(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuaren ustez, bigarren modeloa Nafarroako Volkswageni esleitzea foru-ekonomiarako aukera “garrantzitsua” izango da osteguna, 2016.eko ekainak 2


Barkos Lehendakariak esan du iragarpen horrek Nafarroa konfiantza eta bermearen ikurra dela erakusten duela argi eta garbi


bilera

Ezkerretik eskuinera, Barkos Lehendakaria, Volkswageneko munduko lehendakariorde Fco. Javier García Sanz eta Nafarroako Volkswageneko lehendakari Emilio Saenz. ( irudia handitu )

Iragarpen ofizial hori Nafarroako Jauregian arratsaldeko lehen orduan izandako bileran egin da, eta bertan parte hartu dute ere: Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik, Nafarroako Volkswageneko lehendakari Emilio Saenzek eta SEATeko eta Espainiako Volkswagen Taldeko Gobernuekiko era Erakundeekiko Harremanetako lehendakariorde Ramon Paredesek.

Nafarroako Gobernuko Lehendakariak esan du "Volkswagen Taldeak hartutako erabakia foru-ekonomiarako aukera garrantzitsua" dela. Barkosen iritziz, "ilusio handiko une bat bizitzen ari gara; izan ere, bigarren modelo honen esleipena mugarri garrantzitsua da Landabengo lantegirako, enpresa laguntzaile eta hornitzaile guztietarako eta Nafarroa guztirako".

"Modelo berri honen fabrikazioak aberastasuna eta kalitatezko enplegua ekarriko ditu, gure Foru Komunitaterako estrategikoa den sektore batean", azaldu du Barkosek.


bertaratutakoak

Nafarroako Gobernuko eta Volkswageneko arduradunek egindako bileraren une bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariaren ustez, puntu honetara iritsi ahal izan da "alde guztiek egindako lan handiari esker". Ildo horretan, Alemaniako konpainiari eskerrak eman dizkio "Nafarroako lantegiarekin izandako konpromisoagatik, erabaki horrekin Nafarroako Volkswagen Partzuergoko erreferentzia nagusietako bat izaten jarraitzen du, indar handiagoz gainera". Horrez gain, "plantillak erakutsitako ahalegina, profesionaltasuna eta erantzukizuna" baloratu ditu.

Lehendakariak, gainera, "Nafarroako Gobernuak betetako zeregina" azpimarratu du, "prozesu guztian era aktiboan inplikatu da", eta "Volkswagenek Foru Gobernuan jarritako konfiantza" eskertu du. "Iragarpen honek Nafarroa gaur egun konfiantza eta bermearen ikurra dela erakusten du argi eta garbi", erantsi du Barkosek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa