(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bertizek asteazken honetan Bidasoa eta Leitzaran ibaiak hobetzeko Life Irekibai proiektuari buruzko jardunaldi bat hartuko du astelehena, 2016.eko apirilak 4


Proiektua zonaldeko eragile sozialei aurkeztuko zaie, beren ekarpenak jasotzeko asmoz


Bertizko jauregiak asteazken honetan, apirilak 6, Life Irekibai proiektuari buruzko informazio nahiz partaidetzako jardunaldi bat hartuko du; proiektu horren helburua Bidasoa eta Leitzaran ibaietako habitat eta espezieen kontserbazio-egoera hobetzea da, bai eta Nafarroa nahiz Gipuzkoako lurraldeetan dauden bertako ibaiadarrenak ere.

Jardunaldia 17:30ean hasiko da, eta bertan edozein entitate edo pertsona interesdunek parte har dezake aurrez izena avarelaa@ganasa.es helbide elektronikoan edo 948420737 telefono-zenbakian emanda.

Jardunaldi horrekin, Nafarroako Gobernuak, Ganasa sozietate publikoko teknikarien bidez, Life Irekibai proiektua aurkeztuko die zonaldeko eragile sozialei, eta informazio nahiz herritarren partaidetzako prozesua hasiko du, ekarpenak batzeko. Izan ere, "Gure ibaien etorkizuna elkarrekin eraiki dezagun" goiburuarekin, eragileei proiektuan parte hartzeko eskatzen zaie.

Ingurumenerako Europako finantza-tresna LIFE-k ekimen horren % 60 finantzatzen du, 2020ra arte 2,9 milioi euroko aurrekontua du eta Nafarroako Gobernuaren partaidetza du, Gestión Ambiental de Navarra (GAN) enpresa publikoaren bidez, bai eta EAErena ere (Gipzukaoko Foru Aldundia, URA eta HAZI fundazioa).

Izan ere, berriki, martxoaren 22an Uraren Mundu Eguna ospatzen dela eta, herritarren partaidetzako prozesu hori ikuskatuko duen jarraipen-batzordea eratuta geratu zen. Bidasoa eskualdeko, Leitza eta Goizuetako udalerrietako ordezkariek osatzen dute; Cederna-Garalur-ek; Kantabrikoko Konfederazio Hidrografikoko ordezkariek; Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentukoek eta Gestión Ambiental de Navarrako ordezkariek.

Nafarroan aurreikusitako jarduerak

Proiektuak Foru Komunitatean Bidasoa ibaiaren arroan dauden Natura 2000 espazioen esparruari eragingo dio. Arro horretan, ibaia iragazkortu eta arrain-hazkuntzako espezien mugimendua hobetu nahi da jarduerak eginez Bera eta Endarlatsako presa txikietan (Ezkurra ibaian) eta bi oztopo txikiagorekin Txaruta ibaian. Jarduera horiek toki-eragileekin egindako partaidetzako prozesu batean zehaztuko dira, irtenbide egokiena bilatu nahirik, Guratrans proiektuan egindako aurretiazko esperientziari jarraiki.

Ekintza nagusi horiez gain, proiektuak ibaien egoera ekologikoa hobetzea jasotzen du ibilguan eta erriberetan leheneratzeak eginez. Nafarroan bisoi amerikarraren arazoa jorratzea aurreikusten da, bisoi europarraren egoera kritikoa areagotzen duen espezie inbaditzailea (galtzeko arriskuan).

Azkenik, Irekibai-k jarduera horien hartzaile diren habitat nahiz espeziei buruzko jarraipen-lanak egingo ditu, emaitzak egokiak diren baloratzeko edo lan egiteko era aldatu behar den jakiteko. Desman iberiarraren, kolakaren, itsas lanproiaren eta izokinaren populazioak aztertuko dira, bai eta erabiltzen diren oztopoetan arrainentzako pasabideen funtzionamendua ere. Programatutako jarduerek ibaietan zer aldaketa eragiten dituzten egiaztatuko da ere, eta proiektuak gizarteari nahiz ibaiek ematen dituzten zerbitzuei zer ondorio eragiten dien. Jarduera horiekin batera, proiektuak sentsibilitatea eta partaidetza publikoa sustatzeko ekintzak jasotzen ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa