(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 46 enpresa izango dira “Alimentaria 2016” azokan osteguna, 2016.eko apirilak 21


Nazioarte-mailan antolatzen den sektoreko hitzordu garrantzitsuenetako bat da, eta Bartzelonan egingo da apirilaren 25etik 28ra


Orburuak.

Nafarroak datorren astean "Alimentaria 2016" Elikagaien eta Edarien Nazioarteko Azokan parte hartuko du; nazioarte-mailan antolatzen den sektoreko hitzordu garrantzitsuenetako bat da, eta Nafarroako 46 bat enpresek beraien produktuak erakutsiko dituzte Bartzelonan, apirilaren 25etik 28ra.

46 enpresa horietatik (guztiak nekazaritza-elikagaien industriako hainbat sektoretakoak dira), 19 Nafarroako Gobernuaren babesarekin joango dira, eta Reyno Gourmet-ek zenbait pabiloitan banatuta dituen bost stand-etan kokatuko dira; produktu ekologikoei buruzko beste bost enpresa Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Ecoalimentaria gunean izango dira, eta beste 22ak banaka, beren ekimenez parte hartuko dute.

Gainera, Multifoods pabiloian, Nafarroako kalitatezko marka guztiak aurkitu ahalko dira: Jatorri Deiturak (Lodosako Pikillo Piperra, Erronkariko Gazta, Idiazabal Gazta, Nafarroako Ardoa, Nafarroako Olioa, Errioxako Ardoa eta Cava); Adierazpen Geografiko Babestuak (Nafarroako Zainzuriak, Tuterako Orburua, Nafarroako Aratxea, Nafarroako Arkumea eta Nafarroako Patxarana); bai eta artisautzako elikagaiak, ekoizpen ekologikoa eta integratutako ekoizpena ere.

Nafarroako Gobernuko enpresa publiko INTIA (Nekazaritza Elikagaien Teknologiak eta Azpiegiturak) arduratzen da Foru Komunitateak azokan izango duen 410 m2 baino gehiago prestatu, muntatu eta desmuntatzeko lan guztia antolatu, koordinatu eta ikuskatzeaz; horretarako, 100.000 euroko aurrekontua dago.

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek erakusketa apirilaren 26an bisitatuko du.

Nafarroako industriaren bigarren sektorea

Nafarroak 1994. urtetik parte hartzen du, eta hara nekazaritza-elikagaien industriako barietate, kalitate eta profesionaltasunaren lagin adierazgarri batekin joango da; industria-sistema guztian garrantzi handiena duen bigarren jarduera da, hau da, Foru Komunitateko oinarri sozioekonomikoetako bat bihurtu da.

Zehazki, nekazaritza-elikagaien sektorea Nafarroako BPGaren % 6,6 da. Sektoreari lotuta 1.250 enpresa daude, eta haietan landa-eremuan integratutako 25.000 lanpostu daude.

Gainera, nekazaritza-elikagaien industriak lurraldea antolatzen laguntzen du eta, bereziki, ureztatzeak inguruko industriak erakartzen ditu, lekua erraz aldatzen ez duten enpresak eta zonaldean errotzen direnak.

Nafarroako produktuen dastatzeak

Alimentariaren balio bereizgarrietako bat bere jarduera eta gune gastronomikoen programa da. Horregatik, Reyno Gourmet-ek Multifood pabiloian (P2-D98) duen stand-ean ere hainbat pintxo dastatu ahalko dira; horrez gain, sukaldaritza-erakustaldien nahiz Nafarroako produktuen tratamenduaren programa bat egingo da Cadreitako Marisol jatetxeko Jose Mari Jimenez sukaldariaren eskutik.

Jatetxe bereko taldeak prestatutako pintxoetan ondorengo produktuak izango dira: zainzuri freskoak, Lodosako pikillo-piperrak, Tuterako orburuak, aratxea eta olioa, besteak beste.

Nafarroako enpresa parte-hartzaileak

Reyno Gourmet-ek azokan dituen bost stand-etan 19 enpresak izango dute ordezkaritza, Nafarroako kalitatezko markez gain. Intervin-en (ardo eta destilatuen pabiloia); Nafarroako Ardoa Jatorri Deiturako Kontseilu Arautzaileak parte hartuko du enoteka batekin, eta bertan Nafarroako 30 ardo baino gehiago dastatu ahalko da (zuriak, gorriak eta beltzak), bai eta Inurrieta eta Vega del Castilllo upategiak ere. Intercam-en (haragi-produktu eta deribatuen pabiloia): Embutidos Galar eta Vacunos Puente. Restaurama-n (sukaldaritzari buruzko pabiloia): Fridela. Interlact-en (esnekien produktuei eta deribatuei buruzko gunea): Lácteos Goshua. Azkenik, Multifoods-en (gozoki, kontserba eta olioen pabiloia): Aceites La Maja, Aceites Sandua, M. Etxenike, Conservas Anko, Conservas Pedro Luis, Conservas El Navarrico, Aceitunas El Cabildo, Conservas Vela, Caramelos El Caserío, Pastas Belsi, Harivenasa, Envasados Eva eta Coposa.

Gainera, produktu ekologikoen beste 5 enpresa Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Ecoalimentaria gunean kokatuko dira, Nafarroako Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluaren alboan. Honako hauek: Pastas Martinelli, Finca La Noria-Bio Trailla, Finca Sarbil-Sal D’Oro, Frisafrán eta Ékolo. Bestalde, Coposa eta Conservas Pedro Luis (Multifoods pabiloian standák dituzte), ekoizpen ekologikorako gunean, ekoizpen-metodo horrekin egindako produktuekin.

Gainera, beste 22 enpresa gehiago joango dira beren ekimenez, erakusketako bost pabiloietako batera: Bodegas del Romero, Castillo de Monjardín, Grupo La Navarra, Licores Baines, Marqués de Montecierzo, Marqués del Atrio S.L., Manzanos Enterprises, S.L., Embutidos Goikoa, Papeles El Carmen, Tutti Pasta, Productos Trevijano, Florette, Urrobi, Quesos La Vasco Navarra, Conservas Angel Ria, Impex Medrano, Conservas Casa Alicia de Lodosa, S.L., Productos selectos Adolfo Sádaba, MCA, Spain, S.L., Conservas La Catedral, Abbae de Queiles, eta Sanygram S.L.

Alimentaria zifretan

70 herrialdetako 4.000 enpresak parte hartzen dute Alimentarian, eta Espainiako gastronomia, elikagai eta edarien nazioarteko erakusleiho nagusia da. Azokak 40. urteurrena betetzen du aurten, eta 140.000 profesional inguru erakartzen ditu (% 35, atzerrikoak).

Oraingoan, Alimentaria bost aretotan egituratuko da: Intervin (ardoak eta destilatuak), Intercarn (haragi-produktuak eta deribatuak), Restaurama (sukaldaritza), Interlact (esnekiak eta deribatuak) eta Multiple Foods (gozokiaren produktu anitzak, kontserbak, olioak eta Premium produktuak). Hala, merkatuko tendentziak islatu nahi dira, sukaldaritza eta gastronomiaren azokako kokapena indartu eta banaketako profesionalen bisita erraztu, hornitzaile eta produktu berrien bila azokara doazen janari-edariak saldu eta inportatzeko kanalak. Erakusketarako nahiz ekintza osagarrietarako 81.000 m2 azalera dago bertan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa