(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 2,7 milioi euro inbertituko du “Ederbidea” proiektuan, Iruñetik Donostia eta Baionaraino doan bizikleta-ibilbidean

ostirala, 2016.eko ekainak 10


Europako proiektu horrek 9,4 milioi euroko inbertsioa eskatzen du, % 65 Interreg lankidetza-programak jarrita 


Bazkideen ordezkariak.

Ayerdi lehendakariordea eta Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, gainerako bazkideen ordezkariekin batera. Ezkerretik eskuinera, Mikel Albisu (Baztan-Bidasoa), Natalia Azcona (Plazaola), Jose Angel Ituralde (Imotz) eta Maite Iturri (Cederna-Garalur). ( irudia handitu )

Ederbide Europako proiektuaren barnean dauden bost bazkideek guztira 2,72 milioi euro inbertituko dituzte Iruña-Donostia-Baiona lotura berdearen bide-zati nafarra egokitzen eta sustatzen.

En la Comunidad Foral, Ederbidea incluye la creación de 67,5 kilómetros nuevos de trazado entre Bera y Pamplona, lo que, frente a los 55,7 kms actuales (vías verdes de Bertiz y Plazaola), supone que el itinerario tendrá una longitud más del doble del actual. Conectará la vía verde del Bidasoa con la del Plazaola, en primer término; y prolongará ésta por el sur hasta Pamplona, en segundo lugar.

Foru Komunitateari dagokionez, Ederbidea proiektuaren barnean Bera eta Iruña arteko ibilbide berriak sortuko dira (67,5 kilometro); gaur egun 55,7 kilometro daude (Bertiz eta Plazaolako bide berdeak), eta horrek esan nahi du ibilbidea egungoa halako bi baino gehiago izango dela. Bidasoako bide berdeak Plazaolakoarekin bat egingo du, hasiera batean, eta hura luzatu egingo du hegoaldetik Iruñeraino, ondoren.

Mugaz gaindiko proiektu horretan 9,4 milioi euro inbertituko dira, eta maiatzean Poctefa-Interreg programak 6,1 milioi euroko laguntza eman zuen (Europako ekarpenaren % 65).

Babes hori lortu ondoren, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egoitzan ostiral honetan Foru Komunitateko bazkideen konpromisoaren sinadura-ekitaldia egin da: Manu Ayerdi lehendakariordea eta Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Maitena Ezkutari izan dira Nafarroako Gobernuaren ordezkariak; haiekin batera, Imotzeko Udala (Jose Angel Iturralde); Cederna Garalur (Maite Iturri); Plazaolako Turismo Partzuergoa (Natalia Azcona); eta Agrupación Turística Baztan Bidasoa – Turismo Elkargoa (Mikel Albisu).

Nafarroan, bazkideek 2019ra arte ondorengo zenbatekoak inbertituko dituzte, haiek guztiek Europako % 65eko ekarpena izanik: Nafarroako Gobernuak, 2,4 milioi; Imotzek, 140.000 inguru; Cederna Garalur-ek eta Plazaola Partzuergoak, 56.825 euro bakoitzak; eta Agrupación Turística Baztan Bidasoa – Turismo Elkargoak, 44.725 euro.

CIRCULDOUCEren aurrekaria

Ederbidea sarea Eurovelo 1en barnean sartuko da, Norvegia Portugalgo Algarverekin lotuko duen bidean eta, Nafarroatik igarotzean, Santiago bide frantsesarekin ere bat egingo duena. Ekimenean parte hartzen dute ere, Pirinio Atlantikoetako departamentu frantsesak –Biarritz, Donibane Lohizune eta Hendaia tartean daude–, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo Udalak.

Ederbideak bizikleta bidezko garraio iraunkorra garatzea proposatzen du, Nafarroak, Gipuzkoak eta Pirinio Atlantikoek eta Iruña, Donostia eta Baiona hiriek osatzen duten mugaz gaindiko lurraldean. Bidea egokitzeko ekintzez gain, sentsibilizazio eta prestakuntzako ekintzak hartzen ditu barnean; horrekin batera, bizikleta bidezko mugikortasuna garatzea (bidegorriak, trafiko gutxiko bideak) eta zerbitzu osagarriak garatzea.

Ederbideak "Circuldouce" mugaz gaindiko proiektuari jarraipena ematen dio, 2007-2013 Poctefe esparruaren barnean finantzatua, eta haren barnean hobetu zen, Nafarroaren kasuan, Irun eta Bertiz arteko Bidasoako bide berdea.

"Circuldouce" Pirinioetako bi aldeetako zenbait erakundek sustatu zuten turismo iraunkorreko jardunbide berriak sustatzeko, motorrik gabeko zirkulazioaren mugaz gaindiko ibilbide bat sustatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa