(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñeko 100 hauteskunde-mahairen partaidetza-datuak eta emaitzak elektronikoki emanen dituzte astelehena, 2015.eko maiatzak 18


Arrotxapea, Patxi Larrainzar, Vázquez de Mella, Amaiur ikastola, José Mª Huarte, José Vila, Azpilagaña eta Plaza de la Cruz institutuko ikastetxe publikoetan jarrita izango dira


Hauteskundeetako emaitzak elektronikoki kudeatzeko sistema.

Igande honetan, maiatzak 24, 966 hauteskunde-mahaietatik 100ek datuak kudeatzeko sistema elektroniko bat izango dute (elektronikoki administratutako mahaiak – EAM) eta, haiei esker, Iruñeko zortzi ikastetxetan partaidetza-datuak eta emaitzak arinago eman ahalko dira: Arrotxapea, Patxi Larrainzar, Vázquez de Mella, Amaiur ikastola, José Mª Huarte, José Vila, Azpilagaña eta Plaza de la Cruz institutuan.

Halaber, 243 tableta elektronikok hauteskundeetako 723 mahairi zerbitzua emango die, gutxi gorabehera, hiru mahai bakoitzeko dispositibo bat. Gainerako mahaiek, 143k, telefono bat izango dute zenbaketako emaitzak emateko. Guztira, mahaien % 85k emaitzak on-line bidez bidaliko dituzte.

Barne Ministerioak Espainia guztiko 21 hiritan abian jarritako eta Nafarroan Foru Gobernuak kofinantzatutako sistema hori gaur goizean aurkeztu zaio Probintziako Hauteskunde Batzordeari, eta bertako kideek nola funtzionatzen duen ikusi ahal izan dute; haren bidez, partaidetzako datuak eta emaitzak Informazioa Jasotzeko Zentrora (IJZ) berehala igortzea lortzen da.

EAM instalatzeko Iruñeko Udalak beharrezko baliabide teknikoak eman ditu, eta EAMaren helburua hauteskunde-prozesuaren kudeaketa arintzea da, mahai bakoitzeko kideen esku informatikako tresna erraz batzuk jarriz, esaterako: PC eramangarria GPRS modem-arekin eta NAN elektronikoko irakurgailua, inprimagailu bat, eta aplikazio argi eta intuitibo bat, oso erraz erabiltzen dena.

Estatuko Administrazio Orokorrak ordezkari bat izendatu du EAM bakoitzeko, eta koordinatzaile bat ikastetxe bakoitzeko. Guztira, 108 pertsona, eta haiek guztiek beharrezko prestakuntza jaso dute sistema berri hori zuzen erabiltzeko, hura erabiltzeko orduan sor daitekeen edozein zailtasun konpontzeko asmoz.

Sistema hori 2009ko Europako Parlamenturako Hauteskundeetan erabili zen Espainiako beste udalerri batzuetan, eta hark dituen abantailak agerian utzi zituen: boto-emaileen identifikazio elektroniko bizkorra errolda elektronikoan egindako hurbiltzearen bidez egindako bilaketarekin; dokumentuak elektronikoki sortzea eta inprimatzea; eta datuak IJZra bidaltzea fase bakoitzean (osaera, partaidetzaren aurrerapenak eta zenbaketa).

EAMen kostua 60.000 eurokoa izan da Nafarroaren kasuan, % 50ean kofinantzatuta Estatuko Administrazio Orokorrak eta Foru Gobernuak.

Aste guztian zehar, Gobernuko Ordezkaritzak EAM batzuk jarriko ditu hauteskunde-mahaiko kide hautatuak izan diren pertsonen esku, bai eta sistema horrek nola funtzionatzen duen jakin nahi duen beste edozein herritarren esku; haren funtzionamenduaren gainean sor daitezken zalantza guztiak argitzeko langile espezializatuak izango dituzte. Arreta emateko ordutegia, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da. Gainera, alde horretatik edozein kontsulta egiteko, ondorengo telefono-zenbakira deitu daiteke: 948.979.000.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa