(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laparra lehendakariordeak azken urtean 4.200 langabe gutxiago izan dela azpimarratu du osteguna, 2016.eko apirilak 28


Urteko lehen hiruhilekoan 2.300 langabe gehiago izateari dagokionez, Laparra lehendakariordeak lan-merkatuaren "garaiko izaerari" egotzi dio


langilea

Langile bat antena egokitzen.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Migel Laparrak Nafarroan azken urtean 4.200 langabe gutxiago izan dela nabarmendu du (-% 8,86), gaur goizean jakitera eman den Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) arabera. 43.700 pertsona daude lanik gabe, eta langabezia-tasa % 14,25 da, Estatu guztiko bigarren txikiena, Euskal Autonomia Erkidegoaren atzetik.

Nolanahi ere, Nafarroan langabeziak % 5,63 egin du gora (2.300 pertsona) aurreko hiruhilekoarekin alderatuz. "Espero zen moduan, datu txarra izan da, lehen hiruhilekoko BAIen beti gertatzen den moduan, lan-merkatuak duen garaiko izaeragatik", ziurtatu du Laparra lehendakariordeak.

Bestalde, okupatutako pertsonen kopuruak % 1,81 egin du gora (4.700 lagun) azken urtean, nahiz eta 2015eko azken hiruhilekoarekin alderatuz, zifra -% 0,58 gutxitu den (1.500 pertsona).

Biztanleria Aktiboaren Inkestak utzitako beste datu batzuei dagokienez, Eskubide Sozialetako lehendakariordeak adierazi du "enplegu mugagabeen kopurua handitzen hasi dela", eta "gizonen eta emakumeen arteko tarteak handitzen jarraitzen duela"; hala, emakumeen langabezia handiagoa da, "krisiaren aurretik gertatzen zen moduan", Miguel Laparraren arabera.

Gainera, iraupen luzeko langabeziak gora egin izana negatiboki baloratu du; Nafarroako langabeen erdia inguru dago egoera horretan. Alde horretatik, Miguel Laparrak nabarmendu duenez, etorkizuneko bermatutako errentak talde horrek dituen "arazo garrantzitsuak" eragotziko ditu. Alde batetik, haien babesa hobetuko du "Gobernu Zentralaren langabeziagatiko prestazioen estaldurak murrizten jarraitzen duelako". Bestalde, prestazio hori bi urte baino gehiago jasotzen ari diren familia-unitate guztiei beren beharren araberako prestakuntza eta enplegu-prestakuntzako bide baten diseinua bermatuko die.

Laparra lehendakariordeak, halaber, agerian utzi du okupatutako pertsonen igoeraren gainean BAIren (+% 1,8) eta Gizarte Segurantzaren (+% 2,7) artean dagoen aldea azken urtean; alde hori Nafarroan egindako inkestaren laginean agian izan den akats bati egotzi dio; arrazoi hori dela-eta, ondorengo datua "zuhurtziaz hartzea" gomendatzen du: Nafarroako 14.500 etxetan (kopuru guztiaren % 5,7) bertako kide aktibo guztiak langabezian izatea, duela urtebete baino % 20,4 gutxiago, hain zuzen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa