(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Estatuak Nafarroari 83.000 euro emango dizkio Justizia Administrazioaren teknologia hobetzeko asteartea, 2015.eko irailak 29


Hala ondoriozta daiteke Beaumont kontseilariak eta Catalá ministroak Madrilen egindako lankidetza-hitzarmenetik


Hitzarmenaren sinadura

Beaumont kontseilaria eta Catalá ministroa sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bi kopia trukatzen. ( irudia handitu )

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª José Beaumont Justiziako ministro Rafael Catalárekin lan-bilera bat egin du gaur goizean, Madrilen. Bilera horretan lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dute eta, haren arabera, Estatuak 83.534 euro jarriko ditu Nafarroako Justizia Administrazioaren teknologia hobetzeko.

Konpromiso hori Justizia Ministerioa alor horretan transferitutako eskumenak dituzten autonomia erkidego guztiekin izenpetzen ari den akordioen barnean sartzen da. 6 milioi euro banatzeko helburua du Justizia Administrazioaren erreforma-programa izenekoa finantzatzeko.

Nafarroaren kasuan, jasotako zenbatekoa erabiliko da, alde batetik, eta lehentasun-izaerarekin,1950. urtearen aurretik Erregistro Zibilean dauden liburuak digitalizatzeko, eta bestetik, Foru Komunitateko abokatu-elkargoen doako laguntza juridikoko zerbitzuan erabilitako informatika-programa hobetzeko.

Lan-bilera horretan, Beumont kontseilariak eta Catalá ministroak Nafarroako Gobernurako interesgarriak diren beste gai batzuk jorratu dituzte, esaterako: Erregistro Zibilak publikoa izateko ereduaren aldeko apustua, doakoa eta bere lana egiteko beharrezkoak dituen baliabideak izanik.

Bi ordezkaritzek Nafarroako Gobernuaren eta Justizia Administrazioko abokatuen artean sortzear dagoen batzorde mistoa ere aztertu dute , lehen idazkari judizial modura ezagutzen zirenak, Foru Komunitateko Justiziaren baliabide pertsonal eta materialen kudeaketa hobetzeko.

Justizia Ministerioaren egoitzan egindako bileran, Nafarroako Gobernuko Justiziako zuzendari nagusi Lourdes Aldavek ere parte hartu du; Justiziako estatuko idazkari Carmen Sánchez-Cortések; Justizia Administrazioko idazkari nagusi Antonio Doradok eta Justizia Administrazioekiko Harremanen idazkari nagusi Ricardo Condek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa