(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunak profesionalei jarraibideak ematen dizkie adingabeen arretan sortutako gatazkak konpontzeko astelehena, 2016.eko apirilak 25


Dokumentuak zenbait alderdi jorratzen ditu, adingabeak baimena emateko duen gaitasuna esaterako, eta desadostasunak daudenenean adingabearen erabakia edo gurasoena zein egoeratan nagusitu behar den


Transcripción textual del video

Osasun Departamentuak dokumentu bat landu du eta, bertan, adingabeen osasun-arretan sortutako gatazkak konpontzera bideratutako jarduera-jarraibideak jasotzen dira, ekintza medikoen aurrean baimena emateko orduan sortutako desadostasun-kasuetan bereziki, honako egoera hauetan: ohikoetan, bizitza edo osasunerako arrisku larriko egoeretan eta bizitza arriskuan dagoen larrialdi-egoeretan. Dokumentua osasuneko profesionalei igorri zaie, triptiko-laburpen bat egin da, eta azken hori herritarren esku jarriko da osasun-zentroetan eta larrialdi-zerbitzuetan.

Testua gaur goizean aurkeztu du Osasuneko kontseilari Fernando Dominguezek, eta harekin batera izan da Departamentuko idazkari tekniko nagusi Jose Asian nahiz Osasun Mentaleko zuzendari kudeatzaile Alfredo Martinez Larrea. Bertan, zenbait gai jorratzen dira berariaz, esate baterako: baimen hori emateko adingabeak zer gaitasun duen, eta desadostasun kasuetan zein egoeratan nagusitu behar den adingabearen erabakia edo gurasoena.

Presenta, de una manera práctica y desde la legislación vigente, los principales supuestos posibles de conflicto y la manera de resolverlos: en general prevalecerá la decisión del paciente en el caso de menores emancipados, menores (16-17 años) no incapaces ni incapacitados, y menores maduros (12-16 años). La valoración de la madurez corresponderá al médico responsable, solo para un acto médico concreto y deberá anotarse en la historia clínica. Por el contrario, la decisión corresponderá a su representante en el caso de menores con capacidad modificada judicialmente, menores de 16 años no capaces intelectual ni emocionalmente y menores de 12 años.

Osasun Departamentuak dokumentu bat landu du eta, bertan, adingabeen osasun-arretan sortutako gatazkak konpontzera bideratutako jarduera-jarraibideak jasotzen dira, ekintza medikoen aurrean baimena emateko orduan sortutako desadostasun-kasuetan bereziki, honako egoera hauetan: ohikoetan, bizitza edo osasunerako arrisku larriko egoeretan eta bizitza arriskuan dagoen larrialdi-egoeretan. Dokumentua osasuneko profesionalei igorri zaie, triptiko-laburpen bat egin da, eta azken hori herritarren esku jarriko da osasun-zentroetan eta larrialdi-zerbitzuetan.

Testua gaur goizean aurkeztu du Osasuneko kontseilari Fernando Dominguezek, eta harekin batera izan da Departamentuko idazkari tekniko nagusi Jose Asian nahiz Osasun Mentaleko zuzendari kudeatzaile Alfredo Martinez Larrea. Bertan, zenbait gai jorratzen dira berariaz, esate baterako: baimen hori emateko adingabeak zer gaitasun duen, eta desadostasun kasuetan zein egoeratan nagusitu behar den adingabearen erabakia edo gurasoena.

Era praktiko batean eta indarrean dagoen legeriatik abiatuz, gatazkaren ustezko egoera nagusiak aurkezten ditu, eta nola konpon daitezkeen: oro har, pazientearen erabakia nagusituko da emantzipatutako adingabeen kasuan, ezgaituak ez diren eta ezgaituta ez dauden adingabeetan (16-17 urte), eta adingabe helduen kasuan (12-16 urte). Heldutasunaren balorazioa mediku arduradunari dagokio, ekintza mediko zehatz bakar baterako, eta historia klinikoa jaso beharko da. Aldiz, erabakia ordezkariarena izango da, judizialki aldatutako gaitasuneko adingabeen kasuan, adimen aldetik nahiz emozionalki ezgaituak diren 16 urteko adingabeetan eta 12 urte baino gutxiagokoen kasuan.

Bizitzarako edo osasunerako arrisku larriko egoeretan, adingabea heldugabetzat jotzen denean eta ordezkarien erabakia adingabearen interesen aurkakoa dela irizten denean, egitateak epaileari edo fiskalari jakinarazi beharko zaizkio. Gainera, bizitza arriskuan dagoen larrialdi-egoeretan, adingabearen irizpidea (heldua edo ez heldua) eta ordezkariena esku hartzearen aurkakoa denean, esku hartze hori egin beharko da profesionala honako honetan babestean: betebeharraren betearazpenean eta beharrean egoeran.

Dokumentuak, halaber, argibide batzuk jasotzen ditu gurasoen arteko desadostasunak daudenean, eta azken horiek direnean baimena ematen dutenak. Bizitza arriskuan izan daitekeen egoeretan nahiz garrantzi txikikoak edo errutinazkoak diren erabakietan eta adingabeen osasunari lotutakoak direnak, guraso laguntzailearen baimena nahikoa izango da. Adingabearen bizitzarako edo osasunerako garrantzizkoak edota larriak diren erabakietan, bien baimena beharko da; haietako bat ados ez balego, agintari judizialetara jo ahalko du, eta azken horiek emango dio aitari edo amari erabakitzeko ahalmena.

Medikuen datuen tratamenduari dagokionez (baimena emateko adingabearen gaitasunaren antzeko gaia), adingabeak bere ordezkariei historia klinikoa eskuratzea eragozten badie, eskuratze hori ez da baimenduko 16 eta 17 urteko adingabeen kasuetan eta heldutzat jotako 12-16 urtekoen artean.

Dokumentuaren barnean, gainera, berariazko kasuen zerrenda bat jasotzen da, eta zein diren beharrezko baldintzak: hala, pazientea adinez nagusia izatea behar da eta, beraz, ordezkarien baimena laguntza bidezko ugalketa-tekniketarako, inter vivos dohaintzarako eta sexua aldatzeko (adingabeko transexualek hormona bidezko terapia jaso ahalko dute). Adingabeen haurdunaldiaren etenduretan, adingabearen nahiz lege-ordezkarien berariazko baimena behar da. Aurreratutako borondateak emateari ere erreferentzia egiten zaio (16 urtetik gorakoak eta 12-16 urte arteko adingabe helduak), eta baita zenbait gairi ere: ikerketa biomedikoa, botiken bidezko entsegu klinikoak, osasun mentaleko zentroan sartzea, kontrazepzioa eta odol-transfusioak Jehovaren lekukoen kasuan.

Testu hau indarrean dagoen araudian oinarrituz egin da: 17/2010 Foru Legea, azaroaren 8koa, Nafarroako Foru Komunitateko osasun-arloko pertsonen eskubide eta betebeharrei buruzkoa; 1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, adingabearen babes juridikoari buruzkoa; eta Kode Zibilarena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa