(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Espainiako errege-erreginak 2015eko “Vianako Printzea” Saria Ramón Andrés idazle eta musikologoari eman diote asteazkena, 2015.eko ekainak 10


Sari horrek haren hausnarketen "maila intelektuala" eta "irakaspen morala" aitortzen ditu, "ekoizpen bibliografiko zabal" batean adierazita


Transcripción textual del video

Espainiako Felipe eta Letizia errege-erreginak 2015eko Kulturaren "Vianako Printzea" Sariko banatze-ekitaldiaren buru izan dira gaur, asteazkena, Leireko San Salvador Monasterioan. Saria Ramón Andrés González-Cobo saiakera-idazle, pentsalari, poeta eta gaur egun aitorpen handieneko musika-kritikarietako batek jaso du.

Nafarroako Gobernuak eta Felipe erregeak Ramón Andrési emandako sariak jakintsu horren "maila intelektuala" eta "irakaspen morala" aitortzen ditu; haren ezagutza guztiak "ekoizpen bibliografiko zabal" batean islatu dira, "adore eta zuhurtziaz" egindakoa, saria emateko Foru Dekretuan azpimarratzen denez.

Erregea saria Ramón Andrési ematen ( irudia handitu )

Espainiako Felipe eta Letizia errege-erreginak 2015eko Kulturaren "Vianako Printzea" Sariko banatze-ekitaldiaren buru izan dira gaur, asteazkena, Leireko San Salvador Monasterioan. Saria Ramón Andrés González-Cobo saiakera-idazle, pentsalari, poeta eta gaur egun aitorpen handieneko musika-kritikarietako batek jaso du.

Nafarroako Gobernuak eta Felipe erregeak Ramón Andrési emandako sariak jakintsu horren "maila intelektuala" eta "irakaspen morala" aitortzen ditu; haren ezagutza guztiak "ekoizpen bibliografiko zabal" batean islatu dira, "adore eta zuhurtziaz" egindakoa, saria emateko Foru Dekretuan azpimarratzen denez.

1955ean Iruñean sortua, Ramón Andrés Bartzelonan bizi da gaur egun, nahiz eta haren sorlekuko hiriarekin lotura eten ez duen. 1974 eta 1983 artean, antzinako instrumentuekin, Erdi Aroko eta Errenazimentuko errepertorioaren abeslari modura aritu zen. Poesia eta saiakerako bilduma edo aldizkari batzuen sortzaile, koordinatzaile edo sustatzaile izan zen (Pamiela, Archipiélago edo Goldberg); antzinako musikaren departamentu aitzindaria sortu zuen Bartzelonan, eta 1989tik aurrera, idazketan eta argitalpeneko munduan murgildu zen: dibulgaziokok obrak, zigilu diskografikoetarako iruzkinak, programak, saiakerak edo liburuak, eta haien artean azpimarratu behar da: "Musika, mitologia, magia eta erlijioaren hiztegia", gizakiaren pentsamenduaren bilakaeraren lagin zehatz bat.

Sariaren banaketa-ekitaldia abadeen elizako barnealdean egin da, eguraldi txarra tarteko, eta Foru Komunitateko agintari nagusiak izan dira bertan; haien buru izan dira Nafarroako jarduneko Lehendakari Yolanda Barcina; Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako ministro José Ignacio Wert, Nafarroako Kulturaren Batzordekideak, eta sarituaren senideak (Dolores Josa emaztea eta Gabriel semea, besteak beste).


Jarduneko Lehendakari Yolanda Barcrinak Ramón Andrésen “dentsitate eta kalitate intelektual handia” nabarmendu du

Jarduneko Lehendakari Yolanda Barcrinak Ramón Andrésen “dentsitate eta kalitate intelektual handia” nabarmendu du ( irudia handitu )

Jarduneko Lehendakari Yolanda Barcinak Ramón Andrésen "dentsitate eta kalitate intelektual handia" nabarmendu du, "aparteko pertsona eta mezu etikoa transmititzen duena, eta haren kideek errespetu eta aitorpen handia diotena"; "Nafarroa bihotzean eraman du beti", bere jakintza eta gogoa jatorrizko lurraldean sustatutako proiektuetan erabiliz.

Kultura edozein moneta baino indartsuagoa da

Sari hau eskertzeko, sarituak bere "eskertza" eta "ohorea" adierazi ditu kultura, jakintza eta ezagutzaren defentsan oinarritutako agerraldian.

Agerraldian, Ramón Andrés bere jarduera profesionalaz aritu da, eta esan du "aurre egiteko forma bat izan dela·" "kulturak bizi duen pixkanakako deuseztatzearen aurrean, pentsamenduaren hondatzearen aurrean, soberakinen fabrikazioan bere ideologia ezarri duen munduak gero eta gehiago bortxatutakoa", ekonomiari erreferentzia eginez.

Hori dela-eta, agintariei laguntza eskatu die, "ahal den neurrian, ezagutza eta jakintzaren bide zaila urratzeko erabakia hartu dugunon baldintzak hobetu ditzaten; balio horiek ez dira inoiz, inoiz ez dira hartu norberaren gozamenerako eta gozamen nartzisistarako ondare, alderantziz, elementu transmititzaile gisa baizik, hain beharrezkoak direnak gizarte zuhurragoa, lasaiagoa, helduagoa eta ez hain espekulatzailea izateko.

Halaber, ikasgeletatik eta jakintzatik egiten dutenen lana aitortu du "Mendebaldea Jaspers eta Gadmer filosofoek proposatutakoa izan dadin, eta duela hamarraldi gutxi proposatzen zutena, hau da, kultura edozein moneta baino indartsuagoa dela; filosofo horiek baieztapen hori behin eta berriro egiten zuten".

Ildo horretatik, herritarren gainean hausnartzeko gonbita luzatu du, "egunez egun bere izaera murrizten ari dena bezero hutsean bihurtzeko", "dena ez dadin homo thecnicusera mugatu, alde hori, teknikarena, gizakia izatearen zati bat baino ez baita, hots, zentzuaren eramailea, esanahien herentzia, Izatearen kate-maila".

Azkenik, Felipe erregeak bere agerraldian azpimarratu du "kultura elkarrekin egin beharreko gure bizitzaren funtsezko elementu gisa sendotu behar dugula"; izan ere, "pertsona modura indibidualki hazten laguntzen digu eta komunitate modura, kolektiboki". Sarituari dagokionez, "zientziak, letrak eta arteak naturalki nahasten ditu", "bere lanean buru-belarri aritzen den saiakera-idazlea da", eta "humanismo fina eta ikuspegi unibertsala modu dotorean eta jakintsuan eskaintzen ditu".

 

Monarka modura emandako lehen saria

Felipe jauna eta Letizia andrea Kulturaren "Vianako Printzea" Sariaren banaketa-ekitaldian izatea ohikoa bada ere, aurtengoa Espainiako errege-erregina modura etorri diren lehen aldia izan da.

Nafarroari erreferentzia eginez, Felipe erregeak lurralde horren bizitasuna azpimarratu du, bertako historiaren eta kulturaren sustraitzea eta garapenerako helmuga berrriak lortzeko emandako bultzada; hala, "Espainia guztiaren aurrerabideari laguntzen dio, eta ahulagoak diren beste herrialde nahiz gizarte batzuekin duen elkartasunari eusten dio, hain berea den elkartasunari".

 

Jarduneko Lehendakariak errege-erreginari "Nafarroari ematen dioten laguntza etengabea eta eraginkorra eskertu die; Foru Komunitate honek bere lan eta interesarekin Espainiaren aurrerabideari laguntza ematen dio".

Eta "Espainiako errege izanik lehen urte honetan egin duzuen moduan, gauzak ongi egiten jarrai dezaten" opa izan die, "errealitatearekin konprometituta daudela erakutsiz, herritarrengandik hurbil izanik, gehien behar edo sufritzen dutenekin bereziki, eta Espainiako irudi onena eskainiz, gure Nazioan nahiz nazioartean".

Saria banatzeko ekitaldia Navarra Televisión eta Canal 24 horas kateetan eman dute zuzenean, eta Navarra Televisiónek 22:00etatik aurrera berriz emango du, Nafarroako Erregeei egindako omenaldiarekin batera.

Saria 

1990ean sortutako sariaren helburua kulturaren munduan garrantzitsuak izan diren pertsona edo erakundeen ibilbidea aitortzea da; haren barnean sartzen da, alde batetik, sormen-jarduera arte plastikoa, musika edo literaturaren arloetan, eta bestetik, zientzian, teknikan eta ikerketan egindako lana. 25.000 euroko diru-saria da.

Sariak Nafarroako kulturan pertsonaia historiko azpimarragarri baten titulua du –Aristotelesen itzultzailea eta Nafarroako Erregeen Kronikaren egilea–. Haren izena 1940. urtean hartu zuen Foru Aldundiak sortutako Nafarroako kultur erakundeak, eta hark 50 urte betetzean, 1990ean, sariak erakundearen izen bera hartu zuen eta, beraz, pertsonaia historikoarena. Hori dela-eta, Sariaren izenak generoa aldatzea ez du zentzurik.

Orain arte saritutakoak honako hauek izan dira:

  • 1990: José Goñi Gaztambide (historialaria)

  • 1991: Eugenio Asensio Barbarin (filologoa)

  • 1992: Iruñeko Orfeoia

  • 1993: Rafael Moneo (arkitektoa)

  • 1994: Francisco Ynduráin (filologoa)

  • 1995: Julio Caro Baroja (historialaria)

  • 1996: Pablo Antoñana Chasco (idazlea)

  • 1997: Pedro Miguel Echenique (fisikaria)

  • 1998: Montxo Armendáriz (zinemagilea)

  • 1999: Álvaro d'Ors (jurista)

  • 2000: Concepción García Gaínza (historialaria)

  • 2001: Miguel Sánchez-Ostiz (idazlea)

  • 2002: María Bayo (sopranoa)

  • 2003: Juan José Aquerreta Maestu (pintorea)

  • 2004: Fernando Redón (arkitektoa)

  • 2005: Javier Manterola Armisén (ingeniari zibila)

  • 2006: Javier Tejada Palacios (fisikaria)

  • 2007: Pedro Iturralde Ochoa (jazz-musikaria)

  • 2008: Alfredo Landa Areta (aktorea)

  • 2009: Agustín González Acilu (musikari eta konpositorea)

  • 2010: Jürgen Untermann (hizkuntzalaria, filologoa eta epigrafista)

  • 2011: Faustino Menéndez Pidal de Navascués (heraldista)

  • 2012: Antonio López García (pintorea)

  • 2013: Daniel Innerarity Grau (filosofoa)

  • 2014: Tarsicio de Azcona (historialaria)

  • 2015: Ramón Andrés (musikologo eta idazlaria)


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa