru Komunitatearen gainean emandako azken datu eta indize makroekonomikoetan oinarritu ditu. Haien artean, gogoratu du Fitch agentziak Nafarroa krisiak gutxien eragin duen eskualdetzat jo duela, Aurreratu du ere, Nafarroak 2014ko defizit-helburua betetzeko emaitza autonomiko onena lortu duela, eta azken lau urteotan bere zorra gutxien handitu duena dela (4,6 puntu bere BPGd-ean), Estatuko batez bestekoaren ia erdia.

Azkenik, langabezia-indizeei buruz hitz egin du (% 14,9), Estatuko batez bestekoa baino bederatzi puntu azpitik. Zifrak Espainiakoak baino txikiagoak badira ere, Lehendakariak aipatu duenez, langabeziaren aurkako borroka da Nafarroako gizarteak eta Gobernuak duen "erronka nagusia".

Gai honen gainean, hain zuzen, gobernuak betetzen duen garrantzi handia babestu du, eta Gipuzkoa eta Nafarroaren egoera jarri ditu adibidetzat. Bi eskualdeak oso industrializatuta daude, esan du, eta bien langabezia-tasa legealdiaren hasieran oso antzekoa zen; lau urte geroago, ordea, Gipuzkoan enplegua Foru Komunitatean galdu dena halako bi galdu da.

Foru-araubidea eta terrorismoa

Bere Gobernuaren egintzaren beste lorpen bat, eta Lehendakariak azpimarratutakoa, foru-sistema fiskalean eta itun ekonomikoan zeuden mehatxuak gainditu izana da, Konstituzio Auzitegiaren zenbait epaiekin, BEZaren auziarekin eta UPyD alderdiaren demandekin irekitako aferekin.

"Gure foru-sistemaren izatea oso gutxitan egon da legealdi honen hasieran zegoen egoera konplexu eta korapilotsuan", adierazi du Barcinak. Pozik agertu da arazo guztiak konpondu direlako, "zorroztasunez egindako lanari" eskee, eta "elkarrizketa, itun eta akordioari" esker.

"Gaur autogobernua eta foru-eskumenak berrindartu egin dira, eta etorkizuneko gobernuetarako hipoteka astun hori indargabetu dugu", azpimarratu du.

Azkenik, Lehendakariak terrorismoaz hitz egin du. Atentatuak amaitu badira ere, askatasuna berreskuratzeko bi gatazka demokratiko geratzen dira oraindik: ETAren porrot soziala, "ETA babesten jarraitzen duten alderdi askotan oraindik nagusitzen den totalitarismoarekin amaituz", eta kontaketaren gatazka, "egia kontatuko duena eta biktimak demokraziaren benetako heroi bihurtuko dituena". Azken gai horretarako Barcina Lehendakariak oso ekimen baliotsutzat jotzen du Nafarroako Gobernuak sustatutako "Relatos de Plomo" proiektua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa