(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

44 toki-erakundek 1.200 langabe kontratatuko dituzte babestutako enplegu sozialaren bidez ostirala, 2016.eko martxoak 18


Nafarroako Gobernuak sei milioi euro bideratu ditu programa hori finantzatzeko, eta haren barnean laguntza soziala nahiz prestakuntzako ekintzak sartzen dira


Transcripción textual del video

Nafarroako 44 toki-erakundek langabeak eta gehienak gizarteratzeko errentaren jasotzaileak diren 1.200 pertsona inguru kontratatuko dituzte babestutako enplegu sozialeko programaren bidez; haren barnean, laguntza soziala eta prestakuntzako ekintzak sartzen dira ere, haiek guztiak lan merkatuan errazago sar daitezen.

pintorea

Kontratuek hiru hilabete baino gehiago irauten dute, batez beste.

Nafarroako 44 toki-erakundek langabeak eta gehienak gizarteratzeko errentaren jasotzaileak diren 1.200 pertsona inguru kontratatuko dituzte babestutako enplegu sozialeko programaren bidez; haren barnean, laguntza soziala eta prestakuntzako ekintzak sartzen dira ere, haiek guztiak lan merkatuan errazago sar daitezen.

Programa hori finantzatzeko, Nafarroako Gobernuak sei milioi euro bideratu ditu, iaz baino lau milioi gehiago ia; orduan, 2,79 milioi euro esleitu ziren. Aipagarria da 2105. urtean beste 2,69 milioi erabili zirela aurten egingo den zuzeneko enplegu aktiboaren programarako. Beraz, 2015ean babestutako enplegu sozialeko eta zuzeneko enplegu aktiboaren programetarako bideratutako zenbatekoak batuta, aurten babestutako enpleguaren ekintzak finantzatzeko aurrekontu gordinean 500.000 euro gehiago izango dira (% 9).

Hala ezagutarazi du gaur goizean, prentsaurrekoan, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak, eta harekin batera izan da Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusi Gema Mañu ere. Laparra lehendakariordeak azpimarratu du, halaber, oraingoan Nafarroako Gobernuak laguntzen deialdi hau lehen hiruhilekoa amaitu aurretik ebatzi duela, eta ez aurreko ekitaldietan bezala, emaitzak urtearen erdialdera eskuratzen zirenean.

Kontratatuko diren pertsonen kopurua kalkulatzeko, Eskubide Sozialetako Departamentuak programa honen bidez iaz formalizatutako kontratuen batez besteko iraupena kalkulatu du (3,4 hilabete). Gainera, babestutako enplegu sozialari lotuta ere, laguntzeko 60 eta 70 arteko kontratazioak egingo dira begirale, hezitzaile eta gizarte langileak kontuan hartuta.

Laguntzen deialdi honetan parte hartzeko toki-erakundeek aurkeztutako proiektuen balorazioan kontuan hartu dira, alde batetik, udalerrien tamaina, eta bestetik, eskualdeko langabeen portzentajea eta gizarteratzeko errenta jasotzen duten pertsonak, bai eta beste alderdi batzuk ere, emakumeen kontratazioa edo osasun mentaleko saretik bideratutako pertsonena, esaterako. "Finean, Nafarroako lurralde-desorekak zuzentzeko ahaleginak bateratzea da asmoa eta, hala, kalte gehien jasandako guneetan enplegu gehiago izatea erraztuko da", nabarmendu du Laparra lehendakariordeak.

2015eko emaitza

Iaz, Nafarroako Gobernuaren aurrekontua 2,19 milioi izan zen babestutako enplegu soziala finantzatzeko, eta zenbateko horri urrian 600.000 euro gehitu zitzaion, 2,79 milioiraino. Zenbateko horrekin, guztira 551 pertsona kontratatu ziren Nafarroan programa horren bidez. Haietatik, % 54 gizonak ziren eta % 46, emakumeak.

Zuzeneko enplegu aktiboko programari dagokionez (bertan enpresak parte har dezakete, eta haren onuradunak bazterkeria egoeran ez dauden langabeak dira), Foru Gobernuak 1,5 milioi euro bideratu zuen hasiera batean, eta kopuru hori bi aldiz zabaldu zen: ekainean, 969.000 eurorekin, eta urrian, 227.658 eurorekin, Guztira, 2,69 milioi euro, eta diru horrekin 592 kontratazio finantzatu ziren.

Aipagarria da bi programa horiekin kontratatutako pertsonen zifretatik, 169 kontratu Gobernu berriak enplegua sortzeko aparteko neurri gisa onartutako aurrekontu-zabaltzeei dagokiela.

2015eko programa horien hasierako aurrekontuei dagokienez, aurten babestutako enplegu sozialerako iazko ekitaldian baino % 27,66 bideratuko da.

Babestutako enplegu soziala

Babestutako enplegu sozialaren programa honako honetan datza: gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonen lan kontratazioa, edo zailtasunak dituztenak normalizatutako lanpostuak eskuratu eta mantentzeko. Hala, laneratzeko beren gaitasunak hobetu nahi dira laguntza sozial bizi baten bidez, trebetasun sozial, lan eta lanbideko trebetasunetan prestatuz eta taldeko intereseko jarduera bat betez.

Diru-laguntza jasotako ekimenek sei hilabete irauten dute gutxienez, eta kontratatu beharreko pertsonak proiektuetan data ezberdinetan sar daitezke, beren laneratzea gizarteratzeko ibilbide propioari egokituz. Garatu beharreko lanek errentagarritasuna bilatzen dute langileen enplegugarritasuna hobetzearen testuinguruan, eta egin beharreko jarduera toki-erakundeen eskumeneko esparruaren barnean egingo da, emakumeen lan-aukerak hobetzeko ekintzen prestakuntzari arreta berezia emanez.

Babestutako enplegu sozialeko programaren % 50 Europako Funts Sozialaren bidez kofinantzatuta dago, Nafarroako FSE 2014-2020 Programa Eragilearen bidez.

Enpleguko beste programa batzuk

Gogora ekarri behar da, aurten Gazteen Berme Sisteman inskribatutako gazteak kontratatzeko programa martxan dagoela oraindik; programa horretarako 1,11 milioi euro gehiago bideratu ziren 2015aren amaieran, eta haren bidez, 236 gazte kontratatu ziren sei hilabetez gutxienez; beraz, haien zati handi bat une hauetan oraindik kontratatuta segitzen dute.

Halaber, 2016 urte honetarako, Nafar Lansareak toki-erakundeetarako 2,8 milioi euroko laguntzen deialdia egin du langabeak kontratatzeko. Programa horrekin berarekin, iaz 693 pertsona kontratatu ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa