(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2016ko neguan izan da sute eta erretako azalera gutxien, Nafarroan, azken hamarkadan ostirala, 2016.eko maiatzak 6


Datozen asteetan, udaberri bete-betean gaudenean, ikusiko da abenduko suteek kantauriar erlaitzean kaltetutako basoek erreakzionatzeko nolako gaitasuna duten


2016ko neguan izan da sute eta erretako azalera gutxien, Nafarroan, azken hamarkadan, Foru Erkidegoko Gobernuak urtarrila eta apirila artean baso-suteen inguruan egindako kanpainaren balantzearen arabera.

Zehazki, neguan zehar, 208 landaredi-sute aitortu dira, iaz baino %36 gutxiago (324 sute izan ziren). Erretako hektareei dagokienez, urtarrila eta apirila artean 148,82 erre dira, 2015eko denboraldi berean (361,09) baino %59 gutxiago.

Horixe eman dute jakitera gaur goizean Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilaria den Mª Jose Beaumontek eta Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilaria den Isabel Elizaldek Igantzin eskaini duten prentsaurrekoan. Haiekin batera izan dira Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva Garcia; Igantziko alkatea, Lourdes Ibarluzea; Arantzako alkatea, Juan Miguel Almandoz; Goizuetako alkatea, Unai Loiarte; Lesakako alkatea, Jose Luis Echegaray; eta Baztan eta Donostiako udal-ordezkariak.

Agerraldia amaitu ondoren, bi kontseilariak eta udal-ordezkariak pasa den abenduan Frain mendian erretako lursailak bisitatzera joan dira, Igantzi eta Lesaka udalerrietan, suteak kaltetutako basoak udaberria iristean nola erreakzionatzen ari diren in situ ikustearren. Sute hori Nafarroan iaz erregistraturiko handiena izan zen; hots, 263 hektarea erre ziren, eta horietatik 149 zuhaiztiak izan ziren, gehienak (102 hektarea) baso-berritzeak, zura ateratzeko landatutakoak bereziki.

Nahiz eta Mendien Zerbitzuak suteak eragindako baso-kalteak onartu eta landare batzuk hondatutzat jo, udaberria iritsi arte ezin da jakin zuhaiztiek nola erreakzionatuko duten. Beraz, hori ikusita proposatuko dira baso-berritzeko beharrezkoak diren neurriak, mendiaren zati bat modu naturalean birsortuko baita. Suteak kaltetutako zuhaiztien %32 bertako haritza izan zen, %21 norteko haritza, %14 Douglas izeia eta %14 pinu erradiata. Gainerako hektareak honako zuhaiztiek osatu dituzte: %6 pagoa, %6 larizio pinua, %3 gaztainondoa, %2 akazia eta %2 laritza.

Lau sute handi abenduan

Sute hori Nafarroan 2015eko abenduaren 17tik 26ra bitartean gertatutako lau baso-sute handienetariko bat izan zen. Sute horietan guztira 525 hektarea erre ziren; urtarriletik azarora bitarte, aldiz, 635 bat hektarea erre ziren. Lehena Goizuetan izan zen, Mandoegi bezala ezagutzen den inguruan; 66 hektarea erre zituen, gehienak hariztiak. Bigarrena, Igantzi eta Lesaka artean gertatu zen, Frain mendian, eta 263 hektarea erre ziren, batez ere baso-berritzeak. Hirugarrena, berriz, Arantzan eta Goizuetan izan zen, Izu eta Malkorra alderdietan; 153 hektarea erre ziren, batez ere haritzak. Azkenik, beste bat Baztanen piztu zen, Zarbostan, eta 43 hektarea erre ziren, bereziki sasiak eta berroihantzeak.

Eguraldiari dagokionez, abendua ohiz kanpokoa izan zen; hots, tenperatura altuak (batez bestekoa baino 4º gehiago), hezetasun baxuak, hego-haizeak eta denboraldi luzeko prezipitazio eskasa. Hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuak Gorramendin eta Santestebanen dituen geltoki meteorologikoetan, metro karratuko 8,3 eta 4,3 litro erregistratu ziren, hurrenez hurren, hilabete horretan, eta abenduko batez bestekoa 189,7koa izan ohi da lehen geltokian eta 155,7koa bigarrenean.

Gogoratuko dugunez, ezohiko baldintza meteorologiko horiek medio, larrialdi-egoera sortu zen kantauriar erlaitz osoan, eta baso-sute ugari batera gertatu ziren Komunitate ezberdinetan; era horretan, autonomietako baliabide ezberdinen itzaltze-gaitasuna gainditu zuten. Nafarroari dagokionean, sute gutxi erregistratu ziren, garrantzitsuak izateaz gain, batera gertatu baziren ere.

Larreen suteak neguan

Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako Departamentuak eta Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak basoen suteak prebenitzeko eta itzaltzeko kanpaina garatu zuten neguan zehar. Horietan parte hartzen du, baita ere, Ministerioak, baso-suteak osorik prebenitzeko bi talderekin (EPRIF): bata Auritz eskualdeko parkean eta bestea Oronozkoan. Gainera, Nafarroako Gobernuak beste 30 su-hiltzaile jarri ditu parke horietan hilabete horietan zehar.

Kanpaina horren esparruan, iparraldeko abeltzainekin esku hartzen da basobera eta larreen erreketa kontrolatuak egiteko; horiek arrisku handikoak izaten dira. Dena den, aurten, baldintza meteorologikoak direla-eta, soilik 15 erreketa kontrolatu egin ahal izan dira, guztira 137,5 baso-hektarea, berrogeita hamar bat jarduera planifikatzeko bisitak egin diren arren.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak baso-hondakinak erretzeko eta larreak hobetzeko 264 erreketa baimendu ditu; hau da, guztira 1.243 hektarea, baina askoz ere gutxiago egin dira neguan izandako aurkako baldintza meteorologikoak medio, batez bestekoan baino prezipitazio gehiagorekin.

Udara begira aurreikusitako kanpaina

Beaumont eta Elizalde kontseilariek, halaber, haien departamentuek, udan, ekainaren 10etik irailaren 28ra bitartean, baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko egingo duten kanpainaren ezaugarri nagusiak aurkeztu dituzte gaur goizean.

Aurreko urteetan bezala, pixkanaka-pixkanaka beste 150 laguntzaile sartuko dituzte su-hiltzaileen parkeetan, hirugarren helikoptero bat eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak utzitako ur-hegazkina.

Berriei dagokienean, bi ponpa-auto erosi dira Su-hiltzaileen Zerbitzuko ibilgailu-kopurua gehitze aldera, eta helikopteroz garraiatzeko brigada berria antolatu da; beraz, Nafarroako Gobernuko bi helikopterok langile finkoak izango dituzte beharrezkoa denean tandem eran jardun ahal izateko.

Lan koordinatua

Nafarroako Gobernuko Su-hiltzaileen eta Mendien Zerbitzuak duela 14 urte hasi ziren batera lan egiten baso-suteak prebenitzeko eta itzaltzeko.

Prebentzio-lanen artean, aipatzekoa da urmael batzuk eraiki dituztela ingurune naturaletan, eta animalien askak ez ezik, su-hiltzaileen ponpa-autoak eta suteen aurkako helikopteroak ere hornitzen dituzte. Gainera, abeltzaintza estentsiboa sustatzen da, landaredi-kopurua kontrolatzeko eta sasien hazkundea moteltzeko funtsezko elementu gisa. Era berean, salbuespenezko baimenak ematen dira sua neguan zehar larreetan erabiltzeko.

Bestalde, baso-laguntzen kanpainan, %60ra bitarteko diru-laguntzak sartzen dira, baso-sastrakak garbitzeko, basoa modu naturalean errazago birsortze aldera nahiz abeltzaintzarako erabiltzearren, horretarako plana izanez gero. Era berean, kantauriar eskualdean laguntza-zenbatekoak gehitu dira (%75era bitarte), landaredia izan eta arrazoi ezberdinak medio baso berritzen ari ez diren lursailetan baso-berritzeak sustatzeko helburuarekin.

Horrez gain, prebentziozko erreketak egiten dira suteak hasteko edo zabaltzeko arrisku handia dagoen zonetan (aurretik suteak izateagatik, landaredi-motarengatik, lurzoruaren erabilerarengatik, herrietatik, industrietatik edo baserrietatik gertu egoteagatik, e.a.). Modu berean, zaintzeko lanak, lursaila ezagutzeko bisitak eta baso-pistak egokitzeko lanak egiten dira, su-hiltzaileen ibilgailuak errazago igarotzearren, beharrezkoa gertatuz gero.

Bestalde, Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak egunero hornitzen ditu iragarpen meteorologikoa eta suteen arrisku-mapa, behin baso-sutea aitortuta suak izan dezakeen portaera simulatzen duen programa informatikoa su-hiltzaileei ematearekin batera.

Itzaltzeko lanetan, su-hiltzaileek Mendien Zerbitzuko langileen aholkularitza ere jasotzen dute, izan Basozaingoarena edo Baso Kudeaketarena, eta, hala behar izanez gero, suaren aurka egiteko bulldozer makinak izan ditzakete.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa