(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Enplegu Zerbitzua anitzagoa izango da eta bertako zentro nahiz programa propioen lana sustatuko du asteazkena, 2015.eko abenduak 2


Nafarroako Gobernuak erakunde autonomoaren estatutu berriak onartu ditu


Transcripción textual del video

Honako hauek dira erakundearen estatutu berriei eusten dieten bi ardatz nagusiak: alde batetik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) aniztasuna areagotzea, sindikatu eta enpresa berriei irekiz, eta bestetik, zentro nahiz programa propioen lana indartzea enpleguko politika aktiboetan. Estatutu berri horiek gaurko bilkuran onartu ditu Nafarroako Gobernuak.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoa

Estatutu berriek programa propioen garapena errazten dute.

Honako hauek dira erakundearen estatutu berriei eusten dieten bi ardatz nagusiak: alde batetik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) aniztasuna areagotzea, sindikatu eta enpresa berriei irekiz, eta bestetik, zentro nahiz programa propioen lana indartzea enpleguko politika aktiboetan. Estatutu berri horiek gaurko bilkuran onartu ditu Nafarroako Gobernuak.

Nafarroako Gobernurako programa-akordioaren barneko erreforma prozesu zabalago batean sartzen da, eta haren helburua Nafarroako hitzarmen sozialaren eredua berrikusi, indartu eta zabaltzea da.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak bilkuraren amaieran eskainitako prentsaurrekoan azaldu duenez, "sindikatuen eta enpresa-erakundeen arteko elkarrizketa eta akordioak nahiz konpromisoak bilatzea, bizitza ekonomikoaren interes kontrajarri baina legitimoen ordezkari izanik, interes estrategikoko elementu bat da garapen iraunkorrerako eta gizarte guztiaren ongizate-mailan,oro har, aurrera egiteko".

Jadanik aipatutako aldaketekin batera, erakunde autonomoaren osaera berriak zuzendaritzako egitura sinpleagoa finkatzen du, zerbitzuak berriz antolatzen dira eta urte anitzeko programazio bat ezartzen da egonkortasun teknikoa eta aurrekontuaren egonkortasuna hobetzeko. Azkenik, enpleguen politikak berriz bideratzen dira lan-merkaturatzeko zailtasun handieneko taldeei erantzuna emateko.

Estatutuak egiteko, eragile sozialen iritzia jaso da, eta haiek egindako ekarpenen zati bat kontuan hartu da.

Kontseiluaren osaera eta funtzionamendua

Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansare ondorengo zerbitzuetan egituratzen da: Laguntza Zerbitzua eta Administrazioko Kudeaketa, Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua eta Orientazio Zerbitzua, Enpleguaren Sustapena eta Enpresetarako Zerbitzuak.

Haren Gobernu Kontseiluak hiruko partaidetzaren ereduari eusten dio (sindikatuak, patronalak eta Nafarroako Gobernuaren ordezkariak), baina haren osaera eta funtzionamenduari dagokionez, aldaketa garrantzitsuak sartzen ditu. Honako hauek dira adierazgarrienak.

1. Sindikatuen ordezkaritza-mailan, sindikatuen hauteskundeetan % 10eko gutxieneko muga ezartzen da eta, hari esker, ELA eta LAB sindikatuak Kontseiluan izango dira (UGT eta CCOO bertan sartuta daude jadanik). Bozketa eginez gero, erakunde bakoitzaren garrantzia hauteskunde horietan jasotako emaitzekin proportzionalak izango dira.

2. Enpresen ordezkaritzan, CENen egungo ordezkaritza ekonomia soziala ordezkatzen duten erakundeetako kide batekin zabaltzen da (CEPES).

3. Presente dauden hiru aldeen arteko adostasuna ez da betekizuna izango, oinarrizko helburu bihurtuko da, eta funtsezko gida erabaki estrategikoak hartzeko. Baina lortuko ez balitz, Nafarroako Gobernuaren erantzukizuna izango da enpleguaren politika publikoei buruzko erabakiak hartzea.

4. Gobernu Kontseiluak erakundearen ildo estrategikoei buruzko erabakiak hartzeko ahalmenari eusten dio, baina NEZko teknikariei ematen zaie baliabideen esleipen zehatza, proiektuak baloratzea eta jarduerak kontrolatzea.

Sare publikoko zerbitzuak sustatzen dira

Gainera, estatutu berriek NEZaren zeregina indartzen dute, enplegurako zerbitzuen kudeaketa publikoa sustatuz, eta alor horretan eskainitako zerbitzu publikoen sistema integratu bat sortzen da.

Aldaketa hori 2016rako Aurrekontuen proiektuan islatzen da, NOZen jarduera propioaren jarduerarako zuzkidura handituko duena. Hari esker, zentro publiko propioen, Enpleguko Zentro Berezien eta Gizarteratzeko nahiz Laneratzeko Zentroen programak sendotuko dira. Honako hauek sustatzeko zuzkidurak ere handitzen dira: gazteen enplegua, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, ETE eta autonomoentzako laguntza eta atzerrian trebatzeko beka-programak. Aldiz, sindikatuek eta patronalek, hitzarmenen bidez, egindako jardueretarako funtsak % 51 murriztu dira.

NEZak hitzarmen horiek errespetatuko ditu eragile sozial eta GKEen kasuan, baina soilik erakunde horien programak erabilgarriak direnean eta balio erantsi bat ematen dutenean, NEZko lanaren osagarriak izango direnak. Irizpide horien arabera, existitzen diren akordioak berrikusi dira, eta honako hauekin jarraitzea baztertuko da: lehentasunezko arlo edo gaiei erantzuten ez dietenak, helburuei egokitzen ez direnak, arreta pertsonalizatua ematen ez dutenak edo erakundearen osaera berriak bere gain har ditzaketenak, beste faktore batzuen artean.

Gainera, kudeaketan eraginkortasun eta gardentasun hobea lortzeko, eta Kontuen Ganberaren gomendioei jarraiki, hitzarmenen kudeaketa-eredu berri bat ezarriko da; eredu horretan, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko teknikariek protagonismo handiagoa dute.

Hala, Foru Gobernuak berak (ez NEZen Gobernu Kontseiluak) onartuko ditu hitzarmenak. Bestalde, hitzartu beharreko programetako helburu eta edukiak zehazteko lana erakunde publikoko teknikariei egokituko zaie, NEZen Gobernu Kontseiluak finkatutako lehentasun estrategikoak aintzat hartuz. Teknikoak arduratuko dira ere, hitzarmenen justifikazio ekonomikoaren auditoriako txostenak kontratatzeaz. Gainera, aukera-berdintasuna indartzeko eta edonolako bikoiztasuna ekiditeko, NEZak eta haren bulegoek bideratuko dituzte okupatutako langileak edo langabeak hitzartutako programetara.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa