(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

40 kilometroko apaletan jasota dago Foru Gobernuko administrazioaren memoria

asteartea, 2015.eko uztailak 28


Administrazioko dokumentuak kontserbatzea edo suntsitzea funtsezko lana da herritarrarentzat, haren memoriarako eta ahanzturarako eskubidea bermatzen baitu


Administrazioko artxiboen ikuspegia. ( irudia handitu )

NAOean atzo argitaratutako ebazpen batek Ebaluazio Dokumentaleko Batzordearen azken erabakia onartu zuen. Oraingoan baloratzen zuen Foruzaingoaren eskutan dauden zer dokumentu ofizial suntsitzen diren betirako, eta zein kontserbatzen diren etorkizunean. Lehenengoak zatikatu eta txikitu egingo dira makinetan; bigarrenak karpeta batean sartuko dira, eta karpeta horiek Artxibo Zerbitzuak administrazio-dokumentuak kontserbatzeko apalen ia 40 kilometroren barneko toki batean utziko dira (Iruña eta Tafallla arteko distantzia). Oinezko herritarrarentzako gardentasun handiko etengabeko balorazio-lan isila da, herritarren memoriarako eta ahanzturarako eskubidea bermatzen baitu.

Batzorde horrek suntsitzeko edo bizirauteko erabakia Foru Administrazioak bere arlo eta unitate guztietan sortutako dokumentazio orora zabaltzen du.

Bistan da dokumentazio guztia kontserbatzea ezinezkoa izango zela, eta ez zela desiragarria izango, gainera. Administrazio-, lege- edo zerga-balioa duen oro suntsitzea beharrezkoa da, eta ez duena balio historikorik (eta ez dena aurreikusten balio hori izango duenik). Balorazio Dokumentaleko Batzorde horrek ezarritako epe nahiz baldintza batzuen arabera egiten da suntsiketa, dokumentazioaren kontserbazioa arrazionalizatzeko xedearekin, eta Foru Komunitateko ondare dokumentala finkatzeko xedearekin.


Administrazioko artxibo historikoko akta-liburua. ( irudia handitu )

Digitalizazioa aukera bat al da?

Dokumentu eta espazioko arazoak sortzen direnean, digitalizazioa da pentsatzen den lehen aukera. Kontserbatzen utziko zuen halako tamainako espazio fisiko bat erabili gabe. Digitalizatzea, ordea, ez da merkea. Formatu askotarako makina egokiak izan behar dira –planoak, liburuak, koadernoa, hartu-agiriak, autokopiagarriak…–, eta dokumentazioa prestatzea eskatzen du ere, hura antolatzea eta deskribatzea ondoren berreskuratu ahal izateko.

Gainera, dokumentua oraindik indarrean badago, hau da, eskubide nahiz betebeharren bermearen ondorio juridikoak baditu, dokumentu digital hori ere baliozkotu egin behar da. 2015eko maiatzeko foru-dekretu batek araudi-estaldura ematen zion, hain zuzen, dokumentu eta espediente elektronikoak kudeatzeko berme-zigilu bat ezarriz.

Nolanahi ere, galdetu behar da kopia digital horiekin zer gertatuko den haien formatua zaharkituta geratzen denean. Informazioa migratu beharko da? Berriz zigilatu beharko da lege-balioa izaten jarraitzen duen hura bermatzeko?

Nafarroako Gobernuko Ondare Dokumentala Kudeatzeko Atalak uste du ekoizpen dokumental itzelaren erronka handia ez dela digitalizatzen konpontzen, arrazionalizatzen baizik.

Zerbitzariak ere bete egiten dira, eta haien mantentze-lanari ere erreparatu behar zaio. Formatuak migratzea garestia da, eta baita sinadura freskatzea edo berriz zigilatzea ere. Bistan da, gainera, ez duela zentzurik administrazioko dokumentuak migratu, kontserbatu edo mantentzea, esaterako: oporretako parteak edo hitzordu-kontrolenak, bi edo hiru urteko administrazio-ondorioetatik harago.

Beraz, eraginkorragoa da diskriminatzea. Erabilgarria ez dena suntsitzea baliotsua dena kontserbatzeko.

Nork erabakitzen du?

Zer bota eta zer gordetzen den erabakitzea lan zail eta neketsua da. Dokumentu guztiak ez dira berdinak. Historia kliniko batek edo oporretako parte batek ez dute kontserbatzeko epe bera, edo autopista bat eraikitzeko espediente batek eta arkatzak erosteko faktura batek. Gai hori konpontzeko, 2005ean Ebaluazio Dokumentaleko Batzordea sortu zen, eta hura artxibozainek, zerbitzu jurdikoetako langileek, dokumentazioko kudeatzaileek eta ikertzaileek osatzen dute, eta haiek dokumentuak kontserbatzeko eta suntsitzeko egutegiak adostasunez ezartzen dute.

Nola egiten da?

Batzordeak administrazio-prozedura bakoitzak zer dokumentazio duen aztertzen du lehenik eta behin (diru-laguntzak, bekak, kontratuak…) eta haren legeria propioa, zenbat urteko lege-ondorioa duten ezartzeko, hau da, herritarentzat eta Foru Administraziorako zenbat urterako diren eskubide eta betebeharren berme. Bistan da ezingo dela inoiz dokumentaziorik suntsitu epe hori amaitzen ez den bitartean.

Haren administrazio-ondorioa preskribatzen denean, zenbait dokumentuk ikerketa historiko, zientifiko edo estatistikorako interesa dute, egiaz. Dokumentu horiek artxibo historikoetara bidaltzen dira ikerketa-iturri modura erabil daitezen, eta Nafarroako Ondare Dokumentala osatzen dute. Hala, adibidez, Nafarroako Gobernuko Aktak edo Plan Estrategikoak.

Batzordeak izapide-mota bakoitzarekin egindako azterketa dokumentuen beraien kudeatzaileekin eta haien zerbitzu juridikoekin adosten da ere. Dokumentazioa behar bezala identifikatuta dagoenean, Ebaluazio Dokumentaleko Batzordea biltzen da, eta administrazio-indarraldiko, kontserbazio/deuseztapeneko eta sarbide publikoko epeei buruzko erabakiak hartzen dira. Erabaki horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira, bai eta Nafarroa Artxiboak atariko Kontserbazio eta Sarbideko Egutegian ere, (https://www.navarra.es/home_es/Temas/Turismo+ocio+y+cultura/Archivos/), guztiek jakin dezaten.

Noiz eta nola suntsitzen da?

Dokumentu-mota bakoitzerako ezarritako epeak igaro ostean, haiek suntsitzeko hautatzen eta prestatzen dira, eta lan hori seguru eta konfidentzialtasunaren berme guztiekin egin behar da (herritarren datuen babesak eskatzen duena). Horregatik, suntsitze-lana gogotik egin beharreko prozedura da.

Zein da suntsitutakoaren eta kontserbatutakoaren arteko balantzea? Batzordea abian jarri zenetik, 2005ean, dokumentuen 11.082 metro suntsitu dira, eta 10.750 metro pasa dira artxibo historikora.

Zergatik suntsitzen eta kontserbatzen da, eta herritarrari zertan eragiten dio?

Kontua ez da lekua egitea soilik. Ebaluazio dokumentala sustatzen duten beste baldintzak batzuk ere badira.

Lehenik eta behin, herritarrei eragiten dien dokumentazioa kontserbatzeko eskubideak betearazten direla bermatu behar da, ondorioak dituzten bitartean; hala, dokumentazio hori eskuratzeko eskubidea bermatuko zaie.

Bestalde, dokumentu horietako asko kontserbatu beharreko Ondare Dokumentalaren zati da; izan ere, herritarrak memoriarako eta bere iragana ikertzeko eta ezagutzeko eskubidea du.

Nolanahi ere, beste dokumentu asko suntsitu egin behar dira. Eta ez soilik paperezko dokumentazioa, baita euskarri elektronikoan dagoena ere. Foruzaingoaren zenbait informazio, adibidez, suntsitu egin behar da, zalantzarik gabe, ondorioa galtzen duenean, herritarrek ahanzturarako eskubidea ere baitute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa