(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua 22 zuzendaritza nagusi eta 8 organismo autonomotan dago egituratuta asteazkena, 2015.eko abuztuak 12


Foru Gobernuak departamentuen oinarrizko antolaketa eta 23 zuzendari nagusi edo berdintsuren izendapena onetsi du gaurko saioan. 


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 22 zuzendaritza nagusi eta 8 organismo autonomo izango ditu, gaurko saioan foru-gobernuak onetsi dituen departamentuen egituren foru-dekretuetan ezarritakoaren arabera.

Zehazki, Gobernuak zuzendaritza nagusiak ere zehaztu ditu, eta zerbitzuak eta unitateak zein departamenturi esleituko zaizkien ere onetsi du. Ez dira izango orain artekoen moduko esleipenak. Geroago, egitura organikoa osatuko da, zerbitzuak eta sekzioak barne. Bien bitartean, egiturari buruzko lehengo foru-dekretuak aplikatuko dira.

saioa

Nafarroako Gobernua saio batean elkartuta.

Nafarroako Gobernuak 22 zuzendaritza nagusi eta 8 organismo autonomo izango ditu, gaurko saioan foru-gobernuak onetsi dituen departamentuen egituren foru-dekretuetan ezarritakoaren arabera.

Zehazki, Gobernuak zuzendaritza nagusiak ere zehaztu ditu, eta zerbitzuak eta unitateak zein departamenturi esleituko zaizkien ere onetsi du. Ez dira izango orain artekoen moduko esleipenak. Geroago, egitura organikoa osatuko da, zerbitzuak eta sekzioak barne. Bien bitartean, egiturari buruzko lehengo foru-dekretuak aplikatuko dira.

Antolaketa berrian, Nafarroako Larrialdietako Agentzia desagertu egingo da, eta bere egitura Barneko Zuzendaritza Nagusiaren parte izatera pasako da. Bestalde, Turismoaren eta Merkataritzaren, eta Herri Lanen zuzendaritza nagusiak Garapen Ekonomikorako Departamentuan sartuko dira. Euskarabidea eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua (lehen Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutua zena) Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari esleituko zaizkio. Gauza bera gertatuko da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuarekin, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuarekin bat egingo baitu.

Idazkaritza Teknikoaz gain, oinarrizko egitura hau izango dute departamentuek:

Garapen Ekonomikorako Departamentua:

. Ekonomia eta Enpresa Politikaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia.

. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

. Turismoaren eta Merkataritzaren Zuzendaritza Nagusia.

. Herri Lanen Zuzendaritza Nagusia.

Eskubide Sozialetako Departamentua

. Gizarteratzearen eta Babes Sozialaren Zuzendaritza Nagusia.

. Errealitate Sozialaren, eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Behatokiaren Zuzendaritza Nagusia.

. Nafarroako Enplegu Zerbitzua organismo autonomoa.

. Nafarroako Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentzia organismo autonomoa.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua

. Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia.

. Zerga Ogasuna organismo autonomoa.

Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboa departamentu honi esleitu zaio.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

. Lehendakaritzaren eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritza Nagusia.

. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

. Barneko Zuzendaritza Nagusia.

. Justiziaren Zuzendaritza Nagusia.

. Informatikaren eta Telekomunikazioen Zuzendaritza Nagusia.

Nafarroako Auzitegi Administratiboa departamentu honi esleitu zaio.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua

. Komunikazioaren eta Erakundeekiko Harremanen Zuzendaritza Nagusia.

. Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza eskubideen Zuzendaritza Nagusia.

. Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritza Bruselan.

. Euskarabidea organismo autonomoa.

. Nafarroako Berdintasunerako Institutua organismo autonomoa.

Hezkuntza Departamentua

. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia.

. Unibertsitateen eta Hezkuntza-baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

Osasun Departamentua

. Osasun Zuzendaritza Nagusia.

. Osasunbidea organismo autonomoa.

. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua organismo autonomoa.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua

. Vianako Printzea Erakundea-Kulturaren Zuzendaritza Nagusia.

. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua organismo autonomoa.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

. Landa Garapenaren, Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren Zuzendaritza Nagusia.

. Ingurumenaren eta Lurralde Antolamenduaren Zuzendaritza Nagusia.

. Toki Administrazioaren Zuzendaritza Nagusia.

23 zuzendari nagusi edo berdintsuren izendapena

Nafarroako Gobernuak honako zuzendari nagusi edo berdintsuen izendapenak onetsi ditu gaurko saioan:

Garapen Ekonomikorako Departamentua

- Pilar Irigoien Ostiza, Ekonomia eta Enpresa Politikaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

- Maitena Ezkutari Artieda, Turismoaren eta Merkataritzaren zuzendari nagusia.

Eskubide Sozialetako Departamentua

- Gema Mañú Echaide, Gizarteratzearen eta Babes Sozialaren zuzendari nagusia.

- Francisco Javier Tuñón San Martín, Errealitate Sozialaren, eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Behatokiaren zuzendari nagusia.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua

- Begoña Urrutia Juanicotena, Aurrekontuaren zuzendari nagusia.

- Luis Esáin Equiza, Nafarroako Zerga Ogasuna organismoa autonomoaren zuzendari kudeatzailea.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

- Edurne Eginoa Antxo, Lehendakaritzaren eta Gobernu Irekiaren zuzendari nagusia.

- Amaia Goñi Lacabe, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia.

- Agustín Gastaminza Oiz, Barneko zuzendari nagusia.

- Torcuato Muñoz Resano, Foruzaingoaren burua.

- María Lourdes Aldave Villanueva, Justiziaren zuzendari nagusia.

- Mikel Sagüés García, Informatikaren eta Telekomunikazioen zuzendari nagusia.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua

- Mikel Arregi Pérez, Euskarabideko zuzendari kudeatzailea.

Hezkuntza Departamentua

- Estebe Petrizán Iriarte, Hezkuntza zuzendari nagusia.

- Juan Ramón Elorz Domezain, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia.

Osasun Departamentua

- Luis Gabilondo Pujol, Osasun zuzendari nagusia.

- Óscar Moracho del Río, Osasunbideko zuzendari kudeatzailea.

- María José Pérez Jarauta, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua

- Fernando Pérez Gómez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusia.

- Rubén Goñi Urroz, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea.

Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentua 

- Ignacio Gil Jordán, Landa Garapenaren, Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren zuzendari nagusia.

- Eva García Balaguer, Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren zuzendari nagusia.

- Xabier Lasa Gorráiz, Toki Administrazioaren zuzendari nagusia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa