(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak adierazi du aldaketaren Gobernuak aurreko legealdiko gobernuaren ”itzalaldiarekin” amaitu duela larunbata, 2015.eko urriak 31


Ayerdi eta Laparra lehendakariordeekin batera, Gobernuko lehen 100 egunen balantzea egin du


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek gaur goizean adierazi du aldaketaren Gobernuak aurreko legealdiko gobernuaren "itzalaldiarekin" amaitu duela. Garapen Ekonomikorako eta Eskubide Sozialetako lehendakariordeekin batera, prentsaurrekoan agertu da Foru Gobernuaren lehen 100 egunen balantzea egiteko.

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek gaur goizean adierazi du aldaketaren Gobernuak aurreko legealdiko gobernuaren "itzalaldiarekin" amaitu duela. Garapen Ekonomikorako eta Eskubide Sozialetako lehendakariordeekin batera, prentsaurrekoan agertu da Foru Gobernuaren lehen 100 egunen balantzea egiteko.

Bere agerraldian, Barkos Lehendakariak egungo Gobernuaren bereizgarria den "aldaketa lasai eta integratzailearen bokazioa" azpimarratu du, eta "normaltasuna Nafarroako gizartearen hainbat arlotara ekartzeko egindako apustua maila sozial, ekonomiko, politiko eta kulturalean".

100 egun hauetan abian jarritako neurriak "herritarren interes orokorraren zerbitzura" daudela adierazi du, honako hauek izanik ardatz nagusiak: eskubide sozialetako arloko larrialdi-neurriak eta eredu ekonomiko nahiz produktiboan hasitako berrorientazioa. Gainera, "Estatuarekiko harremanetan nahiz hortik kanpo ere, Nafarroak egindako birkokatze instituzionala" aipatu du.

Uxue Barkosek aipatu du ere "Gobernuak duen egonkortasuna, hari eusten dioten alderdi politikoen arteko desberdintasunak alde batera utzita", eta Geroa Bai, Euskalherria Bildu, Podemos eta Izquierda Ezkerrari eskerrak eman dizkie "Gobernu honetan lan egiten ari diren zorroztasun, seriotasun eta konfiantzagatik".

Azkenik, 2016rako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuaren prestakuntzaz hitz egin du, lehenengoak hiru urtez jarraian luzatutako aurrekontuak izan ondoren, eta Gobernua prestatzen ari den erreforma fiskalaz ere aritu da.

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik, bestalde, alor horretako jarduera nagusiak errepasatu ditu, haien artean enpresa txiki eta ertainetarako laguntza-deialdia zabaldu dela nabarmendu du, 57 enpresa-proiektu sartuz, hau da, 38 milioi euro inbertitu dira. Beste jarduera nagusi batzuk: CPEN berriz antolatzea, egindako baterako lana Volkswagen-eko inbertsio-bolumena areagotzeko asmoz, klusterrak sustatzeko politika, edo Nazioartekotze, Ekintzailetza eta Berrikuntzako plan estrategikoak prestatzea, bestek beste.

Alor sozialeko neurriei dagokienez, Landa Garapeneko lehendakariorde Miguel Laparrak esan du Gizarterazteko Errentako aurrekontuan 28 milioi gehiago sartu dela, eta Babestutako Enplegu Sozialerako partidak handitu direla. Gobernuak errefuxiatu siriarren krisian hartutako konpromisoaz ere hitz egin du, Unicef eta Acnur-i emandako larrialdi-laguntzak onartuz. Gainera, Laparra lehendakariordea Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren erreforma, berrikuspen eta sustapenaz aritu da enplegu-politikak gauzatzeko tresna modura, haren barneko sindikatuen aniztasuna bultzatuz.

Ondorengo estekan sartuz, Gobernuak lehen 100 egunetan hartutako neurri guztiak kontsulta daitezke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa