Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
1,7 milioi euroko kostua da guztira, eta kopuru horren % 50 Europako funtsetatik dator, eta gainerako % 50 enpresek jartzen dute
Nafarroak 17 upategietarako Europako laguntzak bideratu ditu ardoa 27 herrialdetan sustatzeko programetarako. 1,7 milioi euroko kostua du guztira, eta kopuru horren % 50 Europako funtsetatik dator (FEAGA-Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa), eta gainerako % 50 enpresek jartzen dute.
Urri honetan diru-laguntzak jasoko dituzten upategi onuradunak honako hauek dira: Azul y Garanza upategiak (diru-laguntzaren zenbatekoa: 4.221 euro); Barón de Ley (115.787 euro); Artajona upategiak (5.816 euro); Camino del Villar upategiak (5.000 euro); Chivite upategiak (191.509 euro), Ochoa upategiak (11.104 euro); Príncipe de Viana upategiak (241.409 euro); eta Artazu upategi eta mahastiak (50.566 euro).
Honako hauek ere izan dira onuradunak: Tandem mahastizaintza eta ardogintzako konpainia (23.920 euro); Navarra JDren Kontseilu Arautzailea(154.326 euro); Inurrieta (12.209 euro); Les Domaines de Lupier (3.926 euro); María José García (Ozalder) (3.250 euro); Pagos de Larrianzar (13.151 euro); Nekeas kooperatiba (29.758 euro); Corellana ardogintza (4.992 euro); eta Mendigorria upategi eta mahastiak (4.610 euro).
Laguntza horiek beste herrialde batzuen merkatuetako informazio nahiz sustapeneko ekintzei laguntzen diete, honako ardo hauen lehiakortasuna hobetzeko asmoz: babestutako jatorrizko deitura (BJD), adierazpen geografiko babestua (AGB) edo ardogintzarako mahats-mota adierazten dutenak. Ekintza horien artean nabarmendu behar dira, harreman publikoak eta sustapen nahiz publizitateko neurriak, azoka eta erakusketetan parte hartzea, informazio-kanpainak, merkatu berriak aztertzea, bai eta egindako ekintzen emaitzak ebaluatzeko kostuak ere.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen