(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gazteen lehiaketa batek ideiak bilatzen ditu kolektibo horren prestakuntza eta enplegurako sarbidea hobetzeko astelehena, 2015.eko ekainak 29


Gazte Txartelak eta Nafarroako Nuevo Futuro elkarteak antolatuta, 15 eta 30 urteko arteko gazteentzat da


Ansa eta Vizcay

Ángel Ansa eta Elena Vizcay lehiaketa aurkezten. ( irudia handitu )

Nafarroako Gazte Txartelak eta Nafarroako Nuevo Futuro elkarteak enplegu, gazteria eta hezkuntzari buruzko ideien lehiaketa bat antolatu dute 15 eta 30 urte arteko gazteentzat.

"Generación Sí… Sí" izeneko ekimena eta Gazte Txartelak 6.000 eurorekin finantzatutakoa, gaur goizean aurkeztu dute Iruñean, prentsaurrekoan, Gazteriako zuzendariorde nagusi Angel Ansak eta Nafarroako Nuevo Futuro elkarteko zuzendari Elena Vizcay-k.

Lehiaketa gutxienez hiru gaztek eta gehienez 12k osatutako taldeentzat zabalik dago, biztanle-sektore horren prestakuntza eta enplegurako sarbidea hobetzeko proposamenak egiten dituztenentzat. Lanak aurkezteko epea uztailaren 1ean irekiko da eta urriaren 21n itxiko. Horren ondoren, hainbat alorretako pertsonak osatutako epaimahai batek ebaluatu egingo ditu; 600 euroko lehen saria izango da, eta 300 euroko bigarren bat.

Aurkeztutako ideiek formulario-eredu bat jarraitu beharko dute, hura oinarriekin batera emango da eta ideiak azaltzen lagunduko du. Bertan zenbait gai sartzen dira, egoeraren diagnostikoa eta azterketa esaterako, eta kontuan hartu beharreko neurrien eskema. Eta, ideiez gain, haietara heltzeko jarraitutako argudioen prozesua aintzat hartuko da. Positiboki baloratuko da ere, lanekin batera ikus-entzunezko, irrati bidezko aurkezpen sortzailea bat aurkeztea, mural bat, objektu bat…

Aurkeztutako lan guztiek erakusketa birtual bat eta aurrez aurreko beste bat osatuko dute Iruñean. Gainera, hainbat agintari publikori emango zaien ideien txosten batean sartuko dira, gazteen enplegu eta emantzipazioko arazoari irtenbideak bilatzeko orduan kontuan har daitezen.

Lehiaketaren helburuak

Bere agerraldian, Angel Ansak Nafarroako gazteen egoera errepasatu du, Foru Gobernuak egindako azken diagnostikoko datuen arabera; horrez gain, Gazte Txartela programak duen interesa agerian utzi du enplegurako sarbiderako gazteen aukerak hobetzeko ekintzak sustatze aldera.

Bestalde, Elena Vizcay-k lehiaketako helburuak zein diren azaldu du. Hala, lehenik eta behin, gazteak mugiarazi nahi ditu, eta gizartea sentsibilizatu kolektibo horrek lan-merkaturatzeko dituen zailtasunen gainean. Gainera, tokiko gazteen politikak babestu nahi dira honen antzeko jarduera osagarriekin, eta haietan pertsona gazteak ekintza eta proposamenen protagonistak izango dira.

Finean, enplegu, gazteria eta prestakuntzari buruzko hausnarketa kolektiboa dinamizatu nahi da, eta bertan gazteak aukerak nahiz irtenbideak proposatzeko orduan inplikatuta izango dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa