(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

CPENren memoriak jakinarazi du Nafarroako enpresa publikoek 4,6 milioi euroko irabazia izan dutela 2014an asteartea, 2015.eko ekainak 23


Korporazioaren webgunean eskuragarri dagoen agiriak iazko mugarri nagusiak aurkeztu dizkio gizarteari, zorpetze-maila 289 milioitik 100 milioira murriztea, esate baterako


CPENren logotipoa

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren logotipoa.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (CPEN) 2014ko ekitaldiko urteko memoriak 4,6 milioi euroko irabazi finkatua adierazi du, hura osatzen duten sozietate publikoen aldetik, bai eta beste enpresa batzuetan duten partaidetza txikien aldetik ere. Korporazioak zergen ondoren emaitza positiboa duen lehen aldia da 2009an sortu zenetik; joera hori aurtengo lehen hiruhilekoan berretsi da 0,4 milioi euroko irabazi finkatuarekin.

Agiria, Korporazioak egiten duen era honetako lehena, Foru Gobernuko kideei eta CPENko Administrazio Kontseiluko kideei igorri zaie; webgunean eskuragarri dago, gardentasuna sustatzeko eta herritarren kontuak emateko xedearekin, enpresa-sektore publikoak egindako mugarri nagusien berri emanez, taldeka nahiz banaka, iragan ekitaldian, bai eta enpresa publikoen gizarteari emandako laguntza ezagutarazteko ere.

Izandako lorpenen artean, hura osatzen duten sozietateen zorpetze-maila murriztu izana nabarmendu behar da ere; hala, 2013an, 289,3 milioikoa zen eta 100,4 milioikoa 2014an (EIB gabe), sektorea berrantolatzeko bigarren planaren esparruan hartutako neurrien emaitza modura, 2013an abian jarritakoa haren iraunkortasuna bermatze aldera.

Helburuak % 100ean beteta

"Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, herritarren zerbitzura" izeneko memoriak adierazten duenez, Foru Komunitateko enpresa-sektore publikoak sektorea berrantolatzeko bigarren planaren hasieran finkatutako lau xede nagusiak % 100 bete ziren.

Haietako lehenak, sektorearen antolaketa ordenatzeari eta berregituratzeari lotutakoa gizartearen eskaerei hobeto erantzuteko eta ekintzetan gainjartzeak ekiditeko, enpresa publikoen kopurua murrizten utzi du; 2010ean, 38 zeuden eta orain 11 dira, eta kudeaketako bederatzi unitatean sartu dira, hau da, % 75 inguruko birdoikuntza izan da.

Kudeatzaile-kopuruak ere behera egin du (30etik 7ra pasa da), bai eta administrazio-kontseiluetan dauden kontseilariena ere: 332tik 66ra pasa da (% 80) aldi berean.

Enpresak orain honako hauekin lotutako sei sektoretan txertatuta geratzen dira; enpresa-garapenarekin (SODENA eta CEIN), lehen sektorearen garapenarekin (INTIA) eta ingurmenarenarekin (NILSA eta GAN), higiezinen aktiboen eta etxebizitza-politiken kudeaketarekin (NASUVINSA eta CAT), kulturaren eta aisiaren kudeaketarekin (NICDO eta CNAI) eta zerbitzu teknologikoen eta modernizazioaren kudeaketarekin (NASERTIC eta TRACASA). Guztiak dira "estrategikoak Nafarroarentzat eta honen garapen ekonomiko eta sozialerako".

Bigarren helburua ere, gizarte guztien emaitza positiboak lortzeari lotutakoa enpresen iraunkortasuna bermatzeko eta enplegu gehien mantentzeko, bete egin da gizarte guztien EBITDA positiboa finkatzean (irabazi gordina interes, zerga eta abarren aurretik). 26,5 milioikoa izan zen, eta 2012an, berriz, 37,9koa, plana onartu aurretiko urtea.


Halaber, emaitza finkatuan ere hobekuntza handia ikusi da (zergen ondorengo irabazia); 2012an, -60,9 milioikoa zen eta 2014an, Korporazioaren historian estreinakoz emaitza positiboa izan du. Memoriak ondorioztatzen duenez, enpresa publikoak "finantza-mailan autonomoak" dira orain bere ustiapenari eta finantzaketa-kostuei eusteko.

Hirugarren helburuari dagokionez, birfinantzaketaren eta zorraren itzulketaren plan iraunkorra lantzeari erreferentzia egiten dion helburua, aipatzen da enpresa guztien zorra epe luzera birfinantzatzea lortu dela, eta kreditu-erakundeekiko zorpetze-maila gordina (EIB gabe) murriztu egin dela; hala, legealdiaren hasieran (2011) 287,9 milioi eurokoa zen, eta 100,4koa ,2014an. 2011n, banku-zorra zutenak zortzi sozietate ziren, eta iragan ekitaldiaren amaieran, lau.

Azkenik, laugarren helburuari dagokionez, Nafarroako garapen ekonomikoa babesteko xedea duena enpresa publikoen egindako jardueren bidez, memoriak nabarmentzen duenez, 2014ko beste mugarri batzuen artean, SODENAk eskualdean beste konpainia batzuk jartzea lortu du, eta jadanik baziren beste zenbait finkatzea; horrekin batera, TRACASAk eta Inypsak osatutako ABEEak 22 guneren katastroarekin amaitu zuen Albanian.

Beste ekintza aipagarri batzuk dira: GANek ingurumeneko 10 proiektu garatzea Caixaren finantzaketarekin gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonak baliatuz; 79,9 milioi metro kubiko ur araztea NILSAk; Tuterako Nekazaritza Elikagaien Hiria Espainian start up sortzeko haztegi onenetako bat izendatzea; edo CEINen "berrikuntza haztegi"-etan jarritako enpresek sortutako 35 enplegu berriak.

Gainera, memoriak jasotzen duenez, Tuterako Herritarren Arreta Bulegoak (NASERTICek kudeatuta) 42,000 pertsonari eman die arreta, 400.000 baino gehiagok Baluarte bisitatu zuten; 800 bat ikaslek ingeleseko udalekuetan parte hartu zuten Eguberrietan (CNAIk antolatuta); NASUVINSAk Europako proiektu baten parte hartu zuen industrialdeak kudeatzeko formula berritzaile bat antolatzeko, eta INTIA programak errenta urtean 7 miliotan handitzea dakar.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa