(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 29. Kirol Jokoen irekiera ofiziala ospatu du larunbata, 2015.eko azaroak 7


Herrera kontseilariak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari Ruben Goñik eta Kiroletako zuzendariorde Primitivo Sanchezek baloia jaurti dute Larrabideko estadioan aldi berean jokatutako hiru saskibaloi-partiden hasierako jauzian


Saskibaloiko taldeak, kontseilariaren eta gainerako agintarien alboan. ( irudia handitu )

Nafarroako Kirol Jokoen 29. edizioaren irekiera ofiziala egin da gaur goizean. Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrera Larrabide estadiora joan da, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari-kudeatzaile Ruben Goñi eta Kiroletako zuzendariorde Primitivo Sanchezekin batera; aldi berean jokatutako hiru saskibaloi-partiden hasierako jauzian baloia jaurti dute kiroldegiko lau kantxetatik hirutan.

Nafarroako Kirol Jokoen XXIX. ekintzak 2015eko irailaren 1etik 2016ko urriaren 30era egingo dira, eta egutegia kirol-modalitate bakoitzaren ezaugarriei egokituko zaizkio.

Nafarroako Gobernuak 1.150.000 euro erabiliko ditu aurtengo ediziorako; zenbateko horrekin, taldeen joan-etorriak, lehiaketen antolaketa, parte-hartzaileen mediku-aseguruak, garaikurrak nahiz dominak ordainduko dira.

Kirol-modalitateak

Nafarroako Kirol Jokoen antolaketa Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari dagokio, eta azken horrek antolaketa orokorra Nafarroako kirol-federazioei eskuordetzen die.

Joko horien barnean, honako 33 modalitate edo espezialitateak sartzen dira: 1. Urpeko ekintzak (hegats-igeriketa), 2. Xakea, 3. Atletismoa (krosa eta pista), 4. Badmintona, 5. Saskibaloia, 6. Eskubaloia, 7. Beisbola, 8. Txirrindularitza (BTT, errepidea eta pista), 9. Kirol Egokituak, 10. Neguko Kirolak (iraupen-eskia), 11. Mendiko Kirolak eta Eskalada (orientazioa, araututako ibilaldiak eta eskalada), 12. Eskrima, 13. Futbola (zelaiko futbola, areto-futbola eta emakumeen futbol 8), 14. Gimnastika (GAF, GAM, GR), 15. Golfa, 16. Herri Kirolak, 17. Hipika, 18. Judo eta KE, 19. Karatea, 20. Igeriketa (igeriketa, waterpoloa eta igeriketa sinkronizatua), 21. Padela, 22. Irristaketa (abiadura eta hockeya), 23. Pilota (esku-pilota, zesta punta, erremontea, gomazko paleta, larruzko paleta, pala motza eta trinketea), 24. Piraguismoa, 25. Arraunketa, 26. Errugbia, 27. Taekwondoa, 28. Tenisa, 29. Mahai Tenisa, 30. Arku Tiroa, 31. Triatloia (triatloia eta duatloia), 32. Bela eta 33. Boleibola.

 

Judoko txapelketa. ( irudia handitu )

Partaidetza

Nafarroako Kirol Jokoak deitutako kirol eta mailetako Nafarroako txapeldunak erabakitzen dituen txapelketa ofizial nafar bakarra dira.

Nafarroako Kirol Jokoen programa larunbat goizean egingo da oro har, eta bertan parte hartu ahalko dute, eskolatutako kirolariek edo Nafarroan bizi eta Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan inskribatutako kirol-klub bateko kideek, ondorengo edozein mailatan: "A" Alebina: 2004-2005 urteetan jaiotakoak; "I" Infantila: 2002-2003an jaiotakoak, "C" Kadetea: 2000-2001ean jaiotakoak eta "J" Jubenila: 1998-1999 urteetan jaiotakoak.

Jokoen iazko edizioan 22.500 parte-hartzaile aritu ziren, honako maila hauetan banatuta: 2.541 benjamin (8 eta 9 urtetako 1.422 mutil eta 1.119 neskatila), 4.869 alebin (10 eta 11 urtetako 2.669 mutil eta 2.200 neskatila), 7.207 infantil (12 eta 13 urtetako 4.941 mutil eta 2.266 neskatila); 5.460 kadete (14 eta 15 urtetako 4.088 mutil eta 1.372 neskatila), eta 1.935 jubenil (16 eta 17 urtetako 1.131 mutil eta 804 neskatila). 

Neskak saskibaloi eta eskubaloiko modalitateetan lehiatzen dira bereziki, eta mutilak, zelaiko futbolean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa