(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ozono-mailak kontrolatzeko udako kanpaina hasi da osteguna, 2016.eko ekainak 9


Nafarroa guztian banatutako bederatzi estazioek gas kutsatzaile hori neurtzen dute egunero


Nafarroako Gobernuak ekain eta irail artean ozono troposferikoaren mailak kontrolatzeko kanpaina abian jartzen du tenperaturen igoera dela eta. Haren helburua kutsatzaile horren mailen bilakaerari jarraipena egitea da; izan ere, maila horrek gora egiten du tenperatura asko igotzen denean eta eguzki-erradiazio handia dagoenean, udako hilabeteetan gertatzen den moduan. Neurketak honako toki hauetan kokatutako bederatzi estazio finkoren bidez egiten da: Funes, Erriberri, Tutera, Zangoza, Altsasu, Leitza eta Iruña (Iturrama, Arrotxapea, II. Zabalgunea/Gurutzeko plaza). Ozono troposferikoaz gain, estazio horiek beste lau kutsatzaile ebaluatzen dituzte: sufre dioxidoa, karbono-monoxidoa, nitrogeno-dioxidoa eta partikula esekiak.

Interesdunek denbora errealean jarraitu dezakete airearen kalitatearen egoera, eta haren barnean ozono pilaketa eta beste kutsatzaile batzuena sartzen da zonaldeka, arrisku-mailaren adierazleekin. Gainera, beraien telefono mugikorretan mezuak jaso ditzakete arrisku-atalaseak gainditzen direnean; horretarako, 012 Infornavarra telefono-zenbakira deitu behar da.

Ozono troposferikoa beste kutsatzaile batzuen erreakzio kimikoagatik atmosferan sortzen den substantzia bat da, eta tenperatura altuek eta eguzki-erradiazio altuek eragin handia dute, aipatu den moduan. Elementu kutsatzaile bihurtzen da lurrazaletik hurbil dagoenean, eta arriskuan dauden biztanleei arnasketarako arazoak eragin diezaieke (haurrak, adineko pertsonak eta gaitz kronikoak dituzten pertsonak) nolabaiteko maila bat gainditzen duenean.

Ozono troposferikoaren neurketan bi gainditze-maila daude. Informazioari atalasea lortzen da gas horrek 180 mikrogramo gainditzen duenean (gramoaren milioirena) airearen metro kubiko bakoitzeko. Une horretan, arriskuan dauden pertsonei, eguzkiak gehien jotzen duen orduetan (12:00etatik 18:00etara) ahalegin fisikorik ez egiteko aholkatzen zaie. Alerta-atalasera heltzen da ozonoa240 mikrogramotara iristen denean metro kubiko bakoitzeko: maila horretan, gomendio bera ematen da biztanle guztientzat.

Azken urteotako aire-kalitatearen estazioetako datuei egindako jarraipenetik ondorioztatzen denez, Nafarroako Erriberak ozono-mugen balioak gainditzen ditu udako hilabeteetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa