(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Biktimen erreparazioa, Foru Gobernuaren oinarrizko helburua bakearen eta bizikidetzaren arloan osteguna, 2015.eko abenduak 10


Álvaro Baraibar, zuzendari nagusi berriak, unitate berri honek lan-ildo nagusiak aurkeztu ditu


Biktimei zaio zaien egia, justizia eta erreparazioa da Nafarroako Gobernuaren oinarrizko helburuetako bat. Horretarako, 1936ko estatu-kolpearen ondoren hil zituzten pertsonak hobietatik ateratzeko lana bultzatuko da, eta azken hamarkadetako biktimei laguntzeko programa bat ezarriko da, hots, ETAren eta bestelako terrorismoen eta giza eskubideen beste urraketa batzuen biktimei laguntzeko programa.

Horixe ziurtatu du Álvaro Baraibar Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak gaur goizean emandako prentsaurrekoan. Bere ardurapeko unitate berriaren lan-ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur, abenduak 10, hau da, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen den honetan.

Baraibarrek adierazi duenez, Giza Eskubideen Nazioarteko Deklarazioa da Nafarroako Gobernuak bakea, adiskidetzea eta bizikidetza bultzatzeko lanaren giltzarria, betiere “biktima guztiei zor zaien egia, justizia eta erreparazioa oinarri direla”.

Horri dagokionez, hiru lan-ildo zehaztu ditu:

Hiru arloetan, zuzendaritza nagusiak begirada hirukoitz abaten bidez eginen du lan: begirada kritikoa eskubideak eta pertsonaren duintasuna larriki urratu diren iraganari (oraintsuko iraganari eta ez hain oraintsukoari); begirada orainari, begirada elkartasunezkoa, humanizatzailea, giza eskubideak urratu zaizkien biktima guztiei laguntzeko; eta begirada geroari, prebentziozkoa, halako urraketarik gerta ez dadin berriz.

Baraibarren ustez, etorkizun baketsua eraikitzeko bidean, iragana ikasbide dugu berriz ere oker berberak ez egiteko. Horregatik, “etorkizuneko gizarteak zutabe sendoak izan behar ditu: giza eskubideen errespetua, eragindako kaltearen erreparazioa, adiskidetzea eta bizikidetza, eta urraketa berberak ez errepikatzeko bermeak”. Lan hori, adierazi duenez, erakunde eta herritar guztiei dagokie.

Bestetik, pluraltasunaren garrantzia nabarmendu du. “Gizarte demokratiko batean tokia izan behar du desadostasunak, iritzien konfrontazioak, munduari buruzko ikuskera eta proiektu desberdinek, baina ona litzateke denok ohartzea pluraltasun horrek gizartea eta herritar guztiok aberasten gaituela baldin eta giza eskubideen errespetua bada goreneko balioa”.

Lan-ildo nagusiak

Zuzendari nagusiak Nafarroako Gobernuak gai hauetan garatuko dituen lan-ildo nagusien zerrenda eman du.

1.- Memoria historikoa.

- Lehentasunezkotzat eta presakotzat hartzen da 1936ko estatu-kolpearen ondorioz hil eta desagertutako pertsonak hobietatik ateratzea.

- Espazio publikoa demokratizatuko da, sinbologia frankista eta indarkeria goresten duten sinboloak kenduko dira.

- Gizarte osoari eta hurrengo belaunaldiari gertatu zenaren berri emanen zaio, errespetuaren eta bizikidetzaren balioak bultzatzeko eta berriz halakorik ez gertatzeko.

2.- Oraintsuko memoria

- ETAren eta bestelako terrorismoen biktimei eta gure lurrean gertatu diren giza eskubideen bestelako urraketen biktimei buruzko informazioa bilduko dugu gertatutakoa argitzen laguntzeko eta gertatutakoaren erretratu ez baztertzaile bat izateko.

- ETAren eta bestelako terrorismoen biktimei eta giza eskubideen beste urraketen biktimei laguntzeko programa pertsonalizatu bat garatuko da, gure elkartasuna adierazteko eta hurbiletik jakiteko zer premia dituzten.

3.- Bizikidetza

- Errespetuan, bakean, bizikidetzan eta giza eskubideetan oinarritutako kultura aupatuko da, gainerako departamentuekin elkarlanean, eta bereziki kontuan hartuz hezkuntza, kultura eta gazteria.

- Dibertsitatearen, pluraltasunaren eta gutxiengoenganako errespetua sustatuko da, bizikidetzak gizarte osoa aberasten duelako ideia defendatu, bizitzaren arlo guztietan: politikoan, etnikoan, sozialean, erlijiosoan...


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa