(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunak talde parlamentariei Nafarroako Unibertsitate Klinikoarekin zegoen kontratuari buruzko txostenak igorri dizkie asteartea, 2016.eko urtarrilak 19


Dominguez kontseilariak dokumentuak gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu ditu balorazio juridiko eta ekonomikoarekin


Transcripción textual del video

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak gaur goizeko lehen orduan igorri ditu txosten juridiko eta ekonomikoak; haietan, Nafarroako Unibertsitate Klinikoak beren langile eta senideei nahiz Nafarroako Unibertsitatekoei emandako laguntza-kontratua aztertzen da, amaitu berri den kontratua.

Hala adierazi du prentsaurrekoan Osasuneko kontseilari Fernando Dominguezek txosten horiek aurkezteko egindako agerraldian; harekin batera izan dira ere, Osasunbideko zuzendari kudeatzaile Oscar Moracho eta bertako Araubide Juridikoko Zerbitzuburu Javier Martinez Eslava.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak gaur goizeko lehen orduan igorri ditu txosten juridiko eta ekonomikoak; haietan, Nafarroako Unibertsitate Klinikoak beren langile eta senideei nahiz Nafarroako Unibertsitatekoei emandako laguntza-kontratua aztertzen da, amaitu berri den kontratua.

Hala adierazi du prentsaurrekoan Osasuneko kontseilari Fernando Dominguezek txosten horiek aurkezteko egindako agerraldian; harekin batera izan dira ere, Osasunbideko zuzendari kudeatzaile Oscar Moracho eta bertako Araubide Juridikoko Zerbitzuburu Javier Martinez Eslava.

Bere agerraldian Dominguez kontseilariak azpimarratu du, arrazoi horrengatik parlamentuko agerraldian agerian utzi zuen moduan, kontratu hori (iragan abenduaren 31n amaitu zen) juridikoki ezin dela luzatu, ekonomikoki ezin dela justifikatu eta ez dela bidezkoa zuzentasun-ikuspegi batetik.

Bestalde, Javier Martinezek azaldu du legez hitzarmena ezin zela luzatu Kontratuen Foru Legeak ezarritako gehieneko lau urteko epea betetzeagatik. Gainera, hitzarmen berri bat egin aurretik, Osasunbideak bere baliabideen erabilera egokia kontuan hartu behar du (Osasuneko Lege Orokorra), bai eta kontratuaren xede diren prestazioen beharra edo egokitasuna justifikatzea ere. Bestalde, zuzeneko esleipena eman ahalko zen soilik Nafarroako Unibertsitate Klinikoak hitzarmenaren xede diren zerbitzuak eman ahalko balitu arrazoi teknikoengatik lehiarik ez dagoelako. Azkenik, osasun-laguntza emango zen pazienteen kolektiboaren zehaztapena behar bezala arrazoituta egon behar da, zuzentasun-arrazoiengatik.

Bestalde, Oscar Morachok adierazi duenez, NOZ-Ok 7.000 pertsonak osatutako talde bat onartzeko ahalmena du, hau da, biztanleriaren % 1 baino gehiago, espezialista eta erizaintzako langileen tasengatik biztanle bakoitzeko (Estatuko batez bestekoa baino zifra handiagoekin), nahiz ospitaleko okupazioaren indize txikiagatik 2014an % 73,7 izan zena, eta erabilgarri dauden ebakuntza-gelengatik (Nafarroa bigarren autonomia erkidegoa da ebakuntza-geletan biztanle bakoitzeko); NOZ-Ok lehen mailako arretako medikuen tasa egokia du1.000 biztanleko (0,8); jarduera areagotzeko ahala kirurgia handi anbulatorioan eta ehuneko ospitalizazioan, eta kontsultako lokalen egungo erabilera txikia, beste alderdi batzuen artean.

Gainera, NOZ-Ok 7.218 pertsona bere gain hartzeak ez zuen eragin handirik izango itxarote-zerrendetan, zerrenda horiek arrazoi nagusia ez baita behar besteko baliabideak ez egotea, haien kudeaketa eskasa baizik; nolanahi ere, NOZ-Ok profesionalen kopurua indartzeko asmoa du zenbait espezialitatetan, baliabide gehiagarriak behar direnetan. Gogora ekarri du, 2015eko ekainean, NOZ-Ok zenbait mutua-sozietatetan zeuden 10.068 funtzionariori laguntza ematea onartu zuela, itxarote-zerrendak handitu gabe.

Kostuen kalkuluari dagokionez, Oscar Morachok adierazi duenez, beharrezkoa da laguntza-ereduaren aldeak aintzat hartzea, nagusiki ospitalekoa dena Nafarroako Unibertsitate Klinikoaren kasuan, eta lehen mailako arretan nahiz prebentzioan gehiago oinarritzen dena NOZ-Oren kasuan, osasuna emateko askoz eraginkorragoa izanik: Nafarroako Unibertsitate Kliniko eta NUko 7.128 langileak adinen arabera banaketa ezberdina egiteak (65 urtetik gorako jende gutxiago du) behar ditu osasun-baliabide handiagoak (% 8, Nafarroako biztanleria osoan, berriz, % 19 da); sakabanaketa geografikoa (lehen mailako arretako lurralde-egitura), 24 orduz larrialdietako arreta ematea arreta jarraituko 46 puntutan eta ospitalez kanpoko larrialditako 7 zerbitzu, eta espezialitate guztietako etengabeko guardia-sistema ere aintzat hatu behar dira.

Kostua, zifretan

Hala, talde hori NOZ-Ora sartzeak lehen mailako arretako langile-kopurua igoko duela kalkulatzen da: 2,5 mediku gehiago, 4 erizain eta 1,5 pediatra, 460.790 euroko gastua eginez (gastu aldagarriak barne); Arreta Espezializatuan 2.773.889 euroko gastua kalkulatzen da, eta haietatik 450.000 une zehatzetan langile kopurua indartzeko dira eta, gainerakoa, gastu aldagarrietarako. Beraz, guztira, 3.234.669 euroko gastua da, Nafarroako Klinika Unibertsitarioarekin zegoen hitzarmenarekin, urteko 5,1 milioi euroko gastua zegoen.

Horregatik guztiagatik, NOZ-Ok uste du 2008an hitzarmena justifikatzeko erabilitako txostenek akats bat zutela, Nafarroako Unibertsitate Klinikoen kostuak aztertzen baitzituzten laguntza emateko, baina ez zuten baloratzen gastu hori txikiagoak ziren edo ez zerbitzu horiek bertako baliabideekin ematen baziren.

Nafarroako Unibertsitate Kliniko eta NUko langileei emandako arreta

Nolanahi ere, Dominguez kontseilariak azpimarratu duenez, diagnostiko-prozesuan edo prozesu akutu edo azpiakutuen tratamendua jasotzen ari diren pazienteentzako arretarekin jarraituko dela bermatuko da, eta pixkanaka eta era iragankorrean, patologia larriak dituzten prozesuei laguntza NOZ-Ok bere gain hartzen duen unean. Gainera, prozesu bereziki larriak edo oso zerbitzu espezializatuak behar dituzten paziente zehatz eta berariazkoen kasuetan, Nafarroako Unibertsitate Klinikoan arreta era jarraituan emateko aukera baloratuko da.

Alde horretatik, NOZ eta Nafarroako Unibertsitate Klinikoaren artean lantalde bat eratzea aurreikusita dago pazienteen trantsizio egoki bat gerta dadin, eta bertan deribazio-prozedurak adostuko dira eta informazioa emateko formulako proposatuko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa