(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2015 eta 2016an film laburrak eta ertainak ekoizteko laguntza-deialdia onartu da astelehena, 2015.eko ekainak 22


100.000 euroko diru-laguntzetan parte hartzeko epea uztailaren 23an amaituko da


Ikus-entzunezko obraren % 50 gutxienez Nafarroan filmatu beharko da.

Kulturaren Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Institutuak 2015 eta 2016an film laburrak eta ertainak ekoizteko diru-laguntzen deialdia onartu eta argitaratu du. Eskatzaileen bete beharreko oinarri arautzaileak jasotzen dira bertan, eta 100.000 euroko gastua diruz lagundutako proiektuen artean banatzeko. Eskaerak aurkezteko eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea uztailaren 23an amaituko da.

Deialdi honen helburua honako hauek ekoizteko laguntzak ematea da: fikziozko obrak, dokumentalak, esperimentazio edo animaziozkoak, 60 minutu baino gutxiagokoak, eta zinema-aretotan, telebistan edo Interneteko plataforman erakusteko direnak.

Laguntzaren xede diren proiektuak 2015eko azaoaren 30a baino lehen filmatzen hasi beharko dira, eta film labur edo ertaina 2016ko urriaren 31 aurretik amaituta izango da.

Proiektuaren baldintzak

Proiektu bakarra onartuko da enpresa edo profesional bakoitzeko, eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte: eskatzailea pertsona fisiko bat bada, film labur edo ertainen zuzendaritzako arduraduna izan beharko du. Ekoizpen zinematografikoko enpresa bat bada, Europar Batasuneko estatu kide batean finkatuta izan beharko du eta produkzio-etxea modura inskribatuta EBeko estatu kideren baten Enpresa Zinemtografikoen Erregistroan (enpresa espainiarren kasuan,ICAAren erregistroan).

Honako proposamen hauek ezingo dute laguntzarik jaso: proiektuak onartzeko data amaitu aurretik, dagoeneko film bihurtu diren proiektuak (eta dagokion kalifikazioa dutenak), aretoetan estreinatu direnak edo zinema-jaialdietan erakutsi direnak.

Gainera, zuzendaritzaz arduratzen den pertsonak Nafarroakoa izan beharko du edo Foru Komunitatean erroldatuta 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen (errolda-ziurtagiriarekin justifikatuko da).

Ikus-entzunezko obraren % 50 gutxienez Nafarroan filmatu behar da, eta animaziozko proiektua bada, baliabide tekniko eta giza baliabideen % 50 Nafarroan finkatuta izango da.

Proiektuak egiaztatu beharko du, hura egiteko kostu guztia estaltzeko beharrezko finantzaketaren % 30 gutxienez baduela.

Balorazio Batzordeak, salbuespenez, onartu ahalko ditu, maila artistiko, kultural, ekonomikoan duten eraginagatik edo Nafarroako errealitate kultural, artistiko eta sozialarekin duen loturagatik interes berezikoak diren proiektuak. Balorazio hori egiteko, klausula hori aplikatzea dakartzaten egoerak arrazoitzeko idatzi bat aurkeztu beharko da.

Laguntza koprodukzio baterako izan dadin nahi bada, eskatzaileak ekoizpen guztiaren % 30eko partaidetza izan beharko du gutxienez. Kasu horretan, eskatzailearen aurrekontuak koprodukzioan duen partaidetza dela esan nahiko du.

Aurrekontuaren % 50erainoko eta 30.000 eurorainoko laguntzak

Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoak ez du inoiz onartutako aurrekontuaren % 50 baino gehiago izango proiektua 75 puntutik aurrerako maila batean kokatzen denean, eta % 48koa lortutako puntuazioa 50-75 puntu artekoa denean. Onartutako aurrekontua eskatzaileek aurkeztutako aurrekontuaren emaitza izango da, BEZan murriztuta eta Balorazio Batzordearen iritziz proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren jardueren zenbatekoetan murriztuta. Bestalde, eskatzaile bakoitzarentzako laguntza ez da 30.000 euro baino gehiagokoa izango.

Muga horiek betetzen direnean, laguntzaren zenbatekoa hautagaiek eskatutakoa izango da, aurrekontuaren diru-kopurua amaitzen den arte.

Aurrekontua ekitaldian zehar areagotuko balitz, edo hasieran emandako zenbatekoak askatuko balira, emakida osagarri bat egin ahalko da diru-laguntzarik eskuratu ez duten onuradunentzat, erdietsitako puntuazioaren arabera.

Eskaeren aurkezpena eta eskatutako dokumentazioa

Laguntza-eskaerak proiektuaren memoria deskribatzailearekin eta memoria ekonomikoarekin batera aurkeztuko dira, eta Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako Erregistroan entregatuko dira (Navarreria kalea, 39, 31001, Iruña), edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen, administrazio publikoko araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzkoaren, 38.4 artikuluan ezarritako edozein tokitan.

Dokumentazio hori euskarri elektronikoan aurkeztu behar da (CD-Rom edo USB memoria). Ondorengo agiriak ere aurkeztuko dira:

- Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NAN edo errolda-ziurtagiria, bai eta Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren ziurtagiria ere zinema-zuzendariei dagokien epigrafean (Hirugarren Atala, Jarduera Artistikoak, 01 Taldea. Maiatzaren 28ko 7/1996 Legearen 011 Multzoa, Jarduera Artistikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Instrukzioari buruzkoa). Enpresa zinematografikoa bada, produkzio-etxea Europar Batasuneko estatu kideren batean erregistratuta dagoela dioen ziurtagiria (Espainian, ICAAren Enpresa Zinematografikoen Erregistroan).

- Proiektuak bere kostu guztia estaltzeko beharrezko finantzaketaren % 30 gutxienez duela egiaztatzen duen dokumentazioa. Ekoizpen-etxe eskatzaileak koprodukzio-proiektu bat egin behar badu, koprodukzioa egiaztatuko duen lege-dokumentazioa eta haren enpresa-partaidetzaren ehunekoa.

- Film horretarako bertarako ekoizpenean inplikatutako gainerako ekoizpen-etxeek jasotako laguntza edo diru-laguntzen aitorpena edo, halakorik izan ezean, bat bera ere jaso ez izanaren aitorpena. Halaber, izapidetzen laguntzeko eskaerak daudela jasota geratuko da.

Eskaera-epeak, memoria deskribatzailea eta eranskinak ere Nafarroako Gobernuaren wengunearen bidez bete eta izapidetu ahalko dira: https://www.navarra.es/home_es/Servicios/


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa