(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Erriberriko Santa Mariako portalean ageri den Erdi Aroko polikromia miresteko bisita gidatuak astelehena, 2016.eko martxoak 7


Ondare historikoak larunbat goizetan antolatzen ditu bisita horiek eta, haiei esker, aldamiotik zuzenean ikus daiteke, espezialisten eskutik


Zaharberritze-lanekin, aurpegiek beren adierazkortasuna berreskuratu dute. ( irudia handitu )

Ondare Historikoaren Zerbitzuak Erriberriko Santa Mariako portalean egindako esku hartzearen bidez, duela 600 urte izan zuen Erdi Aroko polikromia argitara ematen ari da. Polikromia hori honako hauek osatzen dute: pigmentu mineral urdinak, berdeak, gorriak eta baita urrezko xafla mehe batzuk ere; mahatsondo, haritz eta pikondoek kolorea berreskuratu dute, mendeetan zehar kontserbatu den moduan harri koloreko monokromiak sortzen zituzten zikinkeria-geruzen azpian. Zaharberritze-lanekin, aurpegiek urtetan izan ez duten adierazkortasuna berreskuratu dute, deabru txikiak eta herensugetxo gorriak, lore eta fruituak bizitzen dira, eta horrek guztiak ezkutatutako Erdi Aroko ondare horren irakurketa leial eta oparoa egiten uzten du.

Halako emaitza adierazkorrak ikusirik, Ondare Historikoaren Zerbitzuak ordu erdi eskaseko bisita gidatuak antolatu ditu larunbat goiz guztietan. Bisitei esker, portalea aldamiotik zuzenean ikus daiteke, kultur ondareko gidari espezialisten eskutik; zaharberritzearen irizpideak eta helburuak ezagutu daitezke, eta obren bilakaera egiaztatu.

Mugikortasun-arazorik gabeko 14 urtetik gorakoentzat dira, eta talde bakoitzean hamar pertsona egon daitezke. Esperientzia horrekin gozatzeko, beharrezkoa da Erriberriko Informazio eta Turismo Bulegoan izena ematea, 948 74 17 03 telefono-zenbakira deituta, oit.olite@cfnavarra.es helbide elektronikora idatzita, edo aurrez aurre, bisita-data, partaideen kopurua eta harremanetarako telefonoa adieraziz.


Obran bertan, partaide bakoitzari norbera babesteko ekipoa emango zaio, derrigorrezkoa baita kaskoa, oinetako itxiak eta takoirik gabekoak erabiltzea. Obrako bisitak direnez, une oro, eta segurtasunagatik, taldeak gidatzen dituzten langileek emandako ibilbideak eta aginduak errespetatu beharko dira.


Fatxada garbitu ondoren, mahatsondoek, haritzek eta pikondoek kolorea berreskuratu dute. ( irudia handitu )

Bisita-programa horrekin gizartea kulturara eta haren askotariko adierazpenetara hurbildu nahi da, eta herritarrak jabetu daitezen Nafarroako Gobernuak nahiz Gondra Barandiaran fundazioak zer ahalegin egin duten gure Kultur Ondarea osatzen duten ondasun preziatuenetariko bat kontserbatu ahal izateko.

Portalea eta fatxada zaharberritzeko lanak iazko urrian hasi ziren, eta aurreikusi bezala egiten ari dira. Gaur egun, Sagarte Nafarroako enpresaren zaharberritzaileen taldeak baliabide mekanikoak erabiltzen dituzte portaleko koloreak berreskuratzeko, haren kontserbazioa epe luzera bermatzeko asmoz. Babes fisiko egoki bat ez izateak portaleak oraindik zituen harriaren eta polikromia-geruzen kontserbazioari kaltea eragiten ari zitzaion. Zaharberritze-lanak aurtengo udazkenera arte jarraituko dutela aurreikusten da.

Abendu eta urtarril artean aldamioa 200 pertsonak baino gehiagok bisitatu zuten larunbatetako doako bisita-programan, Ondare Historikoko Zerbitzuko teknikarien laguntzarekin bertan izan diren ikasle nahiz espezialisten taldeez gain.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa