(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak azpimarratu du Gobernuaren kudeaketak kontuak orekatu dituela gizarte, hezkuntza eta osasuneko zerbitzu onenei eutsiz osteguna, 2015.eko uztailak 16


Gobernuak adierazleen laburpen bat argitaratu du navarra.es atarian herritarrei kontuak emateko


Transcripción textual del video

Nafarroako jarduneko Lehendakari Yolanda Barcinak azpimarratu duenez, Foru Gobernuaren kudeaketari esker, kontu publikoen orekari eutsi ahal izan zaio, eta Foru Komunitatea herrialdeko adierazle onenen artean izan da gizarte, hezkuntza eta osasuneko zerbitzuetan. Hori da, hain zuzen, Nafarroako Gobernuak krisi ekonomikoak astindutako legealdiari buruz egiten duen balantzea; hala ere, krisi horretatik Foru Komunitatea suspertzen hasi dela esan du.

Barcina Lehendakaria, aurreko agerraldi batean

Nafarroako jarduneko Lehendakari Yolanda Barcinak azpimarratu duenez, Foru Gobernuaren kudeaketari esker, kontu publikoen orekari eutsi ahal izan zaio, eta Foru Komunitatea herrialdeko adierazle onenen artean izan da gizarte, hezkuntza eta osasuneko zerbitzuetan. Hori da, hain zuzen, Nafarroako Gobernuak krisi ekonomikoak astindutako legealdiari buruz egiten duen balantzea; hala ere, krisi horretatik Foru Komunitatea suspertzen hasi dela esan du.

Alde horretatik, Gobernuak BPGd-aren hazkunde-aurreikuspena berrikusi du gaur 2015. urte honetarako, eta % 2,6tik % 3ra igo du, Lehendakariak iragarri duenez. Datu horrek Nafarroak krisi ekonomikoaren aurretiko urteetan zituen urteko tasetara eramaten gaitu. Izan ere, azken urtean hasitako susperraldiari esker, langabezia jadanik 2011ko mailetan kokatu da, hau da, bigarren atzeraldi ekonomikoaren aurretiko egoeran.

Gobernuak navarra.es bere atarian adierazle ekonomiko eta sozial horien guztien laburpen bat argitaratu du legealdi honetan egindako kudeaketaren berri herritarrei emateko, nahiz eta datu guztiak, osorik, Gobernuaren departamentuetako orrialdeetan kontsulta daitezkeen (navarra.es).

Kontuak, orekatuta

Adierazleek erakusten dutenez, Nafarroako Gobernuak egindako kudeaketari esker, kontu publikoak orekatu ahal izan dira, hazkundearen bidea berreskuratu, langabezia-mailak murriztu, zerbitzu publikoen kalitateari eutsi eta enpresa publikoak arrazionalizatu, haien zorra murriztu eta emaitza positiboak eskuratu, lehen aldiz.

Adierazle ekonomikoei dagokienez, defizitaren helburua bete izana azpimarratu behar da, hau da, gastua diru-sarrera publikoei egokitzea. 2008an zegoen % 5a baino gehiagoko defizita, Nafarroak diru-sarreren eta gastuaren arteko aldea murriztu du; hala, 2014. urtean BPGd-aren % 0,74ko defizitarekin amaitu zuen (Espainiako txikiena), eta jarritako helburuarekin bete duen lau autonomia erkidegoetako bat bihurtu da Nafarroa (BPGd-aren % 1), Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioko datuek erakusten dutenez.

Defizit publikoarekin batera, zor publikoari eutsi izana nabarmendu behar da. Espainiako bankuak argitaratutako datuen arabera, Nafarroa zor publikoa 2011 eta 2014 urteen artean gutxien handitu duen autonomia erkidegoa da: bere BPGd-aren 4,6 puntu, herrialde guztiaren erdia ia (BPGd-aren 8,9 puntu). Gainera, eta Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak esan duenez, Nafarroa 2015eko zorraren helburua bete duen hiru autonomia erkidegoetako bat da.

Zorraren helburua bete izana defizit helburuaren eta gastuaren arauaren betearazpenari ere gehitu zaizkio; autonomi erkidego guztiek bete beharreko Egonkortasuneko Legearen hiru irizpideak dira haiek. Ministerioak iragan astean Nafarroako Politika Fiskal eta Finantzarioaren Kontseiluan berretsi zuenez, Nafarroa, Kanariak eta Galiziarekin batera, 2014an hiru helburu horiek lortu dituzten autonomia erkidego bakarrak dira.

Kudeaketa ekonomikoari esker, kreditu-kalifikazioko agentziek Espainiako autonomia erkidegoei emandako finantza-kaudimeneko balorazio onena izan du Nafarroak, eta Espainiakoaren gainetik, bi mailatara geratu da.

Adierazleek Nafarroako sozietate publikoen berregituratzean egindako ahalegina ere adierazten dute: egiturak murriztu dira (38 sozietatetik 9ra, 30 kudeatzailetatik 7ra, 332 kontseilaritatik 66ra), eta estreinakoz, Enpresako Korporazio Publikoak emaitza positiboa lortu du 2009an sortu zenetik: 4,6 milioi euroko irabazia, 2014an.

Egiturak sozietate publikoetan arindu dira, baina baita Nafarroako Gobernuan bertan ere: 2010ean 146 kargu politiko zeuden, eta 109, 2014an, hau da, % 25,8 murriztu da.

Adierazle sozialak

Lehendakariak azaldu duenez, Gobernuak egindako kudeaketa ekonomikoari esker, Nafarroak langabeziako adierazle onenak izan ditu, bai eta Osasun, Hezkuntza eta Gizarte Politikoetako zerbitzu publikoetakoak ere. Hala, Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, Nafarroa Espainiako langabezia-tasa txikieneko autonomia erkidegoa da; % 15,66, 8 puntu baino gehiago Estatuko batez bestearen azpitik (% 23,78). Gainera, azkeneko langabezia-datuek erakusten dute Nafarroan enpleguaren sorrera bizkortzen ari dela, eta 2011ko langabezia-mailetan dagoela jadanik, bigarren atzeraldi ekonomikoaren aurretiko egoeran.

Adierazleek jasotzen dute ere, Nafarroak Espainiako hezkuntza-maila onean duela, PISA txostenak argitaratzen duen moduan. Hezkuntzako emaitza onei sare publikoan eta itunpekoan ingelesaren irakaskuntza zabaldu izana ere gehitu behar zaie: PAI ikastetxeak laugatik biderkatu dira legealdi honetan: 28tik, 107ra.

Nafarroak Espainiako osasun publiko onenaren buru izaten jarraitzen du, Osasun Barometroak hilabete honetan argitaratu duenez: 7,18 puntuko batez besteko nota (herrialde guztikoa, 6,31). Herritarrek ongien baloratutako osasuna da, gainera, Osasun Publikoa Babesteko Elkarteen Federazioaren arabera; azken horrek Nafarroako osasunari 82 puntu ematen dizkio (98 puntu dira, gehienez ere), hau da, batez besteko nota 8,4 da. Autonomia erkidegoek lortutako batez besteko puntuazioa 61,76 izan da, Nafarroak baino % 25 gutxiago.

Osasun-arloan itxarote-zerrendak pixkanaka murriztu izana ere azpimarratu behar da; kirurgiako ebakuntzetan 2011ko mailetara itzuli da, peonaden aparteko partidak kendu arren eta itunpeko zentroetarako bideratzeak murriztu (% 20). Osasunbideak itxarote-zerrenden egoeraren hileroko txostena argitaratu berri du, eta kirurgiako ebakuntzetarako atzerapenaren batez bestekoa 79 egun dira (2011n baino 2 gutxiago) ebakuntza baten zain dauden 8.689 pertsonentzat (2011n baino ia 100 gutxiago).

Lehen kontsulten itxarote-zerrendari dagokionez, 2014ko abuztuan hasitako beheranzko joerarekin jarraitzen da. Harrezkero, batez besteko atzerapena 18 egun baliodunetan jaitsi da (62 egunetatik 44ra), eta itxaroten dauden pertsonen kopurua 59.567tik, 45.314ra (14.253 gutxiago). Mediku-zerbitzuekin prestatutako zirkuitu berriek, eta eskaera nahiz jarduerak kudeatzeko neurriei esker, joera horrekin jarraitu ahal izango da.

Ahulenei arreta emateko sarea

Adierazle sozialek, halaber, gizarte-politikei eusteko eta haiek zabaltzeko funtsezko bi datu jasotzen dituzte. Haietako lehena Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen duen AROPE pobrezia-tasa da. Adierazle horren arabera, Nafarroako pobrezia-tasa Espainia guztiko txikiena da, eta % 14,5ean kokatzen da, herrialde guztiaren ia erdia (% 27,3). Aipatu behar da, 2006an, krisi ekonomikoa baino lehen, Nafarroako AROPE tasa % 15,39koa zela.

Bigarren adierazleak krisi ekonomikoagatik ahulenak diren pertsonei eutsi eta haiei arreta emateko egindako ahalegina erakusten du. Hala, oinarrizko gizarte-zerbitzuen arreta emateko sarea azpimarratu behar da: Nafarroan langile bat dago 720 biztanleko, Espainia guztian baino lau aldiz gehiago (2.940 biztanleko 1 langileren tasa). Gizarteratzeko Errentaren estaldura ere nabarmendu behar da: 2011n, 2.500 pertsonari ematen zien arreta, eta 11.750 pertsonari, 2015ean; eta mendeko pertsonei emandako arreta, legealdi honetan 1.000 pertsona gehiago izan direnak (16.774 pertsona izan dira prestazioarekin).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa