(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Alimentaria 2016 azokan azpimarratu du nekazaritza-elikagaiena dela Nafarroako bigarren industria-sektorea asteartea, 2016.eko apirilak 26


Bartzelonako azokara egindako bisitan, Elizalde kontseilaria izan du alboan, eta erakusketan dauden Foru Komunitateko enpresetako stand-ak bisitatu dituzte


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek azpimarratu duenez, nekazaritza-elikagaien sektorea Foru Komunitateko bigarrena da (BPGaren % 6,6), eta sektore "estrategikotzat" jo du, "produktu berritzailea eta kalitatezkoa" eskaintzen baitu.

Barkos Lehendakaria, Azokan, Nafarroako stand-aren alboan.

Barkos Lehendakaria, Nafarroako stand-aren alboan. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek azpimarratu duenez, nekazaritza-elikagaien sektorea Foru Komunitateko bigarrena da (BPGaren % 6,6), eta sektore "estrategikotzat" jo du, "produktu berritzailea eta kalitatezkoa" eskaintzen baitu.

Hala adierazi du gaur goizean "Alimentaria 2016" Janari eta Edarien Nazioarteko Azokara egindako bisitan; nazioarte-mailan antolatzen den sektoreko hitzordu garrantzitsuenetako bat da, eta Nafarroako 46 bat enpresak beraien produktuak erakutsiko dituzte Bartzelonan datorren ostegunera arte (apirilak 28).

Bartzelonako Firako zuzendari Josep Lluis Bonetekin bildu ondoren, Barkosek Nafarroako stand instituzionala bisitatzeko aukera izan du; bertan. Nafarroako 13 enpresa daude ordezkatuta. Jarraian, Foru Komunitateko marka duten gainerako pabiloietan izan da: Ekologikoa, Premium, Intercarn, Interlact, Restaurama, Intervin eta Multifoods.

Bere bisitan zehar, Lehendakariak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizalderen laguntza izan du.

Nafarroako 46 enpresa

Alimentariaren aurtengo edizioan parte hartzen duten 46 enpresatatik, 19 Nafarroako Gobernuaren babesarekin joango dira, eta Reyno Gourmet-ek zenbait pabiloitan banatuta dituen bost stand-etan kokatuko dira; produktu ekologikoei buruzko beste bost enpresa Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Ecoalimentaria gunean izango dira, eta beste 22ak banaka, beren ekimenez parte hartuko dute.

Gainera, Multifoods pabiloian, Nafarroako kalitatezko marka guztiak aurkitu daitezke: Jatorri Deiturak (Lodosako Pikillo Piperra, Erronkariko Gazta, Idiazabal Gazta, Nafarroako Ardoa, Nafarroako Olioa, Errioxako Ardoa eta Cava); Adierazpen Geografiko Babestuak (Nafarroako Zainzuriak, Tuterako Orburua, Nafarroako Aratxea, Nafarroako Arkumea eta Nafarroako Patxarana); bai eta artisautzako elikagaiak, ekoizpen ekologikoa eta integratutako ekoizpena ere.


Barkos Lehendakaria azokako liburuan sinatzen.

Barkos Lehendakaria azokaren liburuan sinatzen, besteak beste bertako zuzendaria eta Elizalde kontseilaria alboan dituela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko enpresa publiko INTIA (Nekazaritza Elikagaien Teknologiak eta Azpiegiturak) arduratu da Foru Komunitateak azokan izango duen 410 m2 baino gehiago prestatu, muntatu eta desmuntatzeko lan guztia antolatu, koordinatu eta ikuskatzeaz; horretarako, 100.000 euroko aurrekontua erabili da.

Nafarroako bigarren industria-sektorea

Nafarroak 1994. urtetik parte hartzen du, eta bertan nekazaritza-elikagaien industriako barietate, kalitate eta profesionaltasunaren lagin adierazgarri batekin agertu da; industria-sistema guztian garrantzi handiena duen bigarren jarduera da, hau da, Foru Komunitateko oinarri sozioekonomikoetako bat bihurtu da

.

Zehazki, nekazaritza-elikagaien sektorea Nafarroako BPGaren % 6,6 da. Sektoreari lotuta 1.250 enpresa daude, eta haietan landa-eremuan integratutako 25.000 lanpostu daude.

Gainera, nekazaritza-elikagaien industriak lurraldea antolatzen laguntzen du eta, bereziki, ureztatzeak inguruko industriak erakartzen ditu, lekua erraz aldatzen ez duten enpresak eta zonaldean errotzen direnak.

Produktu nafarren dastatzeak 

Alimentariaren balio bereizgarrietako bat bere jarduera eta gune gastronomikoen programa da. Horregatik, Reyno Gourmet-ek Multifood pabiloian (P2-D98) duen stand-ean ere hainbat pintxo dastatu ahalko dira; horrez gain, sukaldaritza-erakustaldien nahiz Nafarroako produktuen tratamenduaren programa bat egingo da Cadreitako Marisol jatetxeko Jose Mari Jimenez sukaldariaren eskutik. Jatetxe bereko taldeak prestatutako pintxoetan ondorengo produktuak daude: zainzuri freskoak, Lodosako pikillo-piperrak, Tuterako orburuak, aratxea eta olioa, besteak beste.

Reyno Gourmeteko edo haren kalitateko marka bateko enpresa nafarrak

Reyno Gourmet-ek azokan dituen bost stand-etan 19 enpresak izango dute ordezkaritza, Nafarroako kalitatezko markez gain. Intervin-en (ardo eta destilatuen pabiloia); Nafarroako Ardoa Jatorri Deiturako Kontseilu Arautzaileak parte hartuko du enoteka batekin, eta bertan Nafarroako 30 ardo baino gehiago dastatu ahalko da (zuriak, gorriak eta beltzak), bai eta Inurrieta eta Vega del Castilllo upategiak ere. Intercam-en (haragi-produktu eta deribatuen pabiloia): Embutidos Galar eta Vacunos Puente. Restaurama-n (sukaldaritzari buruzko pabiloia): Fridela. Interlact-en (esnekien produktuei eta deribatuei buruzko gunea): Lácteos Goshua. Azkenik, Multifoods-en (gozoki, kontserba eta olioen pabiloia): Aceites La Maja, Aceites Sandua, M. Etxenike, Conservas Anko, Conservas Pedro Luis, Conservas El Navarrico, Aceitunas El Cabildo, Conservas Vela, Caramelos El Caserío, Pastas Belsi, Harivenasa, Envasados Eva eta Coposa.

Gainera, produktu ekologikoen beste 5 enpresa Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Ecoalimentaria gunean daude, Nafarroako Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluaren alboan. Honako hauek: Pastas Martinelli, Finca La Noria-Bio Trailla, Finca Sarbil-Sal D’Oro, Frisafrán eta Ékolo. Bestalde, Coposa eta Conservas Pedro Luis (Multifoods pabiloian standák dituzte), ekoizpen ekologikorako gunean, ekoizpen-metodo horrekin egindako produktuekin.

Modu independentean parte hartutako enpresak

Halaber, beste 22 enpresa gehiago joan dira beren ekimenez, erakusketako bost pabiloietako batera: Bodegas del Romero, Castillo de Monjardín, Grupo La Navarra, Licores Baines, Marqués de Montecierzo, Marqués del Atrio S.L., Manzanos Enterprises, S.L., Embutidos Goikoa, Papeles El Carmen, Tutti Pasta, Productos Trevijano, Florette, Urrobi, Quesos La Vasco Navarra, Conservas Angel Ria, Impex Medrano, Conservas Casa Alicia de Lodosa, S.L., Productos selectos Adolfo Sádaba, MCA, Spain, S.L., Conservas La Catedral, Abbae de Queiles, eta Sanygram S.L.

Alimentaria zifretan

70 herrialdetako 4.000 enpresak parte hartzen dute Alimentarian, eta Espainiako gastronomia, elikagai eta edarien nazioarteko erakusleiho nagusia da. Azokak (bi urtetik behin antolatzen da) 40. urteurrena betetzen du aurten, eta 140.000 profesional inguru erakartzen ditu, % 35, atzerrikoak.

Oraingoan, Alimentaria bost aretotan egituratuko da: Intervin (ardoak eta destilatuak), Intercarn (haragi-produktuak eta deribatuak), Restaurama (sukaldaritza), Interlact (esnekiak eta deribatuak) eta Multiple Foods (gozokiaren produktu anitzak, kontserbak, olioak eta Premium produktuak). Hala, merkatuko tendentziak islatu nahi dira, sukaldaritza eta gastronomiaren azokako kokapena indartu eta banaketako profesionalen bisita erraztu, hornitzaile eta produktu berrien bila azokara doazen janari-edariak saldu eta inportatzeko kanalak. Erakusketarako nahiz ekintza osagarrietarako 81.000 m2 azalera dago bertan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Lehendakariaren adierazpenak

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa