(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lehen mailako arreta eskuratzeko 74.000 txanda eskatu dira Internet bidez azken urtean osteguna, 2015.eko abuztuak 13


Internet bidez eskatutako txanden ehuneko handiena Sarriguren eta Buztintxurin erregistratu zen, pediatriako kontsultetarako.


medikua

Pediatriako kontsultak dira Internet bidez eskatzen diren gehienak.

Seme-alaba adingabeduna eta Iruñeko eta Iruñerriko auzo eta urbanizazio berrietan bizi den familia da txanda Internet bidez eskatu duten erabiltzaileen profila. 74.943 aldiz erabili da sistema azken hamabi hilabeteetan. Aurreko urtean familiako medikuekin, pediatrekin edo erizaintzako profesionalekin eskatutako 1.685.638 txandaren % 7,24 da.

Txanda eskatzeko ordenagailuaren erabilera % 1,7 handitu da aurreko urtearekin alderatuta (2013ko abuztutik 2014ko uztailera). 56.470 alditan aukeratu zen modu hori (998.044 kontsultaren % 5,7). Hala ere, esan beharra dago denboraldi horretan ezin izan zirela egin eskaerak ordenagailu bidez Nafarroako oinarrizko osasun-barruti guztietan.

2014ko otsailean ezarri zen guztiz txanden eskaera ordenagailu bidez egiteko sistema Nafarroa osoan; 2011n hasi ziren ezartzen. Sistemaren bidez, osasun-txartela duten herritar guztiek eska dezakete txanda www.navarra.es edo www.citasalud.navarra.es guneetan

Aurrez aurre zein bestela egindako kontsulten eskaerak kontuan izanez gero, iaz Internet bidez egin ziren eskaera guztietatik 51.155 familiako medikuarenera joateko izan ziren, hau da, 1.074.628 eskaeren % 4,7. 171.126 eskaeratik 19.730ek pediatrarenean eskatu zuten txanda (% 11,5), eta 439.884 eskaeratik 7.381 erizainaren arreta jasotzeko izan ziren (% 1,6).

Ikus daitekeen bezala, pediatrareneko kontsultak izan ziren ordenagailu bidez gehien eskatu zirenak. Adinagatik, Internet erabiltzen dakiten erabiltzaileen profilarekin datoz bat.

Era berean, Sarriguren, Buztintxuri eta Arrotxapeako (Nafarroan biztanle gazteenak dituzten barrutiak) oinarrizko osasun-barrutietan egin dira eskaera gehien Internet bidez. Sarrigurenen kasuan, gainera, pediatrareneko txanda-eskaeren % 38 baino gehiago egin da Internet bidez.

Sistema bizkorragoa eta erabilerrazagoa

Aurretiazko txandaz gain, sistemak bestelako izapideak egin eta zerbitzuak eskatzeko aukera ematen du osasun-zentrora joan beharrik gabe, esate baterako, medikuaren altak; ohiko erabilerako errezetak; osasun-egoeraren, ezintasunaren edo urritasunen txostenak; telealarma; egoitzetarako onarpenak; mendetasun-aintzatespenak; aldizkako analisietarako paperak; ospitaleratutako pazienteen bajak; bisak berritzea; farmakoak; anbulantzia, edo oxigenoa.

Internet bidez eta aurrez txanda eskatzeko sistema erabiltzeko, osasun-txartelaren zenbakia eta jaiotze-data idatzi behar dira; bestela, ordenagailuan ziurtagiri digitala izan behar da instalatuta. Segurtasun-arrazoiengatik (genero-indarkeriaren kasuan edo adingabeen zaintzan), azken hori derrigorrezkoa izango da gauzatzeke dauden txandak ikusi edo aldatzeko.

Internet bidez hitzordua aurrez eskatzeko sistema 2011ko otsailean hasi zen bost osasun-zentrotan (Antsoain, Ermitagaña-Iruña, Atarrabia, Tafalla eta Tutera-Mendebaldea), pazienteentzat erabilerrazagoa izateko zerbitzua eta txanden izapideak bizkortzeko, bai telefono-bidezkoak bai osasun-zentroetan aurrez aurre egindakoak. Sistema bigarren fase batean zabaldu zen, hurrengo hilabetean Foru Komunitateko 12 osasun-zentrotan ezarrita. Gainerako zentroetara pixkanaka hedatu da, 2014ko otsailean, Leitzakoan ezarri ondoren, sistema osasun-zentro guztietan abian izan den arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa