(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1,65 milioi euro eman dira bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako programetarako osteguna, 2016.eko ekainak 16


Enpleguaren sustapenari, talde ahulen sustapen sozialari eta alokairuko etxebizitza bat eskuratzeari lotuta daude


Nafarroako Gobernuak 1,65 milioi euro eman ditu enplegua sustatzeko, talde ahulenen sustapen sozialeko eta etxebizitza bat eskuratzeko programak finantzatzeko; gizarte-bazterkeria egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonentzat dira.

Lehenengoarekin (767.034 euro), erakunde sozialek garatutako komunitate-programak finantzatuko dira, eta bazterkeria-egoeran edo egoteko arriskuan dauden 470 bat langabek baliatu ahalko dituzte (gizarteratzeko errentaren hartzaileak batez ere). Diru-laguntza horien bidez egingo diren kontratazioak % 34 igoko dira aurreko urtearen aldean.

Deialdi honek bi modalitate ditu. Haietako batean 394.260,20 euro eman zaie 340 pertsonarekin proiektuak egingo dituzten zazpi erakunderi, haietatik erdia baino gehiago emakumeak dira eta oinarrizko gizarte-zerbitzuen, Iruñeko auzoko unitateen eta ekimen sozialeko beste erakunde batzuen bidez sartuko dira.

Bestearen bidez, 372.773,80 euro, gizarteratzeko errenta jasotzen duten 41 pertsona sei hilabetez kontratatuko dituzten zortzi erakunderi emango zaizkie. Babes teknikoa izango dute ere, prestakuntza-jarduera okupazionalak edo lanaren aurretiazko trebetasuneko jarduerak eta monitore baten ikuskapenarekin.

Sustapen soziala

Bigarren deialdiak (650.692,97 euro) 17 erakunde sozial finantzatuko ditu, eta haien helburua talde ahulenen inklusioa edo sustapena izango da.

Zehazki, ekimen horiek honako hauekin lotuta daude: bazterkeria-egoeran dauden pertsonek okupazio-zentroetan duten partaidetza, larrialdi sozialeko pisuetan ostatu hartzea, elikagaien beharrak, prostituzioan aritzen diren pertsonei laguntza sozial espezializatua ematea, ijitoen sustapen soziala eta presoen edo preso horien jarduera sozioedukatiboak.

Modalitate horietarako finantzaketa % 71 handitu da iazko urtearekin alderatuz.

Gizarteratzeko etxebizitza

Azkenik, Nafarroako Gobernuak, hirugarren deialdiaren bidez, bost erakunde laguntzailek egindako gizarteratzeko etxebizitza-programaren kudeaketa finantzatuko du (236.723,74 euro, guztira).

Zenbateko hori aipatutako programa kudeatzeko iaz eman zena baino % 18,36 gehiago da. Aurten 50 jarduera berri diruz lagunduko dira, eta azken bost urteotan programan sartutako familiak jarraitzeko 170 esku hartze.

Jarduera horiek bideratuta daude, bizitegi-bazterketagatik kanpo geratu izanagatik larriki kaltetu diren familiak Nasuvinsa enpresa publikoaren alokairuko programan sartzeko aukera erraztu ahal izateko. Azken bost urteotan programa horretan sartutako pertsonei laguntza soziala izatea ere jasotzen da.

Gizarteratzeko alokairuko etxebizitza-programako higiezinak Iruñerriko hiri-sare guztian zehar banatuta daude eta, 2010etik aurrera, Tuterakoan. Guztiz normalizatutako etxebizitzak dira, eta egoera onean daude. Haien alokairua hilean 400 eta 600 euro artekoa da azaleraren arabera, eta maizterra den familiak alokairuaren % 90eko diru-laguntza jasotzen du lehen urtean. Gainerako urteetan kuota berrikusi eta familia-unitatearen diru-sarreren mailari egokitzen zaio. Kontratuaren hasieran, familia maizterrak benetako alokairuaren pareko fidantza bat ordaindu behar du, gehi oinarrizko zerbitzuak abian jarri izanagatik sortutako gastuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa